Antonella Menak bere egoeraren berri eman zien Reyes Carrere entrenatzaileari eta Bera Bera Eskubaloiko presidente Amaia Ramirezi. Biek pibote argentinarraren larritasunan ulertu zuten, baja bideratu dute, Menak atzo arratsaldean taldekideak agurtu zituen eta gaur arratsaldean bere herrira egingo du bidaia.
Argentinako jokalari internazionalak Bera Berarekin sei hilabete egin ditu, gaztea izan arren, Donostiara eta ligara aguro moldatzen ari zen.
Amaia Ramírez pibotearen galeraz penatu da halere adierazi du “argi dugu kirol arloak baino lehenago pertsona dagoela”. Bera Bera Eskubaloiko presidenteak Antonella Menaren portaera eta profesionaltasuna azpimarratu ditu eta “etxe honetako ateak zabalik izango dituzu” aipatu dio.
Emozionaturik, Antonellak esker oneko hitzak zuzendu zituen “taldekideei, entrenatzaileei eta presidenteari asko lagundu nautelako baina lehenbailehen familiarekin egon nahi dut”.
Ordezkorik ez
Baja garrantzitsua izan arren, Bera Berak ez du fitxaketatik egiteko asmorik, Anna Punko laster prest egongo delako eta Europatik kanpo gelditu delako. Horrela, lehen taldeko 14 fitxa izango ditu ligako hamar jardunaldiei eta Altean apirilaren 12tik 15era bitartean Kopari aurre egiteko.
Bestetik, Bera Bera Egia kadete 2 eta jubenil taldeek Euskadiko Txapelketako aurreneko jardunaldian galdu zuten. Bigarren urteko kadeteek oso partida berdintsu batean 20-22 galdu zuten Bide Onera Zuazo taldearen aurka. Jubenilek, berriz, ezin izan zuten Errotabarriren aurrean (24-31).
Eta infantil taldeek ere porrotak jaso dituzte. Bera Bera Egia Infantil B 12-13 Urnietako B taldearen aurrean eta Bera Bera Egia Infantil A ez zuen aukerarik izan CDB Leizaran A taldearen aurka (6-29).
Emaitzak: infantil, kadete 1, kadete 2, jubenil
Sailkapenak
Togliattin ospaturiko joaneko partidan, errusiarren beso-luzea eta kalitatea nabarian gelditu zen. Sportkompleks kiroldegia lepo zegoela, Ladak kanporaketa erabakita utzi nahi izan zuen bigarren zatian. Iaz gol batek galerazi zion talde errusiarrari finala jokatu ahal izatea eta aurten ez dute egoera hori berriro bizi nahi. Errusiako hautatzaile Yevgeni Trefilov zuzentzen du taldea.
Joaneko partidan Bera Berak sei goletara murriztu zuen aldea eta bai Reyes Carrere entrenatzaileak bai jokalariek adierazi zuten “kanporaketa pasatzeko aukerak ditugu baldin eta lehenengo zatian bezala jokatzuz gero eta partida gure erritmoarekin zuzenduz gero”.
Horretarako, donostiarren zaletuen animoak behar dituzte bihar eta Gascara agertzeko deia egin dute ere bai (17,30etan). Jokalariek jokua, taktika, nahia eta ilusioa jarriko dute partida gutxienez zazpi golez irabazteko. Hori da erronka.
Reyes Carrere entrenatzaileak argi du “lan izugarri handia egin beharko dugu norgehiagoka osoan, 60 minutuetan guztia eman behar dugu, pixkanaka pixkanaka helburura gerturartu partida amaiaeran, gutxienez, zazpi goleko aldea izatekop”. Zentzu honetan, Reyesek azpimarratu du “bizirik gaude eta kanporaketa gainditzen saiatuko gara”.
Matxalen Ziarsolo kapitainak eta Eli Pinedok entrenatzailearekin bat egin dute. “Defentsan sendo egonez gero eta kontraerasoak gauzatzen baditugu, kanporaketa gurea da” diote.