Bera Berako harrobiarentzat asteburu mamitsua izan da. Jubenilak izan ezik gainontzeko taldeak puntuak urratu zituzten. Infantil mailan, neskak Ereintza C taldearen aurka berdindu zuten Yoldin jokaturiko partidan; mutilek, aldiz, Bidasoa gol bakar batez gainditu zuten 18-17.
Lurralde mailako kadete taldeak Zarautzen irabazi zuen 16-22 (atsedenaldian, 9-12). Eta euskal ligan, Bidebietan Aloña Mendiren aurkako jubenilen porrotaz (19-22) gain, kadete taldeak oñatiarrak mendean hartu zituen 24-17; eta senior taldeak puntu bakarra eskuratu zuen Andoainen Leizaranen aurka.
Ikus sailkapenak
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, kadete mailako jokalari Amaia Eguren.