Asteartea 22: EHFko eta Ligako egutegiko zozketak
Zozketa eguna biharkoa, Espainiako Eskubaloi Federazioko egoitzean goizeko 11etan hasiko da Emakumeen ohorezko mailako ligako egutegiarena. Lehiaketa irailaren 13an abian jarriko da eta 2015eko maiatzaren 30ean amaitu.
Bestetik, bihar eguardia baino lehenago jakingo du Bera Berak EHFko aurkaria, izan ere, Vienan burututuko den zozketan azaroaren hirugarren txandari dagokion kanporaketa ere ezagutuko baita (joanekoa, 15-16an eta itzulera, 22-23an).
Bertan 41 talde izango dira. Azaroan lehiaketari helduko dioten 23 taldeen artean dira gipuzkoarrak, ondorioz, gainontzeko 18 taldeek urrian kanporaketa jokatu beharko dute. Gainera, EHFk ezarritako rankingaren arabera Bera Bera bostgarren taldea izanik, aurkari zaileenak saihestuko ditu: Lada, Rostov eta Astrakhanochka errusiarrak, Buxtehuder eta Bayer Leverkusen alemaniarrak, Erdi HC eta Dunaujvarosi hungariarrak, Corona Brasov eta Dunarea Braila errumaniarrak, Danimarkako Esbjerg eta Tvis Holstebro, Pariseko Issy edo Rocasa kanariarra.
Halere zozketan maila handiko taldeak gelditzen dira eta saihestu beharreko bidaiak. Bihar bertan kanporaketa osaturik gera daiteke edo urriko kanporaketaren zain egon beharko luke Bera Berak. Lehenengo kasuan aurkari gisa izan daitezke Mazedoniako Vardar (Championsen aritzen den filiala), Amsterdameko Succes Schooonmaak, Stabaek norvegiarra, Poloniako Metraco Zaglebie Lubin, Portugaleko Alavarium Love Tiles, Esloveniako GEN Zagorje edo Suediako Lugi Lund. Donostiarrek Skopje bezalako zailtasun handiko bidaiak ez dituzte nahi ezta ere Poloniako azpitxapeldun edo Esloveniako bezalako aurkariak.
Aurreneko kanporaketari ekin behar dioten taldeen mailari erreperatuz, Eslovakiako Iuventa Michalovce agertzen da, gainera bidai ez eroso bati helduta, eta korapiloz beteriko beste hainbat desplazamendu: Ukrainia (Eslovakiako muga ondora), Bielorrusia, Faroe Irlak edo Islandia.