Ligarako prest!
Bera Berarentzako partida historiko baten bezperan gaude. Aurreneko aldiz Bidebietak (19etan) eskura du behar diren puntu lortzeko ohorezko mailako taldeak matematikoki larunbatean Liga txapelketa eskuratzeko (Alberto Ballano, Catalunya eta Juan Jesús Belloso, Nafarroa). Puntu bakar batekin nahiko litzateke.
Halere, urduritasuna agertu arren, taldea komentzituta eta mentalizaturik dago. Gaur arratsaldeko entrenaldiaren faltan, ziur aski, Imanol Álvarezek azkeneko deialdia errepikatuko du. Aurrean, Mar Alicante. Esteban Roigek zuzentzen duen taldeak lehengo larunbatean heldu zion mailari matematikoki Castelldefels gol batez gainditurik eta, Rocasarekin batera, Bera Berari irabazi dion bakarra da.
Donostiarren eta alancateko taldeen arteko lehiak berdintasuna izan dute hizpide, pistan nahiz sailkapenean. Mar Alicantek Bidebietan lortu duen azken garaipena 2010eko martxoan izan zen (29-35). Halere, Bera Berako entrenatzailearen aburuz “Alacanten erasoan oso gaizki ibili ginen, akatsak ikusi ditugu bideoan eta zuzentzea espero dut”. Horregatik, “erritmo handiko partida” nahi du Imanol Álvarezek.
Agintariak
Bidebietan jokatuko den partida zalegoen artean ilusioa piztu du eta instituzioen ordezkariak ere bertan izango dira. Horien artean, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre, Kiroletako zinegotzi Josu Ruiz, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Lohitzune Txarola; Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatu Ikerne Badiola; Eusko Jaurlaritzako Kiroletako Zuzendari Jon Redondo eta Foru Aldundiko kiroletako zuzendari Asier Sarriegi.
Eskubaloi federazio aldetik, bertan izango dira Espainiako Federazioko presidente Paco Blázquez, Euskadiko federazioko José Manuel Ruiz Cenzano eta Gipuzkoakoa, José Ángel García Vara. Kluban aldetik izango dira, Bera Bera RTko presidente Fernando Diez Mintegi eta eskubaloi arloko arduradun Tati Garmendia.
Bera Berak giroa berotu nahi du Bidebietan eta horretarako Txaranga Pasai bertan izango da, era berean, zalegoen partaidetza ere eskatuko da. Horrez gain, Urkabek eskainita txarkuteriko produktu ezberdinez osaturiko saski ederra zozketatuko da.
Oianumen afaria
Partida ostean, plantilla, entrenatzaileak eta zuzendaritza Urnietako Oianumen afalduko dute Erreka Laranja Peñarekin batera. Helburua betez gero ospakizuna aparta izango da. Erreka Laranjak plantillarekin urtero afari bat antolatzen du, etxean jokatzen den azken partida egunean. Topaketan, besteak beste, denboraldiko jokalaririk onena izendatzen du, zerrenda hortan dira Eider Rubio, Bea Fernández eta Darly Zoqbi. Aurten nor izango ote da?