Kordobara egingo du bidaia Bera Berak Kopako XXXVI. edizioko final-laurdenetan egoteko txartela eskuratzera, 2015eko otsailaren 20tik 22ra bitartean ospatuko dena, lekua zehazteke dagoelarik.
Madrilen Federaziko egoitzan gaur arratsaldean burutu den zozketaren arabera, Bera Berak Adesal Córdoba taldea izango du aurrean, 2015eko urtarrilaren 10 edo 11n Fuensantako pistan ospatuko den partidan.
Zortziko finalean egoteko era aldatu denez, oraingo honetan, iazko denboraldian aurreneko zortzi sailkatuek etxetik kanpo eta partida bakarrera gainditu behar dute kanporaketa. Gainera, 2015. urtea irekiko duen norgehiagoka izango da.
Ligako bigarren jardunaldian jokatu zuen Bera Berak Kordoban, aise gainditu zuen partida 18-30 (8-13 atsedenaldian) bigarren zati bikaina medio.
Zozketei dagokionez donostiarrak hegoaldeari begira jarri dira. Izan ere, EHFn, Italiako Salerno hiriko Jomi taldea gainditu ostean, otsailean jokatuko den kanporaketan Turkiako Antalya hiriko Muratpasa taldeari aurre egingo dio eta orain, berriz, Kordobako Adesal.