Bera Berak lana egin behar izan du Adesal Córdoba gainditzeko (28-23)
Astegunean eta hego haizekin, malo! Eta partida, teorian talde ahul baten aurka izanik, arriskua dago norgehiagokari behar den bezala heltzeko. Bera Bera ondo hasi da baina hainbat garaietan guztiz erabakitzea falta izan zaio.
Izan ere, Adesal Córdoba taldea arin jokatu du ezer galtzeko ez zuelako. Tejada pibotearekin lortu duen loturak mina egin dio gipuzkoarren defentsari eta, gainera, Alba Sánchezek gola egiteko gaitasuna erakutsi du.
Bera Berak andaluziarren lehenengo lerroko jokoa oztopatu nahian, Esther Arrojeria aurreratu du. Gainera usurbiltarrak erasoa zuzendu du, Arizaga eta Ana Martínez lagun, Etxeberria eta Ziarsolo hegaletan eta Núñez pivotean.
Nuñezen bi gol eta Arizagaren hiru golei esker Bera Berak tartea ireki du (18 min, 8-4) baina Alba Sánchezek asmatu egin du (8-6) Imanol Álvarez entrenatzailearen hutsartea eraginez. Orduan, Eli Pinedo, Patri Elorza, Menéndez eta Ederra sartu dira eta Bera Berak 4-1 eko partziala lortu du Dunayren gola eta paseak medio eta Ana Tempranoren geldiketak baliatuz –hiru penalti lehenengo zatian-.
Pinedok aurrean defendatu du baian Tejada pibotak arazoa sortzen zituen. Lehenengo zati amaieran partida erotu da baina Bera Bera 14-11 aurretik. Imanol Álvarezek pistako jokalari guztiak erabili ditu.
Bigarren zatian akatsak batean eta bestean. Gipuzkoarren aldea murriztu da (43. min, 18-16) baina arazo gehiegietan sartu gabe. Halako batean Adesalek jokalari-atezain atera du baina baloia galdu du eta Ana Temprano atezainak gol sartzeko aukera izan du.
Halere, Alba Sánchezek asmatzen jarraitu du eta Bera Berak kontraerasoari ekin dio Uxue Ezkurdiaren bitartez, Ederra pibotearekin lotura gauzatzen eta Elorzaren barneraketak aprobetxatzen. Zazpi minutu falta zirela 3-0 partzialak Adesalen itxaropena desegin du.
Distira gehiegirik gabe, Bera Berak bi puntu eskuratu ditu, Ligan sei garaipen erdietsiz. Igandean, pelikulak beste gidoi bat izango du.
Fitxa: Bera Bera 28, Adesal Córdoba 23
Bera Bera 28 (14 + 14): Temprano (1), Etxeberria (1), Arrojeria, Ana Martínez (1), Núñez (2), Arizaga (3) y Ziarsolo (5, 4p) –titular- Menéndez (1), Dunay (1), Pinedo (1), Elorza (5), Ederra (3) eta Ezkurdia (4).
Adesal Córdoba 23 (11+12): Ezbida, Valdivia (2), Hernández (3), Barea, Puertas (5), Tejada (4) eta Blázquez –Sánchez (7), Moreno (2), Fernández (o.a.)
Epaileak: Jesús Álvarez eta José Carlos Friera (Asturias)
Kanporatuak: Núñez, Arrojeria, Elorza (2), Pinedo eta Ederra Bera Beratik eta Sánchez, Valdivia eta Hernández Adesal Córdobatik.
Partzialak: 2-1, 4-2, 6-3, 8-5, 12-7, 14-11 –atsedenaldia- 16-13, 17-13, 19-16, 22-18, 26-21 eta 28-23