Erreginaren XXXVI. Koparako final-laurdenetarako lortzeko txartela Espainiako Eskubaloiko Federazioko azken asanbladan aldatu egin zen. Hortaz, Bera Berak zortzi onenen artean egon nahi badu 2015ko urtarrilaren 10 edo 11n etxetik kanpo jokatu beharko duen partidan lortu beharko du.
Ondorioz, lehen ez bezala, final-zortzirenetan ez dira zertan izango lehenengo itzuli amaieran geldituko diren aurreneko zortzi taldeak. Horrez gain, final-zortzirenak osatzeko Federazioak zilarrezko taldeei aukerak eman dizkie, ohorezko mailara igotzeko facetan izan zutenei, hain zuzen, eta kanporaketa horietatik Logroñoko Sporting La Rioja eta Oviedoko Jofemesa taldeak atera dira.
Bestetik, Ohorezko mailako taldeekin bi multzo egin dira, iazko denboraldiko sailkapenaren arabera. Horrela, aurreneko zortzi taldeak: Bera Bera, Rocasa, Helvetia Alcobendas, Mecalia Guardés, Porriño, Elche Mustang, Aula Cultural Valladolid eta Zuazo Barakaldo zerrendaburu gisa hartu dituzte eta zozketan lehenengo multzoan kokatu.
Eta bigarren multzokoak, etxean jokatuko duten taldeak izango dira: Canyamelar Valencia, Carobels Cleba León, Vivelafruta.com Castelldefels, Adesal Córdoba, KH7 Granollers, Clínicas Rincón Málaga Costa del Sol eta arestian aipaturiko Sporting La Rioja eta Jofemesa Oviedo.
Zozketa Espainiako Eskubaloi Federazioak egun erabiltzen ari den egoitzan burutuko da abenduaren 4ean, osteguna, 17etan.
Aurreneko multzoan diren taldeei bidai berri bat suposatzen die eta gainera, zailtasuna areagotzeko, urtarrilaren 10 edo 11n jokatuko da kanporaketa, hau da, liga ia bi hilabete gelditu ostean urteko aurreko norgehiagokan.
Partida horietan sortatuko diren irabazleek otsailaren 20tik 22ra bitartean, zehazteke dagoen lekuan, burutuko diren final-laurdenak osatuko dituzte.