Bera Bera

Select your language

Champions Leagueko multzoen faseko hirugarren jardunaldiari dagokin partidaren arlo positiboena Bera Beraren defentsa, Munduko talde onenetariko baten aurka, indarturik irtengo dela izan da eta Ana Tempranok sasoi onenean jarriatzen duela atepean.
Larvikek ez duelako ezer gorde eta partida osoan intentsitate handiz jokatu duelako, markagailuari jaramon eginez. Horregatik, harro sentitzeko moduan izan behar dira gipuzkoarrak lehiaketa irabazteko faborito nagusi baten aurka aurpegia eman dutelako.
Elorza, Núñez, Pinedo eta Menéndez osatu dute gaur ere erdiko gunea eta Ziarsolo eta Etxeberria -16 urte dituela debuta egin du titular moduan- hegaletan. Bera Berak baloiak lapurtu ditu baina gutxietan gauzatu du kontraerasoa.
Baina posizionalean, Bera Berak ez du asmatu. Gainera, Hasanic atezaina baloi ugari urrundu ditu. Ana Martinezi hiru baloi, beste bat Elorzari baina ezin izan ditu gelditu Ziarsoloren golak –bat penaltiz- eta Núñezena. Bera Berak markagailuari eutsi dio (12 min, 4-6) hasieran. Donostiarrak Norvegiarren abiaduraren beldur ziren eta lehenengo zatian balantzea egiten asmatu dute.
Halere, amaieran, Larvikek ondo aurkitu du Isabel Blanco pibotea eta 9-13 aurreratu da atsedenaldian.
Bigarren zati hasieran egon da gakoa. Pinedok bi gol sartu ditu (11-15) baina Larviken nagusitasuna frogatu da orduan. Egungo Championseko azpitxapeldunak 0-4 partziala gauzatu dute, Imanol Álvarezen hutsartea eraginez. Halere ez da Bera Beraren erreakziorik agertu, beste 0-3ko partziala jaso baitute donostiarrek.
Larvik nagusi pistan, Ermuko entrenatzaileak gazteak sartu ditu orduan. Ana Martínezek flya bota dio Menendezi eta honen golak gehien txalotu du zalegoak. Partidaren amaieran Arizaga, Arrojeria eta Menéndez osatu dute lehenengo lerroa, Ezkurdia hegalean zegoela. Eta Larvikek hamar goleko aldeari eutsi dio.
Prentsa-aurreakoan, Imanol Álvarezek kritikatu du “lehiaketa honetan ez zaiola berdin hartzen debutaríari eta beste taldeei, Kroazian jasan genuen eta zoritxarrez gaur ere bai”.

Fitxa: Bera Bera 17, Larvik 27 Bera Bera: 17 (9+8): Temprano, Etxeberria, Elorza (1), Menéndez (2), Núñez (1), Pinedo (4, 2p) eta Ziarsolo (5, 2p) –titular- Ana Martínez (1), Ederra (1), Arizaga, Dunay (1), Ezkurdia eta Arrojeria (1p).

Larvik 27 (13+14) : Hasanic, Thea Mörk (3), Gro Hammerseng (3), Anja Hammerseng, Blanco (5), Nora Mörk (6, 3p) eta Koren Riegelhuth (3) –titular- Kristiansen (2), Breivang (1), Johansen, Sulland (2) eta Loke (2)

Epaileak: Jelena Vujacic eta Andjelina Kazanegra (Montenegro). EHFko delegatua: Edeltraud Berthold (Austria). Kanporatuak: Elorza eta Núñez (2) Bera Beratik eta Gro Hammerseng eta Loke Larviketik.

Partzialak: 1-2, 3-4, 4-7, 4-9, 8-11, 9-13 –atsedenaldian- 11-17, 11-19, 11-21, 13-23, 14-24 eta 17-27.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores