Ordutegi saltsa batean murgilduta, harrobiko taldeek Bera Bera vs BM Rocasa partida (Bidebieta 19etan) ez zuten galdu nahi eta lortu egin dute.
Horrela, larunbatean Majori kiroldegian 13etan, Bera Bera Egia jubenil taldeak Ordizia Irurena izango du aurrean Gipuzkoako Kopan. Arratsaldean, Yoldi kiroldegian, Bera Bera Egia kadete Ereintza Aguaplasten aurka arituko da 16etan. Eta ohorezko mailako partida aurretik, Bera Bera Egia kadete taldeak Eibar Eskubaloia A hartuko du Bidebietan 16,30etan.
Infantil mailan, igandean jokatuko dira partidak. Urnietan, 11etan, Bera Bera Egia Infantil Bi taldeak Urnietako Bosteko Jatetxea taldea izango du aurrean eta 12etan Bidebietan, Bera Bera Egia Infantil Bat taldearen aurkaria Ereintza Beissier izango da.
Eta, azkenik, senior mailan, Egia Bera Berak Tecnifuelle Elgoibar hartuko du Egian igandean 12.30etan.
Bihar larunbata (Bidebieta 19etan, Jesus eta Jorge Escudero) Rocasa nola gainditu "burubelarri" dago. Reyes Carrere entrenatzaileak normalitatea nahi du berarentzat eta klubarentzat partida ezberdin baten aurrean egon arren. Jakin badaki “norgehiagoka berezia da, Bidebietan azkena niretzat eta Eider Rubiorentzat, ez da berriro gertatuko baina irabazteko modua aurkitzeko lana hain handia denez gainontzekoa alboratu dugu” adierazi du.
Reyesek ez du ukatzen, halere, “gauza handi bat lortzeko zorian gaude”. “Bidebietatik txapeldun irtetea gozamen handia litzateke baina egungo egoera ere oso egokia da” ohartarazi du gogoratuz “duela 23 urte talde honek ohorezko mailara igo zen eta liga irabazteko aukera izatea oso zaila da”.
“Aurten egoera horren aurrean gaude –jarraitzen du Reyesek- eta Eiderren eta nire kasuak eman dira. Egun hauetan asko gogoratu naiz igoera lortu genuen egunarekin. Urte asko pasatu dira eta oso konplikatua da, baliabideak izan behar dituzu, kirol eta ekonomikoa arloetan oreka bat egon behar du eta talde honek lortu du. Hori dena Eiderren eta nire agurra baino garrantzitsuagoa da”.
Partidaz galdeturik, bere ustez, “norgehiagokak galtzen edo irabazten dira jokatuz gero. Lider bagera besteek baino meritu gehiago, puntu bat behintzat, izan delako da”. Horregatik, bere ustez, “batez ere ondo jokatzen saiatu behar dugu eta partidari garrantzia kendu”.
Bera Berak eta Rocasak ligan eta kopako finalean jokatu dute aurten. “Oso partida ezberdinak izan ziren, ligan beraiek ziren líder eta defentsari esker aise irabazi genien eta Kopako finalean, aldiz, titulua genuen jokoan, nekeari aurre egin genion eta hura kemena eta kalitatea nahastuz atera genuen”. “Larunbateko partidak aurrenekoenetan eman zena izan daiteke” dio.
Hori dela eta “gure jokua egin behar dugu, hori baita dakiguna egiten, ahal balitz, markagailurik gabe jokatzea gustatuko litzaidake, jokua hizpide izateko eta ez emaitza, Vistal Laczpol taldearen aurkako partidan egin genuen bezala -12 gol irauli zuen Bera Berak-
Taldea “oso ondo” ikusten du Reyesek, “pozik, alai”. “Azken partidak aise atera ditugu, lerroen artean oreka dago eta sasoi onean iritsi gara; liga amaierara horrela iristea sinatuko genuke hasieran” amaitu du.
Bi partida gelditzen direnean, Bera Bera ligako txapelduna izango litzateke Rocasa gaindituz gero eta Elchek berdintzen badu Helvetia Alcobendasen aurkako partida.
Bera Bera Eskubaloiak Bidebieta girotu nahi du larunbaterako eta publikoari sarrera 2x1 jarri nahi du Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan eskatu behar direneak ostegunean eta ostiralean. Larunbatean, aldiz, ohiko prezioa izango dute.
Bera Bera liga du jokoan larunbatean BM Rocasaren aurka 19etan. Horrela, zazpi eurotan bi helduek partida ikusteko aukera izango dute eta 10 eta 16 urte bitarteko gazteek 1,50 euro ordainduko dute. Interesaturik dagoena Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezua bidali dezake.
Etxean azken partida jokatuko du. Reyes Carrere entrenatzailearekin batera Bidebietari agur esango dio duela 18 urte ohorezko mailan hasitako ibilbideari amaiera jarriz.
Eider Rubiok “urduri” dagoela onartzen du, Bera Berak BM Rocasa hartuko baitu larunbatean (Bidebieta, 19etan) “baina partida hasi ahala urduritasuna desagertuko da” adierazi du donostiarrak.
Taldea “oso ondo” ikusten du, “oso ondo defenditzen ari da eta larunbateko norgehiagoka finala moduan hartuko du, baina sentsazioak onak dira” onartu du. “Gure eskuetan dago” azpimarratu du.
“Jokoan asko dugu, inoiz ez bezala liga irabazteko aukerak ditugulako” dio zentralak. “Bidebietan nire azken partidan liga irabaztea gozamen handia izango litzateke” horretarako Bera Beraren garaipenari Elche Mustang taldearen berdinketa eman beharko litzateke. Halere, "guk gure lana egin behar dugu".
Bidebietan izango duen agurraz galdeturik, Eider Rubiok, alde batetik, "jendea taldea animatzera etortzea" eskatu du eta horrez gain, espero du amaieran taldeari "txalotzea egindako denboraldiagatik, hori da garrantzitsuena”.
Azkeneko sei denboraldietatik bostetan Darly Zoqbik ligan azpitxapelketarekin gelditu behar izan du, ondorioz, Rocasa taldearen aurkako partida (larunbata 19etan, Bidebietan) iristeko irrikitan dago. Izan ere, donostiarren garaipen batek klubeko eta atezainaren aurreneko liga eskuratzeko zorian utziko luke hemendik hamar egunera liga Castro Urdialesen ondo ixteko zain.
Darly Zoqbi Brasiletik 20 urtekin atera zen, 2002. urtean Murtziara helduz. Hurrengo urtean Bera Berak fitxatu zuen hiru denboraldietarako. Frantziako HAC Handball taldeak fitxatu zuen orduan, lau urte jarraian azpitxapeldun izan zen eta 2006ko kopa irabazi zuen.
2010-11 denboraldian Mar Saguntora pasatu zen ligan hirugarren gelditu zelarik. 2011n Donostiara itzuli zen, Bera Berarekin Kopa eta Ligako azpitxapeldun atera zen.
Horregatik “liga irabazteko ordua iritsi da” dio. Taldea bezala, Darly sasoi onenean dago. Defentsa da Bera Beraren zutabe nagusiena eta maila ona ematen ari da orain. Izan ere, apirileko lau partidadan 22 gol edo gutxiago jaso ditu. Larunbateari begira seinale ona izango litzateke, aurrean aldiz Rocasa dago, Bera Bera kenduda, golegile nagusiena. Beraz ez da erraza izango. Bidebieta, zalegoen babesa eta talde honen gogoak kanariarrei aurre egiteko baliabide ezin hobeak izango dira.