Gaua sartu da Bidebietara (22-22)
Partida amaitzeko minutu t’erdi falta zela, Egozkiek zazpigarren penalti gauzatuz partida berdindu du. Pinedo zentral moduan egon arren, Bera Berak baloia zailtasunarekin mugitu du, erasoan falta ezarri diote eta Mecalia Guardés taldeak partida irabazteko aukera izan du. Hutsarte batean Manu Etayok jokaldia prestatu du baina baloia ez da Liliana pibotearengana iritsi eta Tempranok Pinedori baloi luzea bidali dio. Hegalekoa zuzenean abiatu da ateruntz baina bere jaurtiketa loratua Irene Sánchez atezainak igorri du, hortaz partida berdinketarekin amaitu da (22-22).
Ia partida osoan Bera Bera aurretik joan da baina bigarren zatian Mecalia Guardések pixkanaka pixkanaka tartea murrizten asmatu du, norgehiagoka amaitzeko 90 segundu eskas berdintzeko.
Partida oso erritmo altuarekin hasi da. Guialok bi golekin kanpoko jaurtiketan iaioa zela frogatu du. Guardésen baloiak galdu ditu, Bera Berak aprobetxatu ez dituenak baina Elorzaren hiru golei esker Bera Berak aurreneko abantaila eskuratu du (9. min. 5-3). Galizarrak Liliana pibote handiarekin loturak lortzen saiatu dira, Egozkuek hain ondo gauzatu dituen penalti ugari lortu dituelarik.
Bera Berak abantaila kudeatu du defentsari eta Tempranoren geldiketeik esker. Atezainak Ziarsolori baloi luzea bidali dio (24. min 10-6) baina hankarekin moztutako baloi batek bi minutu eserlekura eraman du kapitaina, Guialok 11-9 ezarri du eta atsedenaldira iristeko segunduak falta zirela Arrojeria eta Pinedok sortu duten fly gauzatu du hegalekoak (12-9).
Bigarren zatian, Bera Bera sutsu atera da, batez ere Alba Menéndez, bere hiru golei esker gipuzkoarrak 16-9 jarri dira (33. min). Etayok partida gelditu du eta Guialoren jaurtiketak itzuli dira berriro, donostiarren baloi galduak kontraerasoetan bihurtu ditu Guardesek eta Egozkuek penaltietan ez zuen hutsik egiten.
Bera Berak emaitzari eutsi dio baina erasoan makal zebilen. Etxaburuk Arrojeria, Martínez eta Pinedo jarri ditu zentral moduan baina kontraerasoa zen baliabide bakarra. Guardes gol bakar batera gerturatu da Cerqueirariu esker (48 min, 19-18) baina Pinedok arnasa eman dio taldeari eta Arrojeriak (51 min. 21-18) tartea zabaldu du. Tempranoren bi geldiketa jarraian ez ditu Bera Berak aprobetxatu eta Espiñeirak bere taldea gerturatu du. Azken bederatzi minutuetan gipuzkoarrek penaltiz bakarrik sartu dute gola eta Guardések azken bost minutuetan bi penaltiekin berdindu du partida.
Ondorioz, berdinketa Bidebietan, puntu bat galdu dela sentsazioarekin.
Orain, begiradak datorren astean kokatuko dira. Asteazkenean, hilak 19, Bera Bera Málagan arituko da, 20an Salernora (Italia) egingo du bidaia EHFko kanporaketa Jomi Salernoren aurka jokatzeko, 21 eta 23an.
Fitxa: Bera Bera 22, Mecalia Atlético Guardés 22
Bera Bera 22 (12+10): Temprano, Etxeberria, Menéndez (3), Elorza (5), Núñez, Pinedo (4) y Ziarsolo (6, 3p)– titular- Arrojeria (2), Múgica (1), Martínez (1), Azanza, Zugarrondo (p.s.). Deialdian: Arizaga, Ederra eta Ezkurdia.
Mecalia Atlético Guardés 22 (9+13): Sánchez, Cerqueira (1), Doiro (1), Hernández (3), Liliana (1), Guialo (6) eta Egozkue (8, 7p) –titular- Ferreira, Espiñeira (1) y Machado (1).
Epaileak: Ignacio García eta Andreu Marín (Catalunya)
Kanporatuak: Menéndez, Ziarsolo eta Elorza Bera Beratik.
Partzialak: 3-2, 5-4, 6-4, 7-5, 10-6-12-9 –atsedenaldia- 16-10, 17-14, 19-16, 20-18, 21-19 eta 22-22