Hau da azken erreferentzia, Kopako final-laurdenak, Porriñon jokatu zena. Bera Berak asko sufritu zuen luzapenari heltzeko eta bertan Zuazo Barakaldo gainditzeko. Bizkaitarrak oso denboraldi txukuna betetzen ari dira eta lehenbailehen ziurtatu nahi dute ohorezko mailan izango direla datorren urtean. Jaitsiera postuan dagoen Itxakorekiko aldea bost puntukoa da, hiru partida gelditzen direnean.
Zuazoko erreferentziak dira, besteak beste, Tania Yáñez laterala; Ana Temprano atezaina eta Ainhoa Hernández pivotea, junior mailako selekzioak deitu berri duena.
Bestetik, Bera Berak baliabideengan eta bere jokoan sinisten du eta liga eskuratzeko helbururako beste urrats bat eman nahi du. Biharko partidarako, Eider Rubio hobeto dago eta Reyes Carrere eta Martin Larrañagak Uxue Ezkurdia deitu dute, Cleba Leonen aurka bi gol sartu zituen ezker hegalekoak.
Taldea ez da bakarrik egongo. Erreka Laranja peñak autobusa antolatu du. 15 eurotan, bidaia eta sarrera.
Lehengo larunbatean. Bera Bera uholde gisa aritu zen erasoan eta, ondorioz, denboraldiko markarik onena hondatu zuen, urrian Gaskan Valentziaren aurka 42 golekoa, hain zuzen.
Cleba Leonen aurrean gol egiteko gaitasuna areagotuz joan zen minutuak pasatu ahala. 22 gol izan ziren lehenengo zatian eta 24 bigarrenean, denboraldiko markarik onena finkatuz.
Martin Larrañaga bigarren entrenatzaileak ateratako estadistiken arabera, Bera Berak 62 jaurtiketa egin zituen, ondorioz, batez beste %74ko portzentaia ateratzen delarik, hau da, lau jartiketatik hiru iristen ziren sarera.
Datu hauetan Elorza, Pinedo, Ziarsolo eta Castro agertzen dira sei golekin eta taldeak baino portzentai hobeak eman zituzten, Nagore Arizaga, Silvia Ederrak –bostna gol- eta Maria Núñez, lau gol, bezala.
Era berean Bidebietak txalo beroak eskaini zien Uxue Ezkurdia eta Esther Arrojeriari. Egiakoak bi gol sartu zituen –batean Yamiley atezainak pase ederra eman zion- eta usurbiltarrak finta zoragarri baten bidez barneraketa bikaina gauzatu zuen.
Atean Zoqbik %56a atera zuen, hau da, 34 jartiketatik 19 gelditu zituen; Yamileyk %44a minutu zailenetan. Horrez gain, 17 baloi galdu zituen Bera Berak, horietatik zazpi huts teknikoak izan ziren.
Ikus bideoa
Infantil mailako bi taldeek ere garaipenak eskuratu zituzten. Bera Bera Egia Infantil Bat taldeak 17-15 gainditu zuen Aiala B ZKE eta Bera Bera Egia Infantil Bi atzo La Salle Legazpiri.
Bestetik, Egia Bera Berak 21-25 galdu zuen Indupime Basauri Neskak taldearen aurka eta azkenean, Euskal Ligako senior mailan seigarrenak gelditu dira.