Garaipenari esker, BM Alcobendas eta Saguntoren arteko berdiketa eta Itxakoren aurrean Mar Alicanteren porrota baliatuz, Bera Berak bi puntuko aldera ateratzen dio Sagunto hirugarrenari, datu aipagarria Mar Alicante bisitatuko baitu otsailaren 19an.
Reyes Carreren jokalariek BM Feve Gijonen aurkako partidari ekin diote Errusiatik 38 ordu bueltatu eta gero bidai ezerosoa jasan eta gero. Donositarrek partida lehenbailehen erabaki nahi izan dute eta datorren larunbatean Lada Togliattiren aurka (17,30etan Gascan) biziko dituzten egoera berdinak frogatu.
Horrela, defentsan sutsu ostean kontraerasora atera dira ziztu bizian. Partida hasieran langara bidali dituzte baloiak, minutuak pasatu ahala, sareetara sartu dira jaurtiketak. Batez ere erasoan arin ibili dira Eli Pinedo (7 gol) eta Eider Rubio (10 gol, hiru penaltiz).
Lehenengo zatian, BM Feve Gijonek 20 minutu eutsi dio Bera Berari, asturiarrek Tejada pibotearekin zuten lotura donostiarrek moztu duten arte, larunbatean gauza bera egin beharko dutena, alegia.
Bigarren zatian, Bera Berak kontraerasoak bata bestearen atzetik gauzatu ditu, defentsa sendoa zen orduan, Zoqbik geldiketak egin ditu eta Ziarsolok, Altunak eta Pinedok golak sartu dituzte. Joku posizionalean Eider Rubiok hartu du ardura eta, ondorioz, partziala 22-7 izan da.
Bidebietan garaipen berria eskuratu dute donostiarrek, oraingo honetan Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre bertan zegoela, larunbatean Gascara etortzerik ez du.
Fitxa:
Bera Bera 38 (16+22): Zoqbi, Altuna (4), Pinedo (7), Campa (3), Carvalho (4), Cuña (3) eta Ziarsolo (3) –titularra- Bea Fernández, Rubio (10), Berta (3), Menéndez (1) eta Mena.
BM Feve Gijón 18 (11+7): Esteban, Altagracia, López (2), De las Heras (4), Tejada (2), Lozano (2) eta Simón (1) –titularra- Mirca (a.s), Torreina (1), González, Fernández, Irina (2), García (3) eta Lastra (1)
Epaileak: Miguel Gardón (Madrid) eta Joseba Jokin Ordoki (Nafarroa)
Kanporaketak: Carvalho, Cuña (2), Menéndez (2) eta Campa Bera Beratik eta De las Heras, Lozano, García (2) eta López BM Gijónetik. Víctor López, entrenatzaile asturiarrak, txartel gorria ikusi zuen.
Partzialak: 2-2, 5-3, 8-5, 9-7, 12-8, 16-11 –atsedenaldia- 20-12, 25-13, 28-15, 31-16, 34-17 eta 38-18.
Kadete eta jubenil mailan Euskadiko Txapelketako ligaxka hasiko dute, bi itzulietara, Bera Berako bi taldeak. Horrela, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Amazsa Urdaneta, Urdaibai E.T. eta Bide Onera Zuazu izango ditu aurrez aurre, arabatarrak izango dira larunbatean arerioa. EHF Cupeko kanporaketa aurretik jarri dute partida Gascan, arratsaldeko 3,30etan, alegia.
Bestalde, Bera Bera Egia jubenil taldeak Errotabarri, Grupo Eibar Sanlo eta Usurbil K.E. izango ditu multzoan. Aurreneko partida igandean izango da, Egia kiroldegian 12,15etan eta Errotabarri izango da arerioa.
Foru Aldundia txapelketa
Bera Bera Egia kadete 1 taldeak Ordizia Irurena hartuko du larunbatean Bidebietan, eguardiko 12,30etan, Gipuzkoako Foru Aldundia txapelketari dagokin partidan.
Infantila mailako bi taldeek Pasai Donibaneko kiroldegian jokatuko dute. Bera Bera Egia Infantil B Urnietako B hartuko du 10,30etan eta Bera Bera Egia Infantil A CDB Leizaran A izango du aurrean eguardiko 12etan.
Planifikazio honi esker Bera Berako harrobi osoa Gascan izango da larunbatean (5,30etan) ohorezko mailako taldea animatzen Lada Togliattiaren aurrean.
Bera Bera ligako azken taldea hartuko du Donostiara iritsi eta 38 ordutara, maletak desegiteko ia denborarik gabe, alegia. Errusiatik itzulera luzea eta ezerosoa izan da. Taldeak 19 ordu pasa zituen Togliatiren hoteletik irten, Samara eta Mosku lotu, Madrilera 22,45etan iritsi eta beste sei ordu behar izan zituen Bidebietara heltzeko.
Biharko partidak ere bi puntu eskeintzen ditu eta taldeak gaur arratsaldean entrenaldia burutu du, giharrak askatu eta baloia ikutu. Joaneko partida ostean Dara Carvalhok adierazi zuen bezala, “Gijonen aurka larunbatean kanporaketa iraultzeko behar duguna frogatzeko aukera dugu” izan ere Lada Togliatti arerioa jokalarien buruan jarraitzen du.
Larunbateko hitzorduari begira (Gascan, 17,30etan ETB K SAT) Bera Berak jendeari deia egiten dio bertara animatzera joateko. Bitartean punturik lortu ez duen BM Feve Gijon taldea arazorik gabe gainditu beharko luke Bera Bera Eskubaloiak.
Egun lasaia igaro dute jokalariek. Bidaia hain luzea izanik gehienak goiza indarberritzeko erabili dute. Bazkaldu ostean, hoteleko ingurunetik bueltatxo bat eman dute, hotza nabaritu dute orduan, izotza gainean ibiltzerik badagoela frogatu –hareaz nahastuta eta ortodoxo eliza bisitatu. (Ikus Bera Bera Togliattin argazkiak)
Arratsaldeko 4,30etan Reyes Carrerek Lada Togliatti errusiarra hizpide izan du bideoa lagun. Kanpoko jaurtiketen arriskuaz ohartarazi ditu jokalariak eta hegalen abiaduraz. Ordubete beranduago Bera Bera Eskubaloi osoa Sportkompleks kiroldegira abiatu da, autobusez bost minutu dagoena. (Ikus Bera Bera Togliattin bideoa)
Kiroldegiak gure industria gogora ekarri du, ez oso altua, lau eskubaloi kantxak inguruatzen dute pista nagusia. Hozbero altua eta argiztapena, ona.
Bestetik, Amaia Ramirez taldeko presidentea eta Nekane Arzallus lege aholkularia bilera teknikoan izan dira Ladako ordezkariekin, EHF Cupeko delegatu lituariarra eta Zipreko epaileekin batera. Topaketa normala izan da eta Bera Berak bihar naranjaz jokatuko du.
Entrenaldi ostean, Eider Rubio zentral donostiarrak onartu du partida heltzeko gogokin daudela “oso zaila izango den norgehiagoka, Lada oso talde beso-luzea delako eta kanpoko jartiketak onak dituenak”. Horregatik, “gure jokua egin behar dugu, hau da, Lada abiaduraz gainditu”.