Bera Bera eskubaloi taldeak atzo lagunarteko partidu bat jokatu zuen Bidebietan Mios talde frantziarraren aurka, eta bertan irabaztea lortu zuen 23-22ko emaitzarekin.
Donostiarrak aurredenboraldi txikitxo ari dira burutzen hilabete barru ligara ahalik eta hobeen itzultzeko, eta atzoko test-matchak oso emaitza ona eduki zuen.
Konpetizioaren erritmoa ez galtzeko, Bera Bera eskubaloi taldeak bihar lagunarteko partidua jokatuko du Mios talde frantsesaren aurka. Lehia 18:00etan izango da, eta Bidebietako polikiroldegian ospatuko da.
Gure zaleen eskubaloi egarria asetzeko aukera izango da, oraindik liga ez baita urtarrila arte hasiko.
Pasa den igandean Espainiako Txapelketa Internazionala amaitu zen Vicarren, Almerian, eta bertan Espainiako Selekzioa izan zen garaile, non gure jokalaria den Beatriz Fernandezek jokatzen duen. Finala Errusiari 28-23 irabazi zioten.
Bea Fernandez titular izan zen, eta ohitura duen moduan, partidu bikaina jokatu zuen, txapelketa osoan bezala. Orain Europako Txapelketara moral handiarekin iritsiko da.
Kantabriarra ez da txapelketan Bera Berako jokalari bakarra izan. Dara Carvalhok Brasilekin jokatu zuen, eta hirugarren postuan amaitu zuen. Espainiarekin penaltietan larunbatean galdu ondoren, kontsolazioa Holandarekin jokatu zuten, eta 25-22 irabazi zuten.
Nahiz eta handienek ligarik ez duten, Bera Beraren beste taldeak euren ibilbidean jarraitzen dute, eta pasa den asteburuan ligako partiduak jokatu zituzten.
Infantilen A taldeak Egiaren aurka berdinketa bikaina lortu zuen 10 goletara. Arerioa euren mailako oilarretakoa zela kontuan hartuta, emaitza oso ona izan zen. B taldeak bestalde, bere ibilbide onari jarraipena eman zion 29-15 Udarregiri irabazi ondoren.
Kadeteek euren lidergoa sendotu zuten Ereintzaren aurrean, bere arerioari ez baitzion aukerarik eman, 25-21 irabaziz. Jubenilek, euren ligako liderrak baita ere, Oñatin asko sufritu zuten Aloña Mendiren aurka, oso arerio gogorra izan zen, baina azkenean puntuak Donostiara ekarri zituzten 20-21 irabazi eta gero.
Bukatzeko, Seniorrek partidu bikaina jokatu zuten, baina ez zen nahikoa izan punturik eskuratzeko Leizaran liderraren aurka. Bukaerako emaitza 30-32 izan zen, baina donostiarrek erakutsi zuten ez direla inoir baino gutxiago.
Bera Beraren kadeteen taldeak hurrengo ostiralean jokatuko du, pasa den hilaren 20an jokatu behar zen atzeratutako partidua Bartolo Jatetxearen aurka.
Nahiz eta partidu bat gutxiago eduki, donostiarrak euren mailako talderik indartsuena dira, eta ostiralean 18:45 etatik aurrera, Zarautzeko Antoniano Polikiroldegian, euren abantaila handitzen saiatuko dira.