Topaketan eskolako gazteenak, infantil, kadete, juvenil, senior eta ohorezko mailako jokalariaz gain, Bera Berako entrenatzaile, delegatu, zuzendari eta gurasoak bilduko dira. Bazkarian zehar sorpresak izango dira eta iaz bezala, Brasilgo Mundialean Eli Pinedo domina jokoan zuela, espero dugu aurten ere Serbiako Eurokopan beste horrenbeste bizitzea.
Bi menu eskainiko dira, heldueta eta umeei zuzendurikoa. 25 euro balio duen aurrenekoak iberikoak, kroqueak eta foie izango ditu sarrera moduan eta ondoren, haragi masaila eta tarta izozkiarekin. Umeentzako menuak 12 euro balio du eta urdaiazpikoen kroketak, makarroiak, eskalope patatakin eta txokolatezko izozkia daramatzana. Bidebietako bulegoan daude salgai tiketak abenduaren 12rarte.
Bidebietako kiroldegiko lehenengo solairuan Bera Berak duen bulegoan dago guztia. Bidalketa ere egin daiteke, balio erantsia izango duena. Irudian ikusi bezala, Bera Berak jokatzeko kamiseta eskaintzen du –Matxalen eta Elik- jokalari gustokoen izenarekin 40 eurotan; bufanda 12 eurotan eta katilua oparituko da; euritakoa 8 euro eta giltzatakoa barne; entrenatzeko kamiseta –Albak eta Libek bezala- 15 eurotan eta kukuxumusu kamiseta –Eider Rubio- urdina, laranja eta txuria, 10 eurotan. Salneurriak Gabonei begira jarri dira eta eskaintza stocka amaitu arte luzatuko da.
Zentzu honetan, jokatzeko kamisetaren bat nahi duenari ahalik eta azkarren egin dezala eskatzen zaio.
Era berean, Bera Berako sudaderak daude salgai 30 eurotan. Mutilek sudadera urdina, gorria, berdea, beltza, grisa eta urdin argian dute aukeran eta neskak, berriz, gorria, arrosa, urdin argia eta fuksian.
Oñatin eman ziren larunbateko garaipenak. Euskal Ligako Bera Bera Egia kadete taldeak 16-26 irabazi zion Aloña Mendiri eta asko sufritu arren, batez ere lehenengo zatian, jubenil taldeak 21-27 mendean hartu zituen oñatiarrak.
Bestetik, senior mailako Egia Bera Berak nagusitasunez gainditu zuen Ereintza 27-17 bigarren itzuliko lehenengo partidan. Mauge Gezalak zuzentzen duen taldeak partida guztiak irabazi ditu.
Ikus sailkapenak
Euskal Ligan, berriz, Bera Bera Egiako kadee nahiz jubenilek Oñatin izango dituzte hitzorduak. Aloña Mendiren aurka, Zubikoa kiroldegian, 16etan kadeteen txanda izango da eta 17,30etan jubenileena.
Eta amaiatzeko, igandean 12,30etan Egiako kiroldegian senior mailako Egia Bera Bera taldeak Ereintza hartuko du bigarren itzuliari hasiera emanez. Infantil mailako taldeak abenduaren 15erarte ez dute partidarik izango.
Gazte gehienak lehengo urtean ibili ziren, halere, geroz eta jende gehiago animatzen da asteleheneko talde honetako jokalaria izaten.
Imanol Reformas enpresak babesten duen ekimen honen bidez Bera Bera Eskubaloiak gazteengan, neskak eta mutilak, kirola sustatu nahi du orokorrean eta bereziki, eskubaloia.
Horrela, harrokiko koordinatzaile Verónica Valverderen zuzendaritzapean, Ainara Luque lagun duela, astelehenero 18,30etatik aurrera, ordubetez, 23 gazteek primeran pasatzen dute.
Imanol Reformasen kamiseta urdinak jantzita, berotzeko ohiko ariketak egin ostean, joku ezberdinak osatzen dute Bidebietan, baloiarekin edo gabe, nahiz eta gehienak gustoko duten baloia, adinari egokituta dagoena.