Etxetik kanpo Bera Berak hainbeste gol 2010eko apirileaz geroztik ez ditu sartu. ‘Ametsen Kiroldegia’ aproposa izan da berriro ere donostiarrentzat, Bera Berak lehenengo zatian tartea ireki duelako (11-17) defentsa, atezaina eta erasoan eraginkorrak izan direlako.
Halera, hasiera txarra izan da (3-0), erasoan akatsak izan direlako. Eli Pinedo aurrean jarri du Reyes Carrere 5-1 defentsan, Alcobendasen jokua oztopatuz eta Zoqbik egindako aurreneko geldiketei esker Bera Berak 1-6 partziala lortu du Altuna eta Elorzaren golak baliotuz (14. Min 4-6).
Teresa Francés golegilearen baja izanda, Silvia Arderius eta Ana Ferrer saiatu dira Alcobendas eusten. Madrildarrek donostiarren defentsa gainditzeko arazoak zituen eta, behin lortuta, Zoqbirekin topo egin dute, hamaika geldiketa egin ditu brasildarrak aurreneko zatian (11-17). Aitzitik, Bera Bera erasoan fin ibili da, izan ere, iazko denboraldian Etxebarrin baino ez zuen 17 gol baino gehiago atsedenaldian.
Bigarren zatian Bera Bera ez da Alcobendasen erreakzioaren zain egon. Aurreneko zatian defentsan ibili den Eli Pinedok hiru gol sartu ditu zazpi minutuetan tartea gehiago zabalduz (13-22).
Partidak irizpideak betetzen zituen, Alcobendasek arazoak zituen donostiarren defentsan zuloak aurkitzeko eta Bera Bera erasoan eroso Rubio eta Elorzarekin (47. min 20-30). Madrildarrek markagailua itxuratu dute Bera Berak sei kanporaketa izan dituelako eta Reyes Carrerek Doce Castro, Alba Menéndez eta Nagore Arizaga sartu ditu.
Ondorioz, Bera Berak nagusitasuna erakutsi du gaur Alcobendasen, merezitako garaipena eskuratuz sailkapenean goiko aldean egongo den talde baten aurka. Rocasak Barakaldon lortu duen berdinketarekin donostiarrak bi puntutara dituzte kanariarrak.
Datorren asteburuan Errumaniako HC Danubius Galati hartu aurretik Cup Winners’ Cupean, Bera Berak Castelldefel izango du aurrean asteartean 18etan Bidebietan.
Fitxa:
Helvetia Alcobendas 28 (11+17): Zugarrondo, Ferrer (7), Aramendia (1), Arderius (8), Prieto (3), Sainer (1), Paula García (3) –titularra- Iglesias (2, 1p), Lucas (2), Flox (1), Alba García, Estela Carrera (o.a.)
Bera Bera 35 (17+18): Zoqbi, Altuna (4), Elorza (7), Ederra (2), Rubio (6, 3p), Pinedo (8) y Ziarsolo (3) –titularra- Dunay (1), Núñez (1), Castro (2), Menéndez eta Arizaga (1)
Epaileak: Ignacio Pascual eta Carlos Luque (Catalunya)
Kanporaketak: Alba García eta Paula García (2) Alcobendasetik eta Ederra (2), Altuna, Núñez (2), Arizaga eta Yamiley Bera Beratik.
Partzialak: 3-1, 4-4, 5-6, 7-12, 9-14, 11-17 –atsedenaldian- 12-21, 16-25, 19-28, 22-32, 24-33 eta 28-35.
Madrildarrak 2008. urtean ohorezko mailara igo zirenetik, Bera Berak puntuak lortu ditu jokatu dituen lau partidatan, hiru garaipen eta berdinketa eskuratuz. Batez ere aipagarria izan ziren iaz lorturiko puntuak, donostiarrak matematikoki bigarren postu historikoaren jabe egin baitziren.
Alcobendaseko ‘Ametsen kiroldegian’ apirilaren 21ean jokatutako partida horretan Tati Garmendiak Reyes Carrere ordezkatu zuen belaunean ebakuntza egin ziotelako. Hamar minutu falta zirela lau gol azpitik zihoala, Bera Bera partidari buelta emateko gain izan zen (25-26) eta, ondorioz, Championsen tokia eskatu.
Alcobendasek Ciobanu, Mireya González, Álvarez eta Marta López jokalariak galdu arren, arriskutsu izaten jarraitzen du Silvia Arderius gidaritzapean. Besteak beste, Teresa Francés fitxatu du eta egun hegala da taldeko golegile nagusiena. Madrildarrek Rocasa liderraren aurka galdu dute bakarrik (33-30) eta etxean aise nagusitu dira Kukullaga, Zuazo eta Castro taldeen aurrean.
Alba Menéndez, alta
Bera Bera Eskubaloiak bihar egingo du bidaia Elxen aurkeztu zuen deialdia berarekin. Horrek esan nahi du Alba Menéndezek txorkatilan duen bihurdura hobeto duela. Valenciaren aurka baja izan zen zarauztarra gaur goizean ondo entrenatu da eta deialdian sartu da Esther Arrojeriarekin batera.
Ohorezko mailako Bera Bera taldea Alcobendasera egingo duen bitartean Bera Berako harrobiak bost partida jokatuko ditu larunbatean, guztiak, senior mailako Egia Bera Bera ezik asteburu honetan atsedena hartuko baitu.
Ohi denez, garaiz esnatuko direnak infantil mailako jokalariak izango dira. Izan ere, derbi bikoitza interesgarria jokatuko dituzte Egia kiroldegian. Goizeko 9,30etan bi partidak irabazi dituzten taldeak izango dira aurrez aurre, Egia Bera Bera B eta Bera Bera Egia Bi, alegia. Goizeko 11etan, berriz, Egia Bera Bera A eta Bera Bera Egia Bat taldeen txanda izango da.
Bestetik, Gipuzkoako txapelketan Bera Bera Egia kadete 2 taldeak irteera zaila du larunbatean. Legazpiko Bikuña kiroldegian Alumunios Aleman liderra zain izango baita 17,30etan.
Euskal Liga
Eta Euskal Ligan, Bera Bera Egia kadete eta jubenil taldeak Kukullaga hartuko dute Bidebietan. 16,45etan Bera Bera Egia kadete taldeak Autobuses Juantxu Kukullaga izango du aurrean eta 18,30etan jubenilen txanda izango da.
Euskadiko selekzioa
Larunbateko partidak jokatu aurretik, bihar azaroak 1, osteguna, kadete mailako Maitane Etxeberria eta jubenil mailako Eider Lizarbek Barakaldo Lasesarre kiroldegira abiatuko dira Euskadiko selekzioekin entrenaldietan parte hartzera.
Argazkia: Ainara Luque
Gaur Verónica Cuñari ezker belaunean lotailu gurutzatua konpontzeko ebakuntza egin diote Gipuzkoa Poliklinikan. Ebakuntzak bi ordu iraun du, itxuran dena ondo irten da eta galiziarra ostiralean hartuko du alta.
Hortik aurrera Cuñak sei hilabete jokatu gabe egon beharko du, ondorioz, ia denboraldi osoa galduko du galiziarrak.
Nora Azurmendi
Datorren ostiralean, berriz, jubenil mailako Nora Azurmendiri egingo diote ebakuntza bera Quironen.
Bera Bera Eskubaloiak eta Errumaniako HC Danubius Galati taldeak adostu dute Cup Winners’ Cup lehiaketako hirugarren txandari dagokion kanporaketa Donostian jokatzea azaroaren 10 eta 11n.
Horrela, larunbata 10ean Josean Gasca kiroldegian izango da joaneko partida, 17,30etan eta lehengo larunbatean bezala ETBKSATek eskainiko du norgehiagoka zuzenean.
Itzuliko partida, aldiz, hurrengo egunean izango da Bidebieta kiroldegian, igandea 11an, eguardiko 12etan. Akordio honekin, Bera Bera Eskubaloiak lehiaketan jarraitzeko aukerak indartzeaz gain bidaiak sortzen dituen gastuak ekidin ditu. Gainera, Reyes Carrerek ia astebete izango du Leongo partida prestatzeko, liga eten aurretik azkeneko norgehiagoka, aurten Serbian jokatuko de Europako txapelketa izango da arrazoia.
Castelldefels
Horrela, emakumeen eskubaloi ligari dagokion bederatzi jardunaldia aurreratuko da eta Bera Berak eta Castelldefels taldea hartuko du Bidebitan azaroaren 6an, asteartean, 18etan. Ondorioz, donostiarrek bederatzi egunetan lau partida jokatuko dituzte: Alcobendas (azaroak 3), Castelldefels (6) eta Danubius Galati (10 eta 11).
Errekopako kanporaketa honetan 24 talde daude, Errumaniarrak gaindituz gero Bera Bera adi egongo litzateke azaroaren 20an egingo den zozketarekin. Sailkatuko diren 12 taldekin batera Champions Leaguen aritzen diren beste lau talde elkartuko dira zozketan, multzo bakoitzeko hirugarren sailkatuak, hain zuzen, egun taldea hauek: Randers, Zvezda, Dinamo Volgograd edo Krim. Final zortzirenak otsaileko aurreneko bi asteburuetan ospatuko dira.
Vero Cuñari bihar egingo diote ebakuntza
Verónica Cuña central galiziarrari Gipuzkoako poliklinikan egingo diote bihar ezker belaunean lotailu gurutzatua sendatzeko ebakuntza. Bera Berako jokalariak sei hilabete jokatu gabe egon beharko du, ondorioz, ia denboraldi osoa galduz.