Euskadi-Kuba bikoitza Basaurin (lar. 12etan) eta Irunen (asteleh, 12etan)
Bera Berako zazpi jokalari deitu ditu Euskadiko hautatzaile Imanol Álvarezek Kubaren aurka bi partida ospatze aldera, aurrena Basauriko Artunduaga kiroldegian, abenduaren 6an larunbata (12etan) eta hurrengoa, Irungo Artalekun astelehenean (12etan, ETB).
Matxalen Ziarsolo, Silvia Ederra, Alba Menéndez, Maite Zugarrondo, Esther Arrojeria, Amaia Azanza eta Maialen Múgica izango dira bi norgehiagoka hauetan. Astean zehar Ziarsolok ezker belaunean Salernon bigarren partidarako beroketan sentitu zuena berriro agertu zitzaion baina egindako erresonantzian ez da ezer nabaritzen, ondorioz, kapitainak ostiralean entrenatu zuen eta minutu batzu jokatzeko prest dago.