Bera Bera

Select your language

Zortzi puntuekin hiru talde atzean dituela, Bera Berak alde batera utzi behar du Adesal Córdoba taldearen lekua sailkapenean eta gaurko partidari (Bidebietan 19etan, Jesús Álvarez eta José Carlos Friera, Asturias) helburu zehatz batekin heldu behar dio, bi puntuak lortu lidergoan bakarrik jarraitze aldera.
Izan ere, Rocasa, Helvetia Alcobendas eta Elche Mustang taldeak gipuzkoarren bidea jarraitzen ari dira. Madrildarrak, aurreneko jardunaldian etxetik kanpo Elche gainditu zutenak, Kanarietan galdu zuten lehengo larunbatean, lidergoa Bera Beraren esku bakarrenetan utziz.
Donostiarrek ezin izango dute Adriana Castro, Yamiley Rodríguez eta Vero Cuña jokalariak deialdian sartu, Uxue Ezkurdia eta María Akuña atezainak osatuko dutenak. Espero da Imanol Álvarezek prest dituen jokalari guztien artean minutuak banatzea.
Adesal, bestetik, goizeko 10etan iritsi da gaur Donostiara. Kordobako taldea, ohorezko mailara igo berri dena, oraindik ez du punturik lortu baina azken bi partidatan lehiatu du. Izan ere. Elche Mustang taldearen aurrean punturik merezi zuen norgehiagoka osoan aurretik joanda baina azken bost minutuetan elxetarrek partida irauli zuten eta lehengo larunbatean E. Castelldefelsen aurrean aukerak ere izan zituzten.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores