Bi taldeek Pitiu Rochel kiroldegian topo egin dute EHF Cupeko kanporaketak jokatu ondoren. Alancanteko taldeak Hungarian lortu zuen final-laurdenetako txartela, Bera Berak, aldiz, ezin izan zuen Lada Togliatti gainditu. Halere, donostiarrek errusiarren aurka larunbatean Gascan izan zituzten sensazioak errepikatu nahi zituzten, 760 kilometro urrutiago, baina.
Mar Alicanteren aurkako lehia zaila izango zela jakinaren gainean zegoen Bera Bera, izan ere, donostiarrei asko kostatu zitzaien gainditzea Bidebietan. Gainera bi baja izan ditu, arazo pertsonalak medio taldea utzi duen Antonella Mena pibotearena bata eta laster taldearekin entrenatzen hasiko den Anna Punkorena, bestea.
Horrela, Reyes Carrere entrenatzaileak argi zuen defentsan Isa Ortuño ezkertiar jaurtitzailea gertu izan behar zutela. Esan eta egin. Eli Pinedo Ortuño ondoan zuela 5-1 planteamenduak alacanteko jokalaria itzaldu du bere lehenengo gola aurreneko zati amaieran iritsi delarik.
Irizpide horiekin, Bera Bera beti izan da aurretik markagailuan. (7 min. 1-4) eta beste ezusteko bati heldu behar izan dio, Libe Altuna orkatilean min hartu baitu. Melinda Bertak bere lekua bikain hartu du.
Mar Alicantek partida berdintzea lortu du, hungariarak, Eli Pinedok eta Zoqbik –bi penalti gelditu ditu- Bera Bera eutsi dute eta donostiarrek trantsizio azkarrak gauzatzen saiatu dira. Horrela, Ziarsolo, Campa eta Menendezen golei esker Bera Bera aurretik iritsi da atsedenaldira.
Kanpoko jaurtiketekin ez du asmatu Bera Berak bigarren zati hasieran. Giltzarria defentsan zegoen berriro ere. Eta sendo aritu dira lan horretan, atean Zoqbi bikain ere bai. Eider Rubio, Pinedo eta Bertaren golek tartea zabaldu dute (38. min 12-16). Hortik aurrera Bera Berak ez dio Mar Alicanteri bi goletara baino hurbiltzen utzi.
Isa Ortuño itzalita, baloiek Maja Popovic zuten helburu, hiru gol ia jarraian sartu dituelarik (46. min 17-19). Minutu zaileenak izan dira. Erasoan zorte gutxi izan duen Bea Fernandez zigortu dute, Eider Rubiok pista osoa zeharkatu du taldeari arnasa emanez eta Zoqbiren geldiketek–zortzi bigarren zatian- partida donostiarren alde jarri dute partida.
Rubiok –lau penalti-; Pinedok –sei gol- baselinaz, Bertak–zazpi, hungariarrak- asmatu dute eta Mar Alicanteren sei metroetan egindako hutsak Bera Beraren garaipena bermatu dute.
Ondorioz, balio handiko bi puntuak donostiarrek eskuratu dituztenak, oso pista eta talde baten aurka, Bera Bera bigarren postuan berretsi dute.
Taldeak bihar merezitako atsedena hartuko du bihar, asteartean entrenaldietara itzuliko da, bertan Libe Altunaren orkatila aztertuko dute. Ostiralean adi egongo da Kopako zozketa egingo baita eta Itxakorekin batera zerrenda buru da Bera Bera. Larunbatean Bidebietan, Cleba Leon hartuko du.
Mar Alicante 23 - Bera Bera 25
Mar Alicante (11+12): Castellanos, Amorós (1), Barrios (1), Popovic (8), Nuria Gracia (4), Isabel Ortuño (4), Maestro, Manaut, Tobiasen (3), Nuñez eta Morales (2).
Bera Bera (12+13): Zoqbi, Altuna, Rubio (6, 4p), Bea Fernández (1p), Carvalho, Pinedo (6), Berta (7), Cuña (2), Ziarsolo (1), Campa (1) eta Menéndez (1).
Epaileak: José Miguel García eta Javier Pastor (Catalunya)
Kanporaketak: Carvalho, Rubio eta Ziarsolo Bera Beratik; Vanesa Amorós (2) eta Popovic Mar Alicantetik.
Partzialak: 1-1, 4-5, 6-7, 8-10, 9-10, 11-12 –atsedenaldia- 12-14, 13-17, 16-19, 18-20, 19-23 eta 23-25.
Nahiz eta Lada ezin gainditu, taldea pozik dago egindako lanarekin. “Ezin izan dugu kanporaketa pasatu, oso talde ona zen eta bueltako partida izabaztea lortu genuen”. Hamar goles, oso partida ona egin zuen Beak eskertu du zaletuen laguntza. “Klubak lana handia egin du Gasca bezalako pista betetzen eta espero dugu larunbateako partida mesedegarria izango da Bidebietara jende gehiago etortzeko”. Ikus Bea Fernandezen adierazpenak
Orain ligari ekitera, baina. “Garbi dago gure helburu nagusiena bigarrenak gelditzea dela eta Kopa ona egin” dio Bea Fernándezek. Eta EHF Cupeko final-laurdenetan izango den Mar Alicante oso arerio zaila izango da. “Bai, Bidebietan irabaztea asko kostatu zitzaigun eta oso talde orekatua dute, Isa Ortuño kanpoko jaurtiketetan, bi hegal eta bi pibote onak, atean ere ondo…” azaldu du kantabriarrak. “Arerio zuzena da eta irabaziz gero, bost puntura utziko ditugu, guretzako tarte garrantzitsua” amaitu du Bera Berako ezker lateralak.
Bidaia, larunbatean
Taldeak bihar egingo du bidaia autobuses. Bidebietatik goizeko 9etan irtengo da, Monreal del Campon bazkaldu eta Alacanten iluntzeko 8etan iristea espero dute. Partida ostean izando da buelta, bokata batzuk hartu eta Bidebietan gaueko 10etan iritsiko dira.
Bera Bera Egia kadete 2 taldeko eskuin hegalak goiz eta arratsaldean entrenatuko da eta Frantziaren aurkako bi norgehiagoka jokatuko ditu Guadalajaran asteburuan, larunbatean arratsaldeko 6etan ‘Aguas Vivas’ izeneko kiroldegian eta igandean arratsaldeko 4etan David Santamarian kiroldegian.
Deialdian diren jokalari gazteenetarikoa da Maitane. Lau aldiz internazionala izan da eta bederatzi gol sartu ditu.