Bera Berari lotuta dauden talde guztiak etxetik kanpo aritu ziren pasa den asteburuan eta horietatik senior mailako Egia Bera Bera eta Bera Bera Egia infantil Bi taldeek lortu dituzte garaipenak.
Zarautzen Gipuzkoako txapelketan Bera Bera Egia kadete 2 taldeak 22-10 Aialaren aurka galdu zuen bitartean, senior mailako Egia Bera Berak gol batez irabazi zion Aialari 26-27. Golen aldea medio lidergoa galdu du baina Tecnifuelle Elgoibar Egiatik pasatuko da datorren asteburuan.
Euskal ligan, Elgoibarren zorterik ez. Bera Bera Egia kadete taldeak 26-25 galdu zuen Astigarraga Gys talderean aurka eta jubenilek 20-16 Lauko Elgoibarren aurrean.
Infantil mailan Bera Bera Egia Bi taldeak 12-14 irabazi zion Andoainen CDB Leizarani eta Urnieta Bosteko Jatetxeak 15-8 Bera Bera Egia Bati.
EHFk gaur aditzera eman dituen multzoen arabera Bera Berak ez du zorterik izan banaketan. Bihar, azaroak 20 asteartea, goizeko 11etan Vienan hasiko da Cup Winners Cupeko finalzortzirenetako zozketa.
Horrela, donostiarrek ligako bost txapeldunak izan dezakete aurkari: Austriako Hipo NÖ -Dara Carvalhoren taldea-, Kroaziako HC Prodavka Vegeta, Alemaniako Thüringer HC, Errusiako Dinamo Volgograd edo Poloniako Vistal Lazcpo Gdynia ezaguna, Bera Bera Champions Leaguetik kanpo Viborgen utzi zuena.
Horrez gain, Errusiako eta Norvegiako azpitxapeldun Rostov eta Byasen Trondheim eta zerrenda Norvegiago Stabek Handball taldeak osatuko du.
Zortzi talde hauetako lau Champions Leaguen aritu dira irailetik: Hypo NÖ, HC Podravka Vegeta, Thüringer HC eta Dinamo Volgograd eta, Bera Bera bezala, Vistal Lazcpol Gdynia, Rostov eta Byasen taldeek Championseko multzoen fasea sailkatzeko kanporaketa jokatu zuten.
Zozketa bihar izango da baina kanporaketak 2013ko otsaileko lehenengo eta bigarren asteburuan ospatuko dira.
Lehenengo zatiari egindako hasiera eta amaiera bikainaren bidez Bera Bera Eskubaloiak bideratu du gaur iluntzean Leonen jokaturiko partida, zortzigarren garaipena ligan.
Ademarrek Championseko partida bihar jokatu beha duenez, partida ezohizko egun eta ordutegi batean jokatu da. Halere, Bera Bera konzentraturik atera da, sendo defentsan eta erasoan eraginkor.
Kopan sartzeko asmotan dabilen Cleba Leonek gainera baja dexente ditu, bestea beste, Andrea Álvarez eta Mónica Ausás.
Darly Zoqbik igandean Danubiusen aurka erakutsi zuen mailari eutsi dio hasieran Leonen bertakoen etsipenerako. Brasildarraren geldiketak kontraerasoak bideratu ditu eta eraso posizionalean ere Bera Bera asmatu egin du.
Bera Berak hasieran hartutako abantailari eutsi egin dio eta lehenengo zati amaieran berriro er estutu du Cleba partida ia erabakitzeko (11-17), Alcobendasen lortutako aldea gaindituz.
Horrela, bigarren zatian erritmoa jaitsi egin du taldeak, partida golen trukean bihurtu delarik.
Bera Berak azaro mamitsua izan du, jokatutako bost partidak irabazita, Alcobendas eta Leongo plaza zailetan eroso, Bidebietan Castelldefelsi irabazita eta Cup Winners Cupeko bi partidak eskuratuz Danubius Galatiren aurrean.
Donostiarrak ligako hiru talde onenen artean daude eta entrenatzen eta lagunartekoak jokatzen jarraituko dute Serbiako Eurokopa eragiten duen etenaldian, hori bai, Eli Pinedo, Patri Elorza, Adriana Castro eta Nitsan Dunay internazionalak izan ezik.
Fitxa: Cleba León 25, Bera Bera 34
Cleba León 25 (10+15): Cristina, Alba González (1), Ilina (9), Caño (6), Cristina Álvarez (1), Gracia de Garnica (1), De la Cruz (7), Roldán, Pérez, Marina González eta Gutierrez (o.a.)
Bera Bera 34 (17+17): Zoqbi, Castro (4), Rubio (6), Elorza (4), Menéndez (1), Núñez (2) eta Pinedo (7)- titularra- Ziarsolo (2), Altuna (4), Ederra (2) eta Dunay (2).
Epaileak: Jorge Escudero eta Jesús Escudero (Kantabria)
Kanporatuak: Gracia de Garnica, De la Cruz eta Marina González Cleba Leónetik eta Menéndez, Dunay, Elorza, Ziarsolo, Ederra eta Núñez (2) Bera Beratik.
Partzialak: 0-2, 1-6,3-10,6-10, 9-13, 10-17 –atsedenaldia- 12-20, 15-22, 17-25, 20-29, 22-31 eta 25-34
Bera Bera Eskubaloiari lotuta dauden talde guztiek Bidebieta eta Egiatik kanpo jokatuko dituzte asteburu honi dagokien partida, ohorezko mailako taldea barne – Leonen bihar ostirala 20,45etan -.
Horrela, Bera Bera Egia Infantil Bi taldeak lidergoa jarriko du jokoan Andoinen CDB Leizaran taldearen aurrean –honek ere zortzi puntu ditu- larunbatean Allurralde kiroldegian 12,15etan. Urnietako udal kiroldegian berriz, eguardiko 12etan, Bosteko Jatetxeak Bera Bera Egia Bat hartuko du.
Larunbateko beste partida Zarautzen jokatuko den senior mailari dagokio. Egia Bera Berak Aiala A ZKE taldeari egingo dio bisita 19,15etan ziuraski Leonen arituko diren Alba Menéndez, Nagore Arizaga eta Esther Arrojeriarekin.
Euskal Ligarekin jarraituz gero, kadete nahiz jubenil taldeek Elgoibar dute helburu. Olaizaga kiroldegian 11etan Bera Bera Egia kadete Astigarraga Gys Sporten aurrean lehiatuko da eta 12,30etan Lauko Elgoibarrek Bera Bera Egia jubenil hartuko du.
Azkenik, Gipuzkoako txapelketan Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Aiala ZKE bisitaldia egingo dio igandean goizeko 11etan Zarauzko udal kiroldegian.
Txapelketako aurreneko herrena jokaturik eta etenaldiaren bezperan, Bera Bera bihar ostirala Leonen izango da sailkapenean BM Rocasa nahiz Elche Mustang presionatzen jarraitzeko. Alacanteko taldeak gaur hartuko du Itxako, nafarrek Zipren jokatuko baitute asteburuan.
Egungo futboleko ordutegian –bihar ostirala 20,45etan- Bera Berak iaz garai honetan lortu zuena errepikatu nahi du, Europako kanporaketa gainditu ostean Sagunton irabazi eta Championseko lekua bereganatu zuen txapelketa amaitu bitartean.
Aurtengo egoera ezberdina da, lehenengo itzulia amaitzeko lau partida gelditzen direnean –-Kopa jokatzeko aukera izango dutenak zehazten dira orduan- Cleba Leonek zazpigarren postuari eutsi nahi dio, Bera Berak gorago begiratzen duen bitartean.
Halere, donostiarrek jakin badakite Leon ez dela plaza erraza izan. Izan ere, azkeneko bi urtetan adina berdinketa izan dira, (28-28 eta 26-26). Iaz Bera Bera 17-13 markagailuari buelta emateko gai izan zen baina zazpi minutu falta zirela Eli Pinedori bidegabeko txartel gorri ikusi zuen eta Leonenek berdintzeko aukera izan zuen.
Errumaniako Danubius Galati taldearen aurka intentsitate handiko kanporaketa bizi ostean, Bera Berak bi egun jai izan ditu, atzo arratsaldean eta gaur goizean entrenatu du eta bihar eguardiko 12etan irtengo da, Olmillos de Sasamon herriko El Castillo jatetxean bazkalduko du eta Leongo Kiroletako Jauregian iritsiko da 18,30ak inguruan.
Reyes Carrerek azkeneko deialdietako jokalariak prest ditu. Bera Berak garaipena nahi du bihar lehiaketako aurreneko zatia ondo bukatzeko, batez ere etxetik kanpo partida zailak izan dituenean: Porriño, Guardés, Elche, Alcobendas eta León.