Harrobia ere garaile
Gipuzkoako kopan ere Bera Berak garaipenak lortu zituen pasa den asteburuan. Kadete taldeak Ereintza gainditu zuen 31-8, jubenil taldeak Usurbilen 26-33 irabazi zuen eta senior taldeak Aloña Mendi baino gehiago izan zen Gaskan (29-19).
Deialdiak
Euskadiko selekzioak deitu ditu: Matxalen Ziarsolo, Patricia Elorza, Esther Arrojeria, Alba Menéndez eta Maitane Etxeberria. Imanol Álvarezek zuzentzen duen selekzioa Basaurin arituko da maiatzaren 24 eta 25ean Lau nazioen txapelketan. Larunbatean Galiza izango dute aurrean 18etan eta txapelketa Valentziak eta Catalunyak irekiko dute 16etan. Igandean, hirugarrena izateko partida 10,30etan eta finala, 12etan.
Bestetik, Jubenil mailako Gipuzkoako selekzioak Maitane Etxeberria eta Ainhoa Etxeberria deitu ditu igande honetan, maiatzak 8, Orion 11etatik 12,30etara entrenaldia burutzeko.
Eta kadete mailako selekzioak Irati Kamio eta Elene Vázquez deitu ditu entrenaldirako, 9,30etatik 11ak bitartean Orion bertan.