Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak plantilla osatzen jarraitzen du lehenengo lerroko bi jokalariekin, Maialen Múgica zarauztarra fitxatuz eta Ana Martínez elxetarrari kontratua luzatuz, ohorezko mailan jarraian 25. denboraldiari ahalik eta ondoen heltzeko.

Maialen Múgicak 23 urte berri bete ditu, 1,75 m. altuera du eta azkeneko hiru denboraldietan BM Porriño taldean jokatu du. Azken urte honetan erasoan ardura gehiago hartu du, Ligan ia ehun goletara iritsita.
Bestetik, abenduan 23 urte beteko dituen Ana Martinezek kontratua luzatu du Bera Berarekin. Elxetar hegalekoak iaz iritsi zen Bera Berara eta bere ekarpena erabakiorra izan zen tituluak lortzeko. Ana Martínezek liga sei partida eta Champions Leagueko hiru norgehiagoka galdu zituen Espainiako selekzioarekin sorbaldan izandako luxazioa dela eta. Ondorioz, kluba ziur da jokalariak aurten gehiago emango diola taldeari.
Jorge Dueñasen azken deialdietan izan da Ana Martínez. Orain, Unibertsitateko selekzioan izango da Maialen Múgica eta María Núñez bezala. Hirurak Pontevedran egon beharko dute uztailaren 27an, Guimaraesen abuztuko lehenengo astean burutuko den Unibertsitate mailako Mundiala prestatzeko.
Argazkian (Iris González): Ana Martínez eta Maialen Múgica, aurrez aurre.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores