Bera Berak ezin izan zuen Kukullaga gainditu Etxebarri kiroldegian jokaturiko Euskadiko Kopako finalean (27-25). Halere, donostiarrek azken minutura arte aukerak izan dituzte eta oraina izateaz gain, etorkizuna bermaturik dagoela frogatuz.
Lehenengo zatian boladak eman ziren. Hiruna berdindu ostean, Kukullagak tartea zabaldu zuen (10. Min 6-3). Halere, Bera Berak buelta eman zion egoerari 1-5 partzialari esker. Halere, bizkaitarrek gauza bera egin zuten erosoan galdutako baloiak aprobetxatuz, atsedenaldian 15-11 iritsiz.
Bigarren zatian Esther Arrojeria sartu zen lehen lerroan eta gola sartu zuen hasi eta berehala, Horren ostean kanporatua izan zen eta Kukullagak kanpotik asmatu zuen Nogalesen zuzendaritzapean (37. Min 20-14). Halere, Usurbiltarra partidan sartuta zegoen, Bera Berak defentsa hobetu zuen, kontraerasoak gauzatu eta hamar minutu falta zirela gerturatu zen (23-21).
Nogalesek berri ardura hartu du, Olgak penalti garrantzitsu bat sartu du, Ezkurdiak itxaropena zabaldu du baina Azkonak gol erabakiorra sartu du.
Fitxa: Kukullaga 27, Bera Bera 25
Kukullaga 27: (15+12): García, Bayón, Echabe 1, Nogales 9, Azaola 2, Azkona 4, Rodríguez 4, Agirregomezkorta 1,Olga 6, Alba Fernández, Castaños eta Claudia o.a.
Bera Bera 25 (11+14): Yamiley, Altuna 3, Menéndez, Núñez 3, Castro 4, Dunay 3, Ederra 4, Arizaga 1, Ezkurdia 3, Arrojeria 4, Ainara García y Leal (p.s.).
Epaileak: Sergio Ezonki y Endika Batikon
Kanporaketak: Reyes (Nagore Arizaga), Núñez eta Arrojeria Bera Beratik eta Nogales, Azkona eta Alba (3, gorria 49., min) Kukullagatik
Partzialak: 3-2, 5-3, 7-5, 9-9, 13-10, 15-11 -atsedenaldia- 18-13, 21-16, 22-18, 23-21, 25-23 eta 27-25
Bera Bera Eskubaloiko plantillak gaur eguardian Donostian 2012-13 denboraldiko ligako garaikurra jaso du Espainiako Eskubaloi Federazioko presidente Paco Blázquezen eskutik.
Gipuzkoako kirol federazioak biltzen dituen Kirol Etxeko areto nagusian burutu da ekitaldira Bera Berak Bidebietan irailaren 1ean lortu zuen Superkopa eta otsailaren 24an Porriñon eskuratu zuen Kopa. Denboraldi bikaina burutu du taldeak, argazki historikoan gordeta utzi nahi izan duena, izan ere, aurreneko liga da eta Gipuzkoako kirolarentzat aurreneko tripletea.
Euskadiko eta Gipuzkoako presidenteak, José Manuel Ruiz eta José Ángel García Varak lagundu dute Espainiako Federazioko presidentea eta Bera Bera goraipatu dute.
Paco Blázquezek zoriondu du Bera Bera Eskubaloi osoa “lortutako arrakastak planifikatutako lanaren poderioz izan delako, urte askotan eta pertsona askok egin dutena”. Bera Bera “eredu da duen egituragatik, txeketegia baztertu duena, oinarri sendoa eta etorkizuna bermatzen duena”.
Bere ustez, “eskubaloiaren arrakasta da eta gure kirola sustatzeko ondo funtzionatzen duenak eredu izan behar du”. Horregatik, “zorionak guztioiri, Euskadiri eta Gipuzkoari” eta era berean “proiektuarekin indarrez jarraitzeko” animatu du.
Ondoren, hiru presidenteek plantilla osoari dominak banatu dizkie, Gipuzkoako Federazioak jokalariei garaikurrak eman dizkie eta Paco Blázquezek Matxalen Ziarsolo kapitainari kopa eman dio.
Argazkian, Libe Altunak Superkopakin; Matxalen Ziarsolo Kopakin eta Darly Zoqbi, Ligarekin.
Bera Berak akordio batera iritsi da Matxalen Ziarsolo kapitainarekin eta Patricia Elorzarekin datorren urtean bi jokalariak taldean jarraituko dutelarik.
Horrez gain, hurrengo urterako sinatua izan arren, Eli Pinedok beste urte betez luzatu du hitzarmena, hau da, 2015eko ekainerarte.
Taldeko aurrekontuak jaitsiera jasan arren, Bera Berako arduradun Tati Garmendiaren asmoa da “ahal dugun neurrian hiru txapelketak eskuratu dituen taldea mantentzea”. Zentzu honetan, “hitzarmena berritzeko jokalariek egin duten esfortzua eskertu nahi dut”.
Bera Berak Zuazo Barakaldori berriro ere irabazi dio, oraingo honetan gaur iluntzean Etxebarrin Euskadiko kopako bigarren finalerdian. Garaipenak (31-26) finalerako txartela eman dio eta bihar leku berean 20etan Kukullaga Etxebarri izango du aurrean, Aiala 32-12 gainditu baitu.
Partida bigarren zatian erabaki da, donostiarrek defentsako lana areagotu dutenean –Zuazok hiru gol sartu ditu 15 minutuetan-. Norgehiagokan azpimarragarriena Alba Menéndez eta Nitsan Dunay hegalen ekarpena (golen erdia) eta, bestetik, Ainara García ‘Txiki’ gol batekin eta Elisa Leal atezaina debuta egin dute, azken honek azkeneko hamar minutuak jokatuz.
Fitxa: Bera Bera 31, Zuazo Barakaldo 26
Bera Bera 31 (14+17): Yamiley, Castro (6), Núñez (1), Menéndez (6), Ezkurdia (1), Ederra (4), Altuna (3), Arizaga, Dunay (9), Ainara García (1) eta Leal (o.a.)
Zuazo Barakaldo 26 (15+11): Temprano, Belloso (4), Yañez (9), Gil (3), Ahedo (2). Bonilla (3), Álvarez (2), Botica, Maialen (1), Sagasti, Aldekoa, Galarza (1) eta Fernández (o.a.)
Epaileak: Juan José Gude Prego eta Carlos Javier Gude Prego
Kanporaketak: Arizaga (2) eta Menéndez Bera Beratik
Partzialak: 1-2, 2-4, 7-9, 10-11, 11-12, 14-15 17-17, 20-17, 22-18, 25-20-28-23 eta 31-26
Bera Bera Eskubaloiak bihar ostirala Etxebarrin (20,30etan) Euskadiko kopako Zuazo Barakaldoren bigarren finalerdia jokatuko du Matxalen Ziarsolo, Eli Pinedo, Darly Zoqbi, Patricia Elorza eta Eider Rubio jokalariak baja direla.
Denboraldia oso luzea izan da, 38 partida ofizialak jokatu ditu Bera Berak: Ligako 26, Europako 8, Kopako 3 eta Superkopako bat, eta horrez gain, makina bat lagunarteko. Ondorioz, minutu gehien pistan aritu direnak atsedena izango dute.
Halere, denboraldia ez da Eli Pinedo eta Patri Elorzantzako bukatu, izan ere, astelehenean Madrilera joango dira Espainiako selekzioarekin bat egitera, datorren astean Seulera egingo dute bidaia Mazedoniaren aurkako kanporaketa prestatze aldera. Jokoan, Serbiako Mundialean txartela.
Horrela, Reyes Carrere eta Martin Larrañagak Egia Bera Berako Elisa Leal atezaina eta Ainara García ‘Txiki’ hainbat postuetan joka dezakeuna deitu dituzte. Hauek gainontzeko taldekideekin bat egingo dute: Yamiley atezaina, Castro eta Altuna eskuin albokoan; Ezkurdia, ezkerrena; Arizaga eta Arrojeria, zentral moduan; Menéndez eta Dunay hegaletan eta Núñez eta Ederra pibotean.
Beste finalerdia Kukullaga eta Aiala Zarautz taldeek jokatuko dute eta irabazleek finalean larunbatean elkar ikusiko dute, 20 etan, leku berean.
Bestetik, bihar eguardiko 12etan Donostiako Kirol Etxean, Espainiako Eskubaloi Federazioko presidente Paco Blazquezek 12-13 denboraldiari dagokion Kopa emango dio Bera Berari.