Bera Bera

Select your language

Espainiako junior mailako selekzioak Maitane Etxeberria eta Andrea Zaldua jokalariak deitu ditu abenduaren lehenengo astean Errumanian txapelketa batean parte hartzeko. Espainiako hautatzaile Sagario Santanak 16 jokalariekin osatu duen zerrendan dira Bera Berako hegalekoa eta Zilarrezko mailan sasoian den Aiala Zarautzen utzita dagoen albokoa, azaroaren 30ean Guadalajaran konzentraturik behar dutenak. Ondoren, abenduaren 3an, Errumanira egingo dute bidaia, hurrengo egunean Danimarka izango dute aurrean Craoiva hirian, bertako selekzioa izango da aurkaria abenduaren 5ean Caracalen eta, azkenik, Slatinan Hungariarekin amaituko dute abenduaren 6an. Errumanian jokatuko dituen partidak oso erreferentzi ona izango da Sagrario Santanarentzat, 1996 eta 1997an jaiotako jokalariekin osatu duelako selekzio eraberrituta.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores