Temprano, Pinedo, Elorza eta Núñez, Eurokopara
Bera Berako lau jokalariak, Emakumezkoen eskubaloiko Espainiako selekzioarekin konzentraturik hamar egun pasatu ostean, Hungarian eta Kroazian burutuko den Eurokopako zerrenda defitiboan egongo dira.
Horrela, Jorge Dueñas hautatzaileak Ana Temprano, Eli Pinedo, Patricia Elorza eta María Núñez sartu ditu zerrendan. Bera Bera da, Fleuryrekin batera, jokalari gehien bidaltzen dituen taldea. Frantziako klubean dira Marta Mangué, Bea Fernández, Marta López eta Barbosa. Hortaz, bi taldeen artean, selekzio erdia.
Bestetik, Ligako beste taldeen ekarpanena urria da Silvia Navarro (Rocasa) eta Naiara Egozkue (Mecalia Atlético Guardés) besterik ez, eta ondorioz 16ko zerrenda horrela osaturik gelditzen da: Bea Escribano eta Eli Chávez Frantziako Nice taldetik, Carmen Martín (Bucaresti), Macarena Aguilar (Györi), Lara González (Metz) eta Nerea Pena (Hungariako FTC). Hortaz, Dueñasek etxean utzi ditu Cristina González Leongo atezaina eta Ainhoa Hernández, Zuazoko pibota.
Espainiako selekzioak igandean egingo du debuta (abenduak 7, 18etan) Poloniaren aurka, asteartean Rusia izango du aurrean (18.15etan) eta abenduaren 11n, Hungaria (20,30etan).