“Ametsa bete dugu”
Amaia Azanza eta Maialen Múgicak bat egin dute adierazten Bera Beran jokatzearekin “ametsa bete dugulako” . Tati Garmendia eskubaloi arloko arduraduna eta Aitor Etxaburu entrenatzailea ondoan zituztela, Azanza eta Múgicak komunikabideen aurrean aurkeztu dira gaur eguardian Bidebieta kiroldegian.
Alde batetik, Amaia Azanza, 24 urteko jokalari ezkerrak komentatu du “goi mailan jokatu nahi izan dut betidanik eta niretzako Bera Beran egitea pribilegioa da, egun titulu guztiak helburu dituelako”. Lizarrako hegalekoak esan du “ilusio handia egiten dit lehenengo aldiz Europan parte hartzea eta Kopan jokatzea ere bai”.
Azanzak gaineratu du “Bera Bera beti gustoko izan dut, etxeko jendeari eta gazteei aukerak eman dizkielako eta horrek deigarria da”. Hori dela eta, “ilusio handiz nator, ikasteko gogokin” eta bere ustez “interesgarria da titulu guztiak helburu izatea”.
Amaia Azanzak dio “pistan borrokalaria naiz” eta “esperientzia hartu nahi dut taldeari laguntzeko” . “Aukera honen zain egon naiz eta dudan guztia emango du” amaitu du.
Azanza eta Múgica jokalariak taldea indartuko dute batez ere defentsa arloan Tati Garmendian eta Aitor Etxabururen ustez, nahi z eta erasoko errotazioan ere sartu, lehenengo lerroan eta Azanzaren kasuan ere eskuin albokoan.
Maialen Múgica, 23 urteko zarauztarraren ustez Bera Berako plantillako kide izatea “urrats handia da”. Hegaleko jokalariak hiru denboraldi eman ditu ohorezko mailan BM Porriñorekin baina Bera Bera ikusten du “pausu bat aurrerago”.
“Beti gertu izan dut, partidaren bat edo beste ikustera etorri naiz baina eskuraezina gisa ikusi dut. Orain ametsa betetzea bezalako da” aitortu du.
Azkeneko bi denboraldietan birritan Liga, Kopa eta Superkopa eskuratu dituen talde batera sartzea ardura suposatzen du bere ustez, “aldea ez nabaritzeko maila ona eman behar dugu, ondorioz”. Horregatik, “lan gogorra egitera nator, defentsan taldea lagundu eta erasoan errotazioetan sartu”.
Zarauztarrak, Ana Martínez eta María Núñez bezala, Espainiako Unibertsitate mailako selekzioarekin bat egingo du igandean Pontevedran abuztuko lehenengo astean Portugaleko Guimaraesen ospatuko den Mundiala prestatze aldera.