Lerro hauen bitartez, Bera Bera Eskubaloiak kolaboratzailea, babesle, entitate eta instituzioei eskertu nahi die azkeneko aste hauetan zehar izan duten inplikazioa, egindako lana eta emandako laguntza Cup Winners Cupeko kanporaketaren antolakutza arrakastatsua izateko.
Horretarako, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak “oso positibotzat” jo du bizi duen esperientzia, “kirol arloan Errekopako finalzortzirenetan izatea lortu dugulako eta EHFren aurrean antolakuntza ona izan delako, markagailu estu eta intentsitate handiko kanporaketa izan denean, hain zuzen ere”.
Europako kanporaketa honek gainera asteburu honetan jendetza dakarten beste kirol eskaintzeekin topo egiten zuenez, Gaskan larunbatean eta Bidebietan igandean ospatu diren bi partidak, kanporaketa osoa, alegia, erronka handia suposatu du Bera Bera Eskubaloirentzat. Hala eta guztiz ere, oso nota ona atera dugu pertsona eta entitate ugarik emandako laguntzari esker.
Horrela, ohiko eta leiala diren kolaboratzaileaz gain –geroz eta gehiago eskatzen diegu-, babesle ofizialaz gain, bereziki aipatu behar ditugu Basquetour eta Jaurlaritzako Kiroletako Zuzendaritza ‘Basque Country’ markarekin babeslegoa gauzatu delako, Basque Team eta Euskaltelei esker joaneko partida telebistaz ikusi zelako, Donostia Kirolak eman dituen erreztasunak Josean Gaska kiroldegia erabiltzeko orduan, Eroski Bidaiak Errumaniako delegazio handiari ostatua lortu zuelako, Autocentro Igarak Bera Berak erabili dituen kotxeak babesteko eta Ziaboga Jatetxeari eta Pelotadendari emandako laguntzagatik.
Hobetzekoak
Etorkizunari begira planifikazioan hobetu beharra dagoela Bera Beraren ustez, kontuan hartzen badugu ez dela urte bakarra Behobia-Donostia lasterketarekin topo egiten dugula. “Aurten, gainera, Josean Gaskara gerturatu ziren zale askok jakinarazi ziguten kiroldegira iristeko izan zituzten arazoak, batez ere aparkatzerako orduan, Behobia txiki eta Belodromoan Korrikalarien feria tartean” adierazi du Tati Garmendiak.
Hortik aurrera, Bera Bera pozik dago taldeak bi partidatan zabaldu dituen baloreekin eta EHFko delegatuaren aurrean erakutsi den antolakuntza maila. Bitxikeri gisa, Basque Country kamisetak estrenatu direnean –Eusko Jaurlaritzak turismo marka erabiltzen duena-, harrigarria sortatu zaigu Errumaniako Galati hiriko udal ordezkariek Bilbo bisitatzeko jarri zuten gogoa, ordu gutxi batzuetarako izan bazen ere.
Hurrengo erronka, datorren urteko otsailean. Azaroaren 20an jakingo dugu nor izango den aurkaria.
Bera Bera Eskubaloiko jokalari Eli Pinedo izango da gaur Jose Ituarte kazetariak zuzentzen duen ‘La entrevista’ saioko kirolari gonbitadua, gaueko 10,30etan hasiko den saioan ETB KSATen.
Ordu erdiko elkarrizketa atseginean, Eli Pinedo Londreseko Joku Olinpikoetan bizitakoa gogoratuko du, eskubaloian nola hasi zen, Danimarkako esperientzia, Reyes Carrere eta Jorge Dueñas selekzionatzaileak izango ditu hizpide, Bera Beraren aurtengo helburuen berri emango du eta etorkizunaz ere mintzatuko da.
Nihon TV
Harritzeko modukoa bada ere, Japoniako Nihon Telebistari lotuta dagoen produktora bat harremanetan jarri da Bera Bera Eskubaloiarekin Pinedo ahizpa bikiekin erreportaje burutzeko, Eli eta Patrirekin, alegia.
Warakora izeneko programaren profila betetzen dutenez Elik eta Patrik protagonistak izango dira Japonian oihartzun handiko omen duen saioan, herri eta hirie desberdinetako kultura, historia eta bitxikerien berri eman nahi duena.
Horrela, bihar egun osoan zehar Bidebietan egingo den entrenaldiaren irudiak ez ezik Donostiarenak ere hartuko dituzte.
Harrobiko talde guztiak ez ohizko pistaran aritu ziren pasa den asteburuan, batzuk etxean jokatu arre. Mauge Gezalak zuzentzen duen senior taldeak sendo jarraitzen dum partida guztiak irabazi dituelarik. Larunbatean Bidebietan Egia Bera Berak 34-23 gainditu zuen Urnieta London School taldea.
Euskal Ligan, zorterik ez Barakaldon igandean. Bera Bera Egia jubenil taldeak 29-18 galdu zuen eta gol bakar batez kadete mailako taldeak Zuazo liderraren aurka (21-20).
Gipuzkoako txapelketan berriz nagusitasunez aritu zen Bera Bera Egia kadete 2 taldea Ordizia Irurenaren aurrean (30-7) Gascan Errekopa aurretik jokatu zen partidan.
Azkenik, infantilek Yoldin alde eta kontra, hau da, Bera Bera Egia Bi taldeak lidergoan sendo jarraintzen du 19-5 Egia Bera Bera gaindituz eta Bera Bera Egia Bat taldeak 15-16 galdu zuen CDB Leizaranen aurka.
Bera Bera eta Danubius Galati taldeen arteko Cup Winners Cupeko kanporaketaren joaneko partidako atsedenaldian, Josean Gaska kiroldegian ospatu zena, 031 zenbakiarekin sortatu zen saria lortu zen txartela.
Horrela, partida ikusten ari zen Mirarik dastatzeko menuaz gozatzeko aukera izango du Pasai Donibaneko Ziaboga jatetxean. Mirari, gozatu!
Intentsitate handiko asteburu ostean, Bera Berak merezitako atsedena hartuko du gaur eta bihar fisikoki nahiz mentalki maila ona berreskuratzeko. Ligako Leongo partida–ostirala, 20,45etan- asteazkenetik aurrera prestatuko du taldeak.
Donostiarrek asteburu honetan ezagutuko dituzte aurkariak berdinketa nasugi den Europako lehiaketa honetan, nahiz eta oraindik hirugarren txandan egon, Errekopan talde onak daudela seinale. Bera Berak sufritzen jakin izan zuen Danubius Galati gainditzeko, Metalurg taldea bezala. Donostian bezala, kanporaketa osoa Mazedoniako Skopje hirian ospatu zen eta bertakoek bi partidak gol batez irabazi zituzten Poloniako SPR Lublinen aurka.
Metalurg da Bera Berak ezagutzen duen aurkari bakarra azaroaren 20ko zozketan. Horrez gain, Frantziako Issy taldeak Parisera 14 goleko abantaila eraman zuen Mazedoniako HC Zito Prilep taldearen aurrean eta Norvegiako Stabaek 22-27 irabazi zuen Budapesten.
Hortik aurrera kanporaketak erabakitzeke daude. Errusiako Rostov, Danimarkako Team Esbjerg eta Marta Mangué, Nuria Benzal, Jessica Alonso y Begoña Fernándezen Zajecar taldeek etxetik kanpo hiru goleko abantaila lortu zituzten Eslovakiako Iuventa, Holandako HV Quintus eta Zork serbiarren arteko derbian.
Gainera, HC Locomotiva Zagreb taldeak 28-26 irabazi zion Hungariako Vaci taldeari eta Frantziako Toulonek 31-28 Leigzigi.
Beste hiru kanporaketa oso-osorik jokoan izango dira datorren asteburuan: Vistal Laczpol Gydnia eta Bielorrusiako HC Gomel Polonian, TSV Bayer Leverkusen vs Turkiako Izmir Alemanian eta Holandan Sercodak Dalfsen vs Norvegiako Byasen.
Championsetik, lau
Horrela ezagutuko dira hirugarren txanda gainditu dituzten 12 taldeak. Championsa egun jokatzen ari diren lau taldeekin osatuko dira finalzortzirenak, multzoen fasea datorren asteburuan amaituko delarik. Esate baterako Viborg Europatik kanpo geldituko da puntuak lortu ez dituelako eta multzoei begirada bat botaz gero aurkari gogorrak eta ezagunak agertzen dira.
Randers –Macarena Aguilar- eta Hipo –Dara Carvalho- taldeek Championsen jarraitu edo Cup Winners Cupen aritzea jokoan izango dute, halere Austriako taldea zazpi goleko abantailarekin abiatuko da Danimarkara. Egoera berean dira Kroaziako HC Prodavka eta Carmen Martinen Krim Mercator taldeak, kroaziarren abantaila hiru golekoa delarik.
Championseko C multzoan Dinamo Volgograd eta Suediako Sävehof taldeek Errekopan aritzea baino ez dute jokoan. Errusiarrek etxean arituko dira sei goleko aldearekin. Eta D multzoan, aukerarik gabe dago Viborg eta Buducnost, Thüringer eta Zvezda taldeek Main Round izango dute helburu, lortzen ez duena Errekopara pasatuko delarik.
Ondorioz, Ligan jarriko du burua Bera Berak zozketa eguna iritsi bitartean –azaroaren 20an Vienan- edozein kasutan aurkari gogor bati aurre egin beharko dio Bera Berak otsailean.