Bera Bera

Select your language

Europako azpitxapelduna hartzeak zer nolako zailtasuna dakarkion Bera Berari jabetuta, Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez “lehiaketa honetan taldeak autoestima berreskuratzeko aukera gisa” hartu du Championseko hirugarren jardunaldiari dagokion partida. Gipuzkoarrek Larvik hartuko dute igandean Gascan 12,15etan (Jelena Vujacic y Andjelina Kazanegra, Montenegro)
Lehiaketa gorenera itzultzea tokatzen zaigu, teorian gu menperatzea datorren aurkari batean aurrean baina horrelako partiden aurrean motibatzea errazago da” onartu du Imanol Álvarezek. Bere ustez, “denboraldiko partida erakargarrienetarikoa da” Bera Berak munduko talderik onena hartuko baitu, Norvegiako selekzioko oinarria, alegia, ondorioz “jokalarientzako, klubentzako eta zalegoentzako harro sentitzeko modukoa eta gozatzen saiatuko gara”.
Izan ere, 2011n txapeldun Larvik –Itxakori irabazi zion- aurtengo Champions League irabazteko faborito nagusien artean dago. Horrela, “Vardarren aurkako partidaren arima berreskutzea” eskatzen du Imanol Álvarezek, Bera Berak estu hartu baitzuen Mazedoniako txapelduna eta igandean “taldearen autoestima suspertzea” da helburu nagusiena. Kroaziaren partidaz, Ermuko entrenatzaileak uste du taldeak “fisikoki erantzun egin zuen” baina, era berean, kritiko agertu da “epaileen lanarekin, ez dutena ezer barkatzen, ahalik eta gehien lehiaketa honetan debutaria izanik”.
Larvik taldeari nola jokatzen zaion galdetuta, “badakigu non sakondu eta argi dugu non egingo diguten kalte gehiena”. Horregatik, “erasoan ez bagaude ondo eta kontraerasoan irteten badira ez dugu aukerarik izango” ohartarazi du.
“Defentsa sutsua dute, aurkarien erasoak oso ondo irakurtzen duena eta segituan korrika egiten dute” azaldu du. “Gure erasoa oso argia izan behar du, ordenatua, balantzea ondo egiteko aurkera emateko” dio. Posizionalean, “Vardarren aurka frogatu genuen gure defentsa gai dela aurkaria estu hartzeko” azpimarratu du.
Azkenik, Imanol Álvarezek “etorri, gozatu eta gure jokua erakustea” eskatzen du, hau da, “gure nortasuna pistan agertzea, batez ere, guregatik eta Europako azpitxapeldunarrean aurrean aurpegia emateko gai garela frogatzeko”.
Taldea bihar entrenatuko da bihar eguardian Gascan. Larvik taldeak arratsaldeko 4etan egingo du saioa. Imanol Álvarez asteazkenean Adesal Córdobaren aurka osatu zuen deialdi bera izango du, hau da, Uxue Ezkurdiak Adriana Castroren baja beteko du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores