Tempranok urtea borobildu du
Jorge Dueñasen zerrendan nobedadea izan da, Eurokopa jokatzeko aurreneko faseko bi partida falta direnean. Ana Tempranok atzoko entrenaldia bukatu ostean jakin izan zuen bere izena Eli Pinedo, Patricia Elorza eta Ana Martínez jokalariekin batera zegoela.
Abenduan Kroazian eta Hungarian Eurokopako txartela lortuta duen Espainiako selekzioak Turkian jokatuko du ekainaren 11n eta Ciudad Realen Italiaren aurrean 14an. Bera Berako lau jokalariek ekainaren 4an taldekideekin bat egingo dute. Eta ekainaren 15ean izarren partida burutuko da, hau da, selekzioak Ligako jokalariez osaturiko talde baten aurkako norgehiagoka, alegia.
Ana Tempranok burutu duen denboraldia dei honekin borobildu du.