Cárnicas Guikarreko gerente Jesús Saenz eta Txuleta Jatetxeko Ande r Esarteren ekimenez, Bera Bera Eskubaloiko plantilla eta zuzendaritza gonbidatu dituzte larunbatean Txuletan afariaz dastatzeko “Bera Berak denboraldi bikaina bete duelako”.
Cárnicas Guikar enpresarena izan zen ideia: orain hilabete batzuk klubarekin harremanetan jarri zen-eta, aipatu eskaintza eginaz Txuleta jatetxearen laguntzarekin. Cárnicas Guikarreko buru Jesús Sainzen hitzetan, “egiten ari ziren denboraldia ikusirik, horren zoragarri eta horrelako gorakako ibilbideaz, euren lana eskertzeko egokiena denboraldi amaieran afaria eskaintzea zela otu zitzaigun”. Txuletako nagusi Ander Esartek, gipuzkoar kirolzale porrokatua izaki, ez zuen zalantzarik izan: “Emakumezkoen kirola bultzatu behar genuen, eta, gainera, horren emaitza onak eskuratuta, ez soilik aurten, aurreko urteetan ere bai; ekimen polita zen oso”. Esarteren aburuz, gainera, “ideia ona zela pentsatu genuen liga amaierarako. Hori gutxi balitz, ikaragarrizko ibilbide honi larunbatean eskuratuko duten Liga titulua gehitu behar zaio. Izugarria izango da”.
Cárnicas Guikar –San Sebastián Gastronomikako Parrilla Lehiaketako txapeldun izandakoa iaz Txuletarekin batera- eta Bodegas Mitarteren produktuekin prestatuko dute afaria, esklusiboki Bera Berari zerbitzatuko zaiona. Aurretiaz, afaldu baino lehen, tabernan Grandin xanpain botilak zabalduz ospatuko dute denboraldia.
Bere aldetik, Bera Bera Eskubaloiak “Cárnicas Guikar eta Txuleta Jatetxearen ekimena eskertu nahi du” eta, horrez gain, “larunbat honetan Liga irabazteko aukera gauzatzea, denboraldia borobildu eta gau berezia izan dadila”. Bera Berak Castro Urdialesen jokatuko du larunbatean 19etan eta berdinketa batekin Liga aurreneko aldiz eskuratuko luke.
Denetarik asteburuan. Bera Berari lotuta daudenen artean artean senior, jubenil eta infantil B taldeak irabazi dituzte eta gainontzekoek, galdu.
Kadete mailan, Bera Bera Egia 1 taldean Yoldin 14-16 galdu zuen Ereintza Aguaplasten aurka eta Bera Bera Egia kadete 2 taldeak gol bakar batez Bidebietan 21-22 Eibar Eskubaloia A taldearen aurrean.
Bera Bera Egia jubenil taldeak Ordizian 13-19 irabazi zuen eta Egia Bera Bera senior taldeak 31-30 irabazi zion Tecnifuelle Elgoibarri Gipuzkoako koparen debutean.
Infantil mailan, beste garaipena gol bakar batez Bera Bera Egia Bi taldeak Urnietan eskuratu zuena (12-13) bertako Bosteko Jatetxea eta Ereintza Beissier taldeak 24-21gainditu zuen Bera Bera Egia Bat.
Partida berezia izan zen larunbateakoa, tituloa ukitzeko moduan uzten duen azkenaurreneko koska, Bera Beraren aurreneko liga, alegia eta Reyes Carrere entrenatzaileari eta Eider Rubio jokatzeari utziko diotenez Bidebietan azken norgehiagoka bizi zuten.
Zalegoa deialdiari erantzun zabala eman zion Bidebieta guztiz betetzen, gozatu zuen Bera Berarekin eta amaiaera arte zain gelditu zen taldea txalotzeko eta, ondoren, Reyes eta Eiderren lana eskertzeko.
Aldez aurretik, taldekideek partidan gozatu zuten Eiderrekin, ostean airatu zuten eta inguratu zuten erreberentziak jasotzeko. Pista erdian kokatuta, gainontzeko plantillak babestuta lau dantzariek aurreskua eskeini zieten Reyes eta Eiderri.
Ondoren Gipuzkoako Foru Aldundiko kiroletako zuzendari Asier Sarriegik Goenageren bi koadro oparitu zien, klubeko presidente Fernando Diez Mintegik lore sorta bana eman zien eskubaloiri lotuta dauden koloreak nagusi eta Tati Garmendia arduradunak bi txapel eta opariak.
Ekitaldi honekin, Bera Berak eskertu nahi izan zuen urte hauetan zabaldu dituzten baloreengatik, egindako lana, eskubaloiarekin duten lotura eta klubarekin izan duten inplikazioa, etorkizunean ere modu batean edo bestean emango dena.
Egun erabakiorra zen eta Bera Berak ez du hutsik egin, are gehiago, Bidebieta guztiz bete duen zalego gehiago liluratu du eta jokuari eta kemenari esker eta bere estiloan sinistuta liga eskuan du Rocasa 35-17 aise gaindituz.
Helvetia Alcobendesen aurrean Elche Mustang taldearen garaipena dela eta liga azken jardunaldian erabakiko da, donostiarrak eta alacantekoak etxetik kanpo arituko dira, Castro Urdiales eta Castelldefelsen, jaitsiera postuetan diren taldeak.
Bidebietan Elche menperatu zuenetik, Bera Berak jakin badaki bere eskuetan duela liga eta ez du gainontzeko emaitzen mesede espero. Apirila hila oparoa izan da eta partida honetara iritsi da, akaso historiako garrantzitsuena, sasoi onenean. Horrez gain, publikoak sekula bezala erantzun egin du Bidebieta betez, talde honekin lotura berezia duela frogatuz.
Konfidantza hori defentsaren bitartez bermatzen du Bera Berak. Elorza, Núñez, Menéndez eta Pinedok osatu duten blokea gaindiezina izan da Davinia, Luján eta Albaladejorentzat eta lortu dutenean Darly Zoqbirekin topo egin dute, bikain aritu baita brasildarra.
Halere, hasieran Bera Berak ez zuen kontraerasoak osatu eta Castrok markagailua hondatu duenean, 3. Minutuan, donostiarrek urduritasuna alde batera utzi dute, ziztu bizian garaipenaren bila abiatuz. Bera Berak korrika egin nahi zuen eta Ro’casak jaurtitzeko arazoak zituen. Davinia zen erreferentzia Rocasan eta zazpi metroetatik donostiarrei eutsi diete –bost goletatik, hiru penaltiz lortu dituzte- (6-5, 14. Min).
Lehenengo zati erdian hasi da Bera Beraren jaialdia. Rocasa ordu laurden bat golik gabe utzi dute, hau da, 9-0 partziala gauzatu egin du era guztietako golak sartuz baina batez ere kontraereasoetan. Atsedenaldian 16-6 eta partida goitik behera, zalegoa disfrutatzen eta publiko berria, aho zabalik.
Bigarren zati hasieran Rocasa tartea leuntzen saiatu da (17-9, 34. Min). Halere, Bera Bera berdin jarraitu du, Reyes Carrerek minutuak banatu dituelarik. Melania Falcón zen gehien asmatu duen jokalaria baina donostiarrek ez dute besoak jaitsi eta Eider Rubiorekin gozatu dute, izan ere, donostiarrak bere azken partida etxean jokatu du gaur.
Ondorioz, Bera Berak beste astebete zain egon beharko du aurreneko liga irabazteko. Castro Urdialesen izan beharko du baina lekua eta aurkaria berdin dio, 23 urte zain egon bagara..
Partida amaiaeran Reyes Carrere eta Eider Rubiok merezitako omenaldia jaso dute. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Zuzendari Asier Sarriegik Goenagaren bi koadro oparitu dizkie, Bera Berako presidente Fernando Diez Mintegik lore sorta bana eman die eta Tati Garmendia, Eskubaloiko arduradunak, txapel bana.
Fitxa Bera Bera 35 – BM Rocasa 17
Bera Bera 35 (16+19): Zoqbi, Castro (4), Elorza (2), Rubio (3), Pinedo (8), Núñez (2) eta Ziarsolo (8) –titularra- Menéndez, Arizaga (2), Ederra, Altuna (4), Dunay (2) eta Ezkurdia.
BM Rocasa 17 (6+11): Sánchez, Luján (1), Falcón (3), Albaladejo (2), Davinia (7), Haridian (3), Tiddara Trojaola –titularra- Guedes, Adriana González (o.a.), Arabia Peña (1), María González eta Tamara López.
Epaileak: Jorge Escudero eta Jesús Escudero (Kantabria)
Kanporaketak: Núñez eta Elorza Bera Beratik eta Davinia (2), Luján eta Falcón Rocasatik. Yubal Moreno, bigarren entrenatzaileak gorria ikusi zuen 25. min.
Partzialak: 3-1, 4-3, 7-5, 11-5, 13-5, 16-6 –atsedenaldia- 17-9, 21-11, 24-12, 27-14, 31-16 eta 35-17
Iritsi da eguna. Bera Berak beste final bat jokatuko du gaur BM Rocasa ACE Gran Canaria taldearen aurka (Bidebieta 19 horas, Jorge Escudero eta Jesús Escudero, Kantabria) Porriñon otsailaren 24an jokatutakoa gogoratuz. Donostiarrek sufritzen jakin izan zuten orduan gol bakar batez irabazteko eta gaur eskura utzi dezakete aurreneko liga.
Horregatik, Bidebietak oso itxura ederra izango du. Inor gutxik galdu nahi du agian Bera Beraren historiako partidarik garrantzitsuena eta kiroldegia betetzeko klubak abian jarri dituen ekimenak oso erantzun zabala izan dituzte.
Bera Beraren garaipena Elche Mustang taldearen berdinketa batera lotura, liga Bidebietan utziko luke gaur bertan. Halere, Carrusean aise irabazten dute alancantekoek eta handik berri onak gutxik espero dituzte. Oraindik, liga irabazteko aukera txikiak ditu Rocasak baina azken jardunaldian zaila da Elchek eta donostiarrek berriro huts egitea.
Reyes Carrere eta Martin Larrañagak prest diren jokalari guztiak deitu dituzte, Vero Cuña izan ezik. Galizarra taldearekin entrenatzen ari da baina datorren denboraldia du buruan. Denboraldi amaierako ohiko miñekin baina inork ez du partida erabakiorra galdu nahi. Uxue Ezkurdia eta Esther Arrojeria gazteak ere deialdian dira. Taldea oso ondo entrenatu da astean zehar, asteartean Ereintzako mutilen aurka irabazi zuten eta susto bat hartu ere bai, baina, zorionez hor gelditu zen.
Bera Bera sasoi onenean dago, kontzeptuak erabat barneratuta eta konfidantza gainezka. Rocasak oso eskubaloi ona egiten du baina donostiarrek jakin izan zuten partidarin galdu ez zuen taldeari lidergoa kentzen Antonio Morenon 20-26 irabazten, eta nekeari aurre egin zioten Porriñon Kopa eskuratzeko.
BM Rocasa da, Bera Berarekin batera, bataz beste 30 gol baino gehiago sartu dituen talde bakarra baina seinale ona izango litzateke partida zenbaki horietan ez bada mugitzen. Gainera Penintsulako iparraldea ez zaio ondo joan, A Guardan galdu baitzuen eta Etxebarrin eta Barakaldon, berdindu. Beste partida Elxen galdu zuen. Bera Berak baino ez du Antonio Morenon irabazi.
Horrez gain, Reyes Carrere eta Eider Rubiorentzat bere etxean, Bidebietan, azken partida izango da. Duela hiru urte Rocasaren aurka utzi zioten jokatzeari Bidebietan Tati Garmendia eta Esme Lópezek. Bera Berak 36-24 irabazi zuen.
Instituzioek ere ez dute partida galdu nahi. Bertan izango dira, besteak beste, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakari Lohitzune Txarola; Donostiako kiroletako zinegotzi Josu Ruiz eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kiroletako zuzendari nagusia, Asier Sarriegi.