Jaialdia ez da erasoan bakarrik gauzatu, defensan ere bai. Beti bezaian leial, Bera Berak oso ondo defendatu du Cleba Leonen erasoa. Hasierako 0-1 aurreratu arren, Leongo jokalariek asko sufritu dute erasoan, are eta gehiago Darly Zoqbi partidan erabat sartuta dagoenean.
Erasoan, Bera Berako jokalariak gose ziren. Castrok eta batez ere Patri Elorzak hutsuneak aurkitu dituzte 3-3 defentsan eta donostiarrek tartea ireki dute (13. Min., 7-2).
Eta horrez gain zalegoak gozatu egin du, batez ere aurreneko zatian Eli Pinedoren fly zoragarri batekin eta bigarrenean olinpikoek bere pistatik sartutako golekin.
Bera Berak Cleba Leonen defentsa irekia gainditu dute (20. Min 12-6). Halere, lasaitasun uneak aprobetxatu dute Leongo neskako gerturatzeko 12-8. Matxalen Ziarsolok bi gol jarrain sartu ditu eta Núñez eta Ederra piboteek gol bana berriro tartea ireki dute (24 min. 16-8).
Atsedenaldian, Bera Berak bere markarik onena gainditzeko zorian ego da, 23 gol sartu baitzion Gaskan Valentziari.
Halere, gehiago nahi zuen eta lortu egin du. Pinedok eta Elorzak kontraerasoak oztopatzen saiatu den Cristina atezaina gainditu dute bere pistatik eta donostiarren defentsak ez dute jaurtitzeko betarik eman (34. Min 26-11).
Bigarren zati honetan, Reyesek Nagore Arizagari eman dio ardura eta andoaindarrak gozatu egin du Ederrari bi asistentzi emanez eta bost golekin. Horrez gain minutuak eman dizkie Uxue Ezkurdia eta Esther Arrojeria gazteei. Egiakoak bi gol sartu ditu eta usurbiltarrak barneraketa bikaina gauzatu du Bidebietak gogoz txalotu duena.
Aipamen berezia, Darly Zoqbirentzat. Gaindiezina izan da partida osoan zehar eta bere ordezkoa, Yamiley Rodriguezek ere ondo bete du bere lana, bost gol baino ez ditu jaso akaso minutu zailenetan. Donostiarren garaipen berri bat sailkapeneko buruan jarraitzeko. Hurrengo geltokia, Barakaldo, larunbata 18,30etan. Liluragarria!
Fitxa: Bera Bera 46, Cleba León 20
Bera Bera 46 (22+24): Zoqbi, Castro (6), Elorza (7), Menéndez, Pinedo (5), Núñez (4) eta Ziarsolo (6, 2p) –titularra- Ederra (5), Arizaga (5, 1p), Dunay (2), Altuna (3), Ezkurdia (2), Arrojeria (1) eta Yamiley (o.a.).
Cleba León 20 (11+9): Cristina, Cristina Álvarez, Ausas (4), Andrea Álvarez, Ilina (5), Raquel de la Cruz (5) eta Caño (3) –titularra- De Garnica, Gutiérrez, Clara García (2) eta Blanco (1)
Epaileak: Luciano Adrian eta Sergi Melus (Kataluniarrak) Kanporaketak: Menéndez, Pinedo, Elorza, Ederra eta Arrojeria Bera Beratik eta Ausas, De Garnica eta Ilina (3, gorria 42. min).
Partzialak: 3-1, 6-1, 8-2, 12-6, 16-8, 22-11 –atsedenaldia- 27-12, 31-13, 33-14, 38-16, 41-18 eta 46-20.
Era berean, arazoekin ziren jokalari guztiek gaurko entrenaldian parte hartu dute eta gogo handia dago bihar Cleba Leon hartzeko. Jokalariek jakin badakite partidaz partida, garaipenak bata bestearen atzetik iritsi behar direla.
Bera Berak bere eskuetan du helburua, gertuago izango duena orain arteko jokua eginez gero.
Cleba Leon taldeak sailkapen erdian kokaturik dago, Europan jokatzeko aukera eskasak ditu –zortzi puntura- baina ez dago behera begira. Horrez gain, bolada polita darama, izan ere, azkeneko zazpi partidatik Rocasak baino ez dio irabazi eta lehengo larunbatean Porriñoren aukra berdindu egin zuen.
Cristina atean, Ilina pibotean, Ausas hegalean eta Raquel Caño golegile nagusiena dira talde honetako erreferentziak. Denboraldi honetan 3-3 defentsa egin du, 5-1 bihurtzen dena.
Bera Berak joaneko partida gogora ekarri nahi du, etenaldi aurretik ospatu zena. Zazpi kanporaketa jasan arren, Bera Bera hasieratik nagusitu zen.