Bera Bera

Select your language

Larviken aurkako atzoko partida ostean, Bera Berako hiru jokalari gaur goizean Leonera egin dute bidaia Espainiako selekzioarekin bat egiteko.
Ana Martínez, Patri Elorza eta Eli Pinedo entrenaldiak eta bi partida ofizialak jokatuko dituzte Hungarian eta Kroazian antolatuko den 2014ko Eurokopa jokatu ahal izateko. Espainiak ostegunean Turkia hartuko du Leongo kiroldegian 20etan eta Pescara hirira egingo du bidaia larunbatean Italiaren aurka jokatzeko.
Selekzioetako partida hauek Ligan nahiz Championsen etenaldiak ekarri dituzte. Bera Bera Ligako sailkapenean buru da baina hiru talde partida bakar batera ditu: Rocasa, Alcobendas eta Elche Mustang. Hurrengo norgehiagoka urriaren 31n 20etan Castelldefelsen izango da eta hurrengo egunea Norvegiara egingo du bidaia Larviken aurka aritzeko larunbatean, azaroak 2, 19,30etan.

Lehendakaritzan, harrera
Horretarako, taldeak gaur saio arina burutuko du, bihar goizean prestatzaile fisikoaren txanda izango da, arratsaldean Lehendakaritzan du hitzordua 19etan Urkullu Lehendakariak egingo dion harreran eta horren ostean, asteazken arratsaldean, ostegun eta ostiral goizean, entrenatzera Bidebietara.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores