Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak EHFn eta Mecalia Atlético Guardések Cup Winners’ Cup lehiaketa atarian emakumezkoen eskubaloi ligako 9. Jardunaldia aurreratu dute bihar, azaroak 12, asteazkenerako. Hamabi egunetan donostiarrak eta galizarrak ligako bi partida eta 72 orduetan Europako kanporaketari heldu behar diete.
Bi taldeentzat, bigarren eta hirugarren sailkatuak, oso partida garrantzitsua da Rocasa liderrak –Leonen jokatuko duena bihar- tartea gehiago ez zabaltzeko. Aurreneko larunbatean gipuzkoarrak zein galizarrak partidak irabazi zituzten Elxeren eta Rocasaren aurka jasotako porrotak ostean. Valladoliden Bera Berak eroso gainditu zuen Aula Cultural eta Mecalia Guardés taldeari gehiago kostatu izan zitzaion Zuazo mendean hartzea A Guardan.
Hortaz, Bera Berak asteazkenean Bidebietan (20 etan, Ignacio García eta Andreu Marín –Catalunya-) iaztik hona indarberritu den Mecalia Atlético Guardés hartuko du. Manu Etayo nafarraren taldeak, besteak beste, Naiara Egozkue esker hegalekoa, Nuria Benzal eta Inés Hernández albokoak eta Angolako lau jokalari fitxatu berri ditu. Gainera, taldeak defentsan oso maila ona ematen du, atezain onak ditu eta lehenengo lerroan aukera asko Estela Doiro, Kurchankova eta Espiñeira gaztearen ekarpena ere aipagarria da, ondorioz, partida estua eta zaila izango da.
Gipuzkoarrentzat aurtengo azken partida ofiziala izango da Bidebitean, izan ere, Eurokopak eragiten duen etenaldia aurretik 10. jardunaldia Malagaran egingo du bidaia, datorren hilaren 19an (21,30etan) Clínicas Rincónen aurka jokatuko du eta Europako kanporaketa osoa Salernon burutu da azaroaren 21 eta 23an.
Aitor Etxaburuk deialdia Uxue Ezkurdiarekin osatuko du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores