Egitasmoak benjamin eta alebin mailetako neskak eta mutilak biltzen ditu. Horrela, asteartetik ostirala bitartean, 9etatik 13ak arte, Verónica Valverdek eta Maria Graciak zuzenduta, harrobiko eta ohorezko mailako jokalariak lagun, Bidebietako pistan joku ugari burutuko dituzte 9etatik 10,30ak arte.
Dutxa eta hamaiketako ostean, kanpoan egingo dituzte beste ekitaldiak, baldin eta eguraldiak lagunduz gero. Taldea 13etan itzuliko da Bidebietara.
Oraindik ere izena emateko aukera badago ordaingiriak betez gero. Kirol txartelaren jabe duenak 35 euro ordaindu beharko dute, gainontzekoek, 42 euro. Informazio gehiago nahi duenak 943 458 166 telefonora deitu edo
Izan ere, ezker albokoak ez zuen Nordhausen bigarren zatia jokatu. Hurrengo egunean ezker belauna hazita zuen eta horregatik gaur Mantenola Mediku Zentroan erresonantzia egin diote. Eli Pinedok astelehenean emaitzen berri izango du baina ziur da asteazkenean Valentzian baja izango dela.
Bestetik, Castro, Ederra eta Elorzak Frankfurten Madril bidea hartu zuten. Adrianak Buenos Airesera abiatu zen Brasilekin txapelketa bat jokatzera Argentina, Txile, Uruguay eta Paraguay selekzioekin batera. Patricia Elorza eta Silvia Ederra –lehenengo deialdia- Pinton Dueñasek deituriko gainontzeko jokalariekin bat egin zuten.
Espainiako selekzioak Errumaniara egingo du bidaia Carpati Trophy jokatzeko ostiraletik igandera bitartean, bertako bi selekzio eta Alemaniaren aurka.
Hiru jokalariak astelehenean itzuliko dira deialdietik. Asteartean plantilla oso elkartuko da Bidebietan 20. jardunaldian asteazkena 27ra aurreratuko dena. Horrela, Bera Bera partida egunean egingo du bidaia Valentziara, El Cabañal kiroldegian 20etan Valencia Aicequip taldea izango du aurrean. Norgehiagoka ostean Aste Santuan atsedena hartuko du taldeak eta apirilaren 2tik aurrera ligako azkeneko sei partidak prestatuko ditu.