Iritsi da eguna. Bera Berak beste final bat jokatuko du gaur BM Rocasa ACE Gran Canaria taldearen aurka (Bidebieta 19 horas, Jorge Escudero eta Jesús Escudero, Kantabria) Porriñon otsailaren 24an jokatutakoa gogoratuz. Donostiarrek sufritzen jakin izan zuten orduan gol bakar batez irabazteko eta gaur eskura utzi dezakete aurreneko liga.
Horregatik, Bidebietak oso itxura ederra izango du. Inor gutxik galdu nahi du agian Bera Beraren historiako partidarik garrantzitsuena eta kiroldegia betetzeko klubak abian jarri dituen ekimenak oso erantzun zabala izan dituzte.
Bera Beraren garaipena Elche Mustang taldearen berdinketa batera lotura, liga Bidebietan utziko luke gaur bertan. Halere, Carrusean aise irabazten dute alancantekoek eta handik berri onak gutxik espero dituzte. Oraindik, liga irabazteko aukera txikiak ditu Rocasak baina azken jardunaldian zaila da Elchek eta donostiarrek berriro huts egitea.
Reyes Carrere eta Martin Larrañagak prest diren jokalari guztiak deitu dituzte, Vero Cuña izan ezik. Galizarra taldearekin entrenatzen ari da baina datorren denboraldia du buruan. Denboraldi amaierako ohiko miñekin baina inork ez du partida erabakiorra galdu nahi. Uxue Ezkurdia eta Esther Arrojeria gazteak ere deialdian dira. Taldea oso ondo entrenatu da astean zehar, asteartean Ereintzako mutilen aurka irabazi zuten eta susto bat hartu ere bai, baina, zorionez hor gelditu zen.
Bera Bera sasoi onenean dago, kontzeptuak erabat barneratuta eta konfidantza gainezka. Rocasak oso eskubaloi ona egiten du baina donostiarrek jakin izan zuten partidarin galdu ez zuen taldeari lidergoa kentzen Antonio Morenon 20-26 irabazten, eta nekeari aurre egin zioten Porriñon Kopa eskuratzeko.
BM Rocasa da, Bera Berarekin batera, bataz beste 30 gol baino gehiago sartu dituen talde bakarra baina seinale ona izango litzateke partida zenbaki horietan ez bada mugitzen. Gainera Penintsulako iparraldea ez zaio ondo joan, A Guardan galdu baitzuen eta Etxebarrin eta Barakaldon, berdindu. Beste partida Elxen galdu zuen. Bera Berak baino ez du Antonio Morenon irabazi.
Horrez gain, Reyes Carrere eta Eider Rubiorentzat bere etxean, Bidebietan, azken partida izango da. Duela hiru urte Rocasaren aurka utzi zioten jokatzeari Bidebietan Tati Garmendia eta Esme Lópezek. Bera Berak 36-24 irabazi zuen.
Instituzioek ere ez dute partida galdu nahi. Bertan izango dira, besteak beste, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakari Lohitzune Txarola; Donostiako kiroletako zinegotzi Josu Ruiz eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kiroletako zuzendari nagusia, Asier Sarriegi.
Ordutegi saltsa batean murgilduta, harrobiko taldeek Bera Bera vs BM Rocasa partida (Bidebieta 19etan) ez zuten galdu nahi eta lortu egin dute.
Horrela, larunbatean Majori kiroldegian 13etan, Bera Bera Egia jubenil taldeak Ordizia Irurena izango du aurrean Gipuzkoako Kopan. Arratsaldean, Yoldi kiroldegian, Bera Bera Egia kadete Ereintza Aguaplasten aurka arituko da 16etan. Eta ohorezko mailako partida aurretik, Bera Bera Egia kadete taldeak Eibar Eskubaloia A hartuko du Bidebietan 16,30etan.
Infantil mailan, igandean jokatuko dira partidak. Urnietan, 11etan, Bera Bera Egia Infantil Bi taldeak Urnietako Bosteko Jatetxea taldea izango du aurrean eta 12etan Bidebietan, Bera Bera Egia Infantil Bat taldearen aurkaria Ereintza Beissier izango da.
Eta, azkenik, senior mailan, Egia Bera Berak Tecnifuelle Elgoibar hartuko du Egian igandean 12.30etan.
Bihar larunbata (Bidebieta 19etan, Jesus eta Jorge Escudero) Rocasa nola gainditu "burubelarri" dago. Reyes Carrere entrenatzaileak normalitatea nahi du berarentzat eta klubarentzat partida ezberdin baten aurrean egon arren. Jakin badaki “norgehiagoka berezia da, Bidebietan azkena niretzat eta Eider Rubiorentzat, ez da berriro gertatuko baina irabazteko modua aurkitzeko lana hain handia denez gainontzekoa alboratu dugu” adierazi du.
Reyesek ez du ukatzen, halere, “gauza handi bat lortzeko zorian gaude”. “Bidebietatik txapeldun irtetea gozamen handia litzateke baina egungo egoera ere oso egokia da” ohartarazi du gogoratuz “duela 23 urte talde honek ohorezko mailara igo zen eta liga irabazteko aukera izatea oso zaila da”.
“Aurten egoera horren aurrean gaude –jarraitzen du Reyesek- eta Eiderren eta nire kasuak eman dira. Egun hauetan asko gogoratu naiz igoera lortu genuen egunarekin. Urte asko pasatu dira eta oso konplikatua da, baliabideak izan behar dituzu, kirol eta ekonomikoa arloetan oreka bat egon behar du eta talde honek lortu du. Hori dena Eiderren eta nire agurra baino garrantzitsuagoa da”.
Partidaz galdeturik, bere ustez, “norgehiagokak galtzen edo irabazten dira jokatuz gero. Lider bagera besteek baino meritu gehiago, puntu bat behintzat, izan delako da”. Horregatik, bere ustez, “batez ere ondo jokatzen saiatu behar dugu eta partidari garrantzia kendu”.
Bera Berak eta Rocasak ligan eta kopako finalean jokatu dute aurten. “Oso partida ezberdinak izan ziren, ligan beraiek ziren líder eta defentsari esker aise irabazi genien eta Kopako finalean, aldiz, titulua genuen jokoan, nekeari aurre egin genion eta hura kemena eta kalitatea nahastuz atera genuen”. “Larunbateko partidak aurrenekoenetan eman zena izan daiteke” dio.
Hori dela eta “gure jokua egin behar dugu, hori baita dakiguna egiten, ahal balitz, markagailurik gabe jokatzea gustatuko litzaidake, jokua hizpide izateko eta ez emaitza, Vistal Laczpol taldearen aurkako partidan egin genuen bezala -12 gol irauli zuen Bera Berak-
Taldea “oso ondo” ikusten du Reyesek, “pozik, alai”. “Azken partidak aise atera ditugu, lerroen artean oreka dago eta sasoi onean iritsi gara; liga amaierara horrela iristea sinatuko genuke hasieran” amaitu du.
Bi partida gelditzen direnean, Bera Bera ligako txapelduna izango litzateke Rocasa gaindituz gero eta Elchek berdintzen badu Helvetia Alcobendasen aurkako partida.
Bera Bera Eskubaloiak Bidebieta girotu nahi du larunbaterako eta publikoari sarrera 2x1 jarri nahi du Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan eskatu behar direneak ostegunean eta ostiralean. Larunbatean, aldiz, ohiko prezioa izango dute.
Bera Bera liga du jokoan larunbatean BM Rocasaren aurka 19etan. Horrela, zazpi eurotan bi helduek partida ikusteko aukera izango dute eta 10 eta 16 urte bitarteko gazteek 1,50 euro ordainduko dute. Interesaturik dagoena Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezua bidali dezake.
Etxean azken partida jokatuko du. Reyes Carrere entrenatzailearekin batera Bidebietari agur esango dio duela 18 urte ohorezko mailan hasitako ibilbideari amaiera jarriz.
Eider Rubiok “urduri” dagoela onartzen du, Bera Berak BM Rocasa hartuko baitu larunbatean (Bidebieta, 19etan) “baina partida hasi ahala urduritasuna desagertuko da” adierazi du donostiarrak.
Taldea “oso ondo” ikusten du, “oso ondo defenditzen ari da eta larunbateko norgehiagoka finala moduan hartuko du, baina sentsazioak onak dira” onartu du. “Gure eskuetan dago” azpimarratu du.
“Jokoan asko dugu, inoiz ez bezala liga irabazteko aukerak ditugulako” dio zentralak. “Bidebietan nire azken partidan liga irabaztea gozamen handia izango litzateke” horretarako Bera Beraren garaipenari Elche Mustang taldearen berdinketa eman beharko litzateke. Halere, "guk gure lana egin behar dugu".
Bidebietan izango duen agurraz galdeturik, Eider Rubiok, alde batetik, "jendea taldea animatzera etortzea" eskatu du eta horrez gain, espero du amaieran taldeari "txalotzea egindako denboraldiagatik, hori da garrantzitsuena”.