Guztira 29 gazte elkartu ziren -15 neska eta 14 mutil- harrobiko koordinatzaile Verónica Valverdek eta María Gracia entrenatzaileak zuzenduta, infantil, kadete, jubenil eta senior mailako jokalariak laguntzaile izan zituztenak eta Ohorezko mailakoek ere parte hartu zuten ekimenean.
Lau saoietan zehar gazteek ekitaldi ugariekin gozatu zuten, pistan nahiz kanpoan burutu zirenak, baloiarekin eta gabe, partidaz jokatuz ala ez. Orokorrean balorazioa “oso positiboa” izan da Verónica Valverderen esanetean eta oso amaiera bikaina izan zuen lehengo larunbatean Bera Bera eta Helvetia Alcobendasen arteko norgehiagoka hasi aurretik partida ugari jokatu baitzituzten Bidebietako kiroldegiko pistan.
Kanpuseko argazkiak
Gipuzkoako eskubaloi federazoioak antolaturik, formazioa Maria Gracia eta Veronica Valverde Bera Berako entrenatzaileen esku ego da.
Lehengo astean ekimen horretan partaide ziren gaztean ohorezko mailako taldearekin topo eta honako argazkia atera zuten. Bera Berako lehenengo taldeak Helvetia Alcobendas talderaren aurkako partida prestatzeko entrenaldia burutu behar zuen.
Donostian beste teknifikazio jardunaldia Egian burutu zen.
Orain, berriz, Bera Berak garaipen ildoa berreskuratu nahi du, sentsazioetara itzuli defentsan batez ere kontraerasoa edo transizio azkarrak gauzatze aldera. Bihar 19,30etan (Ignacio Pascual y Carlos Luque, kataluniarrak) Helvetia Alcobendasen aurrean ligako txapelketa eskuratzeko bete behar dituen azken sei jardunaldietako aurrena izango du Bera Berak.
Partidarako prest izango da Eli Pinedo ez ordea Eider Rubio. Oraindik ezker belaunean mina sentitu arren, taldeari lagundu nahi dio arabarrak eta entrenaldietara itzuli da gaur. Donostiarra, aldiz, bizkarra dituen arazoei ezin konpondu dabil. Ondorioz, Uxue Ezkurdia eta Esther Arrojeria deialdian sartu dira.
Era berean, egun hauek ondo etorri zaie Patricia Elorza, Silvia Ederra eta Adriana Castro internazionalei eta minutu asko jokatzen dutenentzako.
Aurrean, Helvetia Alcobendas “guztia ematera” datorrena, sailkapeneko buruarekin tartea murrizteko azken aukera izango duena, duela hilabete bat etxean Rocasarekin galdu baitzuen. Madrildarren taldean Teresa Frances alboko jokalaria da golegile nagusiena eta Silvia Arderius zuzentzen du taldea erasoan.
Jardunaldia interesgarria da biharkoa, izan ere Elche Mustang taldea Mecalia Atletico Guardesen pista zailan arituko da (18,30etan) eta Rocasak adi biziko ditu partida hori eta Bidebietakoa, badaezpada.