Abenduko zubian Bera Bera Egia kadete 2 taldeak baino ez du ligako jardunaldia izan. Gainera bi garaipen lortu ditu, ostegunean Ordizian (7-25) eta larunbatean Bidebietan (15-11) Eibar Eskubaloiaren aurrean.
Garaipen hauei esker Gipuzkoako Txapelketako G3 multzoko sailkapenean bigarren postuan kokatu dira.
Eider Lizarberen lesioa
Bestetik, Anne Valle eta Eider Lizarbe Madrilgo XII selekzioen arteko txapelketan aritu dira Euskadirekin. Selekzioak Galiza, Madril eta Asturiasen aurka galdu zituen partidak baina okerrena da Eider Lizarbek behatz batean izan zuen lesioa.
Bigarren nazionalean aritzen den mutilen Ereintzaren aurka jokaturiko partida ona ostean, Bera Bera Eskubaloiak Kukullaga Etxebarri taldea hartuko du bihar asteartea 19etan Bidebietan prestaketarako norgehiagokan.
Ligari berriro ekiteko hilabetea falta denean –urtarrilaren 9an Bidebietan Zuazo Barakaldoren aurka-, Bera Bera entrentzen jarraitzen ari da eta lagunartekoekin exijentzia maila handitzen da. Horrela, pasa den asteartean Ereintzaren aurka taldeak oso itxura ona emanez partida irabaztea lortu zuen.
Horrela, bihar Kukullaga izango da aurkaria, sailkapenean hamargarrena egon arren kopa jokatzea dute helburu.
Datorren larunbatean, 18etan, Zuazo Barakaldorekin jokatuko du Bera Berak Oñatiko Zubikoa kiroldegian.
Eurokopa
Bestetik, Serbiako Eurokopako finalerdietara sailkatzeko aukerak murriztu zaiziko Espainiako selekzioari Errumaniaren aurkako atzoko porrotaren ostean (26-31). Orain bi partidak irabazi behar dituzte, bihar Errusiaren aurka –Bera Berako jokalari ohia Anna Punko dago- eta ostegunean Montenegroren aurrean –biak 16,15etan Teledeporten-.
Eli Pinedo da pistan minutu gehien aritzen den bigarren jokalaria eta azkeneko bi partidatan Patricia Elorzak ez du jokatu. Jorge Dueñasen selekzioak bi partidak irabazi behar ditu eta ondoren besteen emaitzen zain egon.
Leonen ospaturiko azken norgehiagokatik ia hiru aste igaron direnean, Bera Bera Eskubaloiak partida jokatzeari ekingo dio gaur berriro ere, lagunartekoa izan bada ere. Arratsaldeko 7etan Bidebietan Ereintza hartuko du, bigarren nazionalean aritzen den mutilen taldea, hain zuzen. Reyes Carrere entrenatzaileak gustuko ditu gizonezkoen aurka aritzea bere taldea estutzen dutelakoan.
Egun gutxi batzu jai izanda, taldeak entratzen jarraitu du. BAT Basque Team Fundazioaren laguntzarekin froga fisikoak burutzea ohiko da garai hauetan eta, hortaz gain, ligako hamar jardunaldietan ikusi diren indarguneak sustatu eta hobetu beharrekoak sakontze egunak dira.
Atzotik Serbiako Eurokopa jokatzen ari diren Eli Pinedo eta Patricia Elorza jokalarien bajak ditu Bera Berak. Espainiako selekzioak 20-23 gainditu zuen Alemania, gaur Kroazia izango du aurrean (18,15etan, Teledeporte) eta ostiralean, Hungaria (18,15etan, Teledeporte). Atzo, Eli Pinedok bi gol sartu zituen 41 minutuetan, 5-1eko defentsan ondo aritu zen aurrean eta Patri Elorzak sendotasuna eman zion defentsari pistan egon zen 13 minutuetan.
Selekzioekin ere aritu dira Adriana Castro eta Nitsan Dunay, astelehen eta asteartean taldera itzuli zirenak. Austriari bi partidak irabazi zizkion Brasilek eta Hungariarekin, aldiz, galdu. Adrianak indartsu ikusi zuen Espainiaren aurkaria, izan ere atzo hungariarrak berdinketa lortzeko zorian izan ziren Kroaziaren aurka. Bestalde, Nitsan Dunayk Isralekin 2013 Mundialean aritzeko aurreneko sailkapen fasea jokatu zuen baina taldeko onena izan arren, ezin izan zuen kanporaketa gainditu.
Asteartea 11, Bidebietan eta larunbata 15, Oñatin
Bera Berak Kukullaga eta Zuazo Barakaldo izango ditu aurrez aurre datorren astean, egun Koparako txartelak helburu dituzten taldeak. Asteartean Bidebietan, arratsaldeko 7etan, Kukullaga -10. sailkatua- hartuko dute donostiarrek eta larunbatean 18etan Oñatiko Zubikoa kiroldegian Zuazo Barakaldo -9. sailkatua- izango da aurkaria. Barakaldokoa da, orain arte, Rocasa liderrari punturik kendu dion talde bakarra eta ligaren itzuleran Bera Berak Bidebietan urtarrilaren 9an hartuko duena.
Hamaikagarren jardunaldiari dagokin partida hori iritsi aurretik, Bera Berak beste lagunartekoren bat jokatuko du.
Madrilgo Komunitateak antolaturik, bihartik aurrera jubenil mailako XII. Selekzioen arteko txapelketa ospatuko da, neska nahiz mutiletan.
Euskal selekzioko deialdian dira Bera Berako jokalari Anne Valle eta Eider Lizarbe. Euskadiko emakumeen jubenil mailako taldeak bihar egingo du debuta 20,30etan Galizaren aurka San Sebastián de los Reyeseko Valvanera kiroldegian.
Abenduaren 7an, ostirala, Madrilen aurka jokatuko dute leku berean 17,30etan eta larunbatean 11,45etan Alcobendaseko Pabellón de los Sueños izeneko pistan.
Maitane Etxeberria
Bestalde, Bera Berako kadete mailako jokalari Maitane Etxeberria bihartik aurrera larubatera bitartean Euskal selekzioarekin bat egingo du Gasteizen entrenaldi saioak burutzeko.
Ligako jardunaldia
Bera Bera Egia kadete 2 izango da ligako jardunaldia izango duen harrobiko talde bakarra, gainera bi partida jokatuko ditu. Bihar osteguna, Majori kiroldegian 12etan Ordizia Irurenaren aurka eta igandean Bidebietan, 10etan, Eibar Eskubaloia B izango da aurkaria.
Gaurtik aurrera abenduaren 16rarte emakumeen eskubaloiaren arreta guztia Serbian izango da, selekzioen arteko Eurokopa ospatuko baita. Erronka berri honetan Eli Pinedo eta Patricia Elorza dira Bera Bera Eskubaloiko jokalariak eta gaur arratsaldean egingo dute debuta Novi Sad hirian Alemaniaren aurka (Teledeporte, 18,15etan).
Selekzioen arteko azkeneko bi lehiaketetan brontzezko dominak eskuratu ditu Espainiak, duela urte bat Brasilgo Mundialean eta udako Londreseko Joku Olinpikoetan. Azkeneko Eurokopan, Danimarkan gaizki ibili zen Espainia, horregatik erreferentzia Mazedonian lortutako zilarrezko domina da.
Eli Pinedo eta Patricia Elorza berriro dira Jorge Dueñasen zerrendan, aldiz azken unean lesio batek Nely Carla donostiarra baja izan delarik. Espainiako nazionalitatea lortu duen Barbosa, lesio larria gainditu duen Nerea Pena nafarra eta Nuria Benzal dira deialdiaren nobedadeak.
Ordu berean Espainiako selekzioak, bihar asteazkena, Kroaziren aurka jokatuko du eta ostiralean Hungaria izango da aurkaria. Multzo bakoitzeko hiru selekzioek eskuratuko dute Main Roundean aritzeko txartela, finalerdiak abenduaren 15ean izango dira eta hurrengo egunean ezagutuko da podium berria.