Bestetik, garaiz jaiki beharko du ere bai, Bera Bera Egia Kadete 1 taldea, izan ere, Elgoibarra abiatuko da Olaizaga kiroldegian 9,45etan Astigarraga Gys Elgoibarren aurka jokatzera.
Eguardian, Zarauzko Antoniano kiroldegian, Egia Bera Bera senior taldeak 12,45etan Aiala Zarautz KE. izango du aurrean.
Arratsaldean Bidebietan, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Eibar B hartuko du 17,30etan.
Eta igandean 12etan, alde batetik, Bidebietan Bera Bera Egia jubenil taldeak Ereintza Aguaplast izango du aurrean eta, bestetik, Bera Bera Egia Infantil Bat eta La Salle Legazpi Pasai Donibanen jokatuko dute.
Astean zehar entzun diren ahots guztiek diote “emozioak alde batera utzi behar ditugu jokuari burubelarri ekiteko” Reyes Carreren hitzetan edo “partida iristeko irrikan gaude” ez du izkutatu Matxalen Ziarsolo kapitainak.
Bihar “partida dagoela” barneratua dute, izan ere, “oraindik ez gara txapeldunak, puntu bat falta zaigu eta aurkaria errespeta ezean partida galtzeko arriskua handiago litzateke” azaldu du Reyes Carrerek.
Matxalen Ziarsoloren ustez “sasoi onean iritsi gara, nahiz eta denboraldi amaierako ohiko minak agertu nonnahi, halere, dakigun moduan jokatuko dugu azken partida”.
Horrela, bihar 19etan –partida guztiak ordu berean- Bera Berak Castro Urdiales izango du aurrean -Agatha Gracía (Katalunia) eta Vanesa Pérez (Galiza)-. Azkena izan arren, Castro Urdialesek norgehiagoka berezia burutu nahiko du eta zailtasunak eman zizkion BM Rocasari duela hiru aste.
Bera Berako plantilla osoa Pachi Torre kiroldegira abiatuko da, Verónica Cuña eta Esther Arrojeria eta Uxue Ezkurdia gazteak, barne. Taldeak ez du bidaia bakarrik egingo, Erreka Laranja peña eguna pasatuko du Castro Urdialesen eta zalego asko kotxez gerturatuko da. Merezi du.
Bera Bera Eskubaloiko harrobiko arduradun Verónica Valverdek, Maria Gracia eta Susana Pozas entrenatzaileek zuzendu zuten saioa. Zegokien mailaz banaturik, gazteek eskubaloiarekin gozatu zuten Bidebietan.
Bera Berak horrelako ekimena maiatza eta ekaineko astelehenetan burutuko du 18,30etatik 19,30etara eta ekainean ostiraletan (17,30etatik 18,30etara) ere bai.