Bera Bera Eskubaloi taldeko Dara Carvalho eta Darly Zoqbi jokalariak, David Doblas eta Sergi Vidal GBCko jokalariekin batera, Donostiako St. Patrick’s English Schoolean izan dira gaur arratsaldean ikastetxeak antolaturiko kirol profesionalari buruzko jardunaldietan.
Topaketaren helburua zen Eskubaloia eta saskibaloia bezalako kirol modalitateak gertuago ezagutzea inguruko kirolarien bitartez.
Horrela, DBHko 3. mailako ikasleek kirolak eta bi taldeetako jokalariak aurkeztu dituzte. Horrez gain, joku batzuen bitartez modalidate bakoitza hobeto ezagutzeko aukera eman dute eta, azkenik, jokalariek hainbat galderei erantzun behar izan dituzte.
Zentzu honetan, St. Patrick’seko ikasleak ez dira kokildu. Kirolarien egoera pertsonala, taldeko nahiz banakako erronkak, elikadura izan dira, besteak beste, hizpide.
Dara nahiz Darly eroso izan dira ikastetxeko auditorioa bete duten ehun ikasle aurrean, gainera, autografo bat baino gehiago sinatu dituzte.
Bera Bera Eskubaloiak sendo jarraitzen du sailkapenean bigarren postua berretsi aldera, izan ere, Cleba Leon 31-24 gainditu du Bidebietan (14-10, atsedenaldian). Donostiarrek bi puntuko aldea dute orain Saguntorekiko eta bostna puntura dira Mar Alicante, BM Alcobendas –atzo Kanarietan galdu ostean- eta Elx Mustang taldeak.
Zazpi goleko abantailak ez du partidaren zailtasuna adierazten, Bera Berak bigarren zatiaren erdialdean lortu baitzuen alde hori. Donostiarrek aurreneko bost minutuetan hartutako abantaila (4-1) ondo kudeatu dute norgehiagokan zehar. Partida hasiera bikain Zoqbi berriro ere eta Bea Fernández, Rubiok eta Camparen golei esker aurreratu da Bera Bera.
Cleba Leonek, ordea, ez du etsi eta Benzal eta Cuñari esker aldea murriztua lortu dute (17. min. 9-7). Reyes Carrerek hutsartea eskatu du eta defentsa hobeto du taldeak, kontraerasoak sortuz eta Dara Carvalho sutsu agertu da orduan, guztira bederatzi gol sartu ditu brasildarrak.
Atsedenaldi aurretik Anna Punko beragertu da, abenduaen 14an operatu zuten eta, jakina, erritmo falta nabaritu du errusiarrak. Atsedenaldian 14-10 iritsi dira Pinedoren gol bati esker.
Bigarren zatian Benzalen gol batek 17-15 gerturatu du Cleba Leon. Bera Berak arnasa hartu du Carvalho eta Pinedo baliatuz eta Bea Fernandez bi minutuz kanporatua izan arren, Bera Berak aldea zabaltzea lortu du Ziarsolo eta Pinedoren kontraerasoetan (44 min. 23-16).
Halere, lanean jarraitu du Leonek eta lau minutu falta zirela 28-24 gerturatu dira. Reyes Carrere entrenatzailearen beste hutsarte batek taldea lasaitu du eta garaipena Bidebietan gelditu da.
Bera Bera 31 - Cleba León 24.
Bera Bera 31(14+17) Zoqbi, Berta (1), Bea Fernández (6), Rubio (4, 1p), Cuña (1), Carvalho (9) y Ziarsolo (3) –titularra- Pinedo (5), Campa (2), Menéndez eta Punko.
Cleba León 24 (10+14) Cristina, Caño (4), Da Silva (4), Engelmo (4), Ilina (2, 1p), Juceli (1)y Cembranos (1) –titularra- Fekete (p.s.), Benzal (5), Marta Méndez (3) eta De la Cruz.
Epaileak: Martin Rodríguez Mondelo eta Daniel Portela (Galiziarrak)
Exclusiones: Campa, Bea Fernández (2) y Pinedo Bera Beratik eta Cembrano, Ilina, Benzal eta Juceli (3, gorria 56. min).
Partzialak: 4-1,7-3, 9-7, 11-8, 13-9, 14-10 –atsedenaldian- 16-13, 20-15,23-16,27-21,28-23 eta 31-24.
Gertakariak: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu Blanca Urgell, Kiroletako Zuzendari Patxi Mutiloa, Pasaiko Portuko presidente Lucio Hernando eta Lagun Aro GBC taldeko presidente Gorka Ramoneda izan dira partida ikusten. Partida hasieran, minutuko isilunea egin zen Alba Menéndezen amona gogoan.
Alacanten irabazi eta gero eta Elche izango dela arerioa Kopako final-laurdenetan ezagututa, Bera Bera Eskubaloiak ez du lasaitasun gehiegirik nahi eta ligari heldu nahi dio. Bidebietara 17 egun eta gero itzuliko da Cleba Leon hartuz, lehenengo itzulian galdu zuen puntua ordaina hartu nahi duen partidan.
Antonella Menak taldea utzi zuenetik Dara Carvalho da pibote bakarra. Alacanten jokaturiko norgehiagokarekin pozik zegoen brasildarra “oso konzentraturik joan ginen izan ere, iaz bertan galdu genuelako” onartu du. “Ez ginen ondo hasi baina bigarren zatiari esker irabazi genuen eta Mar Alicanterekin bost puntuko aldea dugu orain” azpimarratu du.
Darak hiru urte eman zituen Leonen eta ez da talde honekin fio, batez ere, ligan daraman ibilbidea oso irregularra delako, Bera Berarekin berdindu eta Sagunton irabazteko gauza izan arren, aldiz, ez zuen Kopan sartzea lortu . “Ez dakit zer dela eta baina gorabehera gehiegi dauzka, horregatik, adi egon behar dugu Bera Beraren jokua ondo datorkiolako, gustoko dute gure aurka jokatzea eta partida oso ondo prestatuko dute”.
Pibote brasildarrak “irabazi” nahi du “bigarren postuan jarraitzeko eta abantailari eusteko, oraindik ere Elx eta Sagunto hartu eta Alcobendasen jokatu behar baitugu”.
Libe Altuna, baja
Igandean eskuin orkatilan min hartuta egon ondoren, Libe Altuna baja izango da; Anna Punko, berriz, deialdian sartu du Reyes Carrerek.
Gaur arratsaldean Altean egin den Emakumeen eskubaloiaren Kopako XXXIII edizioko zozketaren ondorioz, Bera Berak Elche Mustang taldearen aurka jokatuko du final-laurdenetan.
Aurtengo kopa apirilaren 12tik 15era bitartean ospatuko da Altean. Final-laurdenetako partida guztiak ostegunean izango dira, ordutegiak ez dituzte oraindik zehaztu. Larunbatean finalerdiak jokatuko dira eta igandean, finala.
Aurreneko aldiz Bera Bera Eskubaloia zerrenda-buru izan da zozketan Itxakorekin batera. Ondorioz, nafarrak balizko finalean baino ez ditu ikusiko.
Zozketak Elche Mustang ekarri du, Itxakoz aparte, Bera Bera ligan gainditu duen taldea bakarra. Azaroaren 5ean izan zen eta donostiarren lehenengo zatia penagarria izan zen, 27-24 galduz. Kopako kanporaketa aurretik azaroaren 10ean Bidebietan Bera Bera eta Elche Mustang elkarren aurka arituko dira.
Irabaziz gero, donostiarrek Ucam Murcia edo BM Alconbendas izango dute aurrean. Kopako taula horrela osatu da: Rocasa-Mar Alicante eta Mar Sagunto-Itxako.
Entrenaldi batean lesionatu zen eta abenduaren 14an ezker orkatilaren kanpoaldeko ligamentua operatu zioten Gipuzkoa Poliklinikan. Lesio guztien inguruan gertatzen den bezala, errekuperazio denbora izan zen galdera bat: bi hilabete inguru zioen Antonio Liberal fisioterapeutak.
Epe horrek Lada Togliattiren aurkako kanporaketarekin talka egiten zuen, ordea. Anna Punkok herrikideen aurka jokatu nahi zuen, halere taldeak berreskuratzea estutu baino orkatila guztiz sendatzea nahiago zuen eta berriro lesioa agertzea ekiditu ahal den neurrian.
Denbora honetan, Antonik Annari finkatu dio errekuperaziorako ibilbidea. Eta Annak lan handia egin du, jakin arren Itxakoren aurkako partida eta EHF Cupeko kanporaketa galduko zituela. Togliattin, batez ere, penatuta zegoen Ladaren aurrean taldekideak laguntzeko “ezin dut ezer egin” zioen atsekabez.
Orkatila sendotzen asteak pasatu ostean, Anna Punko asteartean hasi zen taldearekin entrenatzen eta atzo Reyes Carrerek prestaturiko saio estua bete egin zuen. Amaieran, eskuin laterala nekaturik zegoen baina, era berean, pozik taldekideen erritmoa jarraitu zuelako.
Larunbateko Cleba Leonen aurkako partidaz galdetuta, Anna Punkok “jokatzeko prest” zegoela adierazi zuen baldin eta Reyes Carrerek horrela erabakiz gero, hori bai “minutu batzu besterik ez” ohartarazi zuen errusiarrak. Izan ere, azaroaren 15ean Sagunton jokatu zuen Anna Punkok azken partida ofiziala Bera Berarekin.
Libe Altuna, duda
Eskuin hegal zarauztarra Libe Altunak jokatzea zaila izango du. Izan ere, Alacanten jaurtitzera zihola arerio baten hanka zapaldu zuen eta eskuin orkatila bihurritu zuen.
Aipatzekoa da, gutxien izan arren, Nagore Arizagaren menisko lesioa izan ezik, lesio gehienak taldeko jokalari ezkertiarrek jasan izan dituzte, Anna Punkok, Etxebarri Kukullagaren aurkako partidan baja izan zen Melinda Bertak –orkatila bihurritu zuen honek ere bai- eta orain, Libe Altunak. Hungariara eta zarauztarra Togliattira min hartuta joan ziren.