Trintxerpeko kaltetuen elkartearen eskuetan jarri du Bera Bera Eskubaloiak lehengo larunbatean Bidebietan Bera Bera eta Helvetia Alcobendas taldeen arteko partidan bildu ziren 1.568 euro.
Bera Bera Eskubaloiaren izenean, Tati Garmendia eta Verónica Valverdek dirutza eman diete Juan Jesús Neira, Mari Carmen Mogilnicki eta Izaskun Barbier koordinakundeko ordezkariei, sarreren salmentan eta jokalariek sinatutako baloi baten zozketaren bidez jasotakoa, alegia.
Elkarteko ordezkariek eskertu dute Bera Beraren ekarpena, horrelako elkartasun bideak bizirik mantentzearen garrantzia onartuz.
Argazkian: Mogilnicki, Garmendia, Barbier, Neira eta Valverde.
Bera Beraren harrobiko partida bakarra izan zen. Senior mailako euskal ligan, Bera Bera senior taldeak Leizaran Eskubaloia aise gainditu zuen (28-14).
Horrela, Usurbil taldeak baino partida bat gehiagorekin, Bera Bera lidergoan da puntu baten aldearekin. Asteburu honetan Bera Berak Usurbil bisitatuko du, multzoko lidergorako partida erabakiorra.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Leire Oiarbide.
Kirol ibilbidea lurralde honetan egin dutenez, Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedo bertako jokalaritzat hartzen baditugu, guztira hamar gipuzkoar izan ziren Bidebietan Bera Bera eta Helvetia Alcobendasen arteko partidan, ohorezko mailan azken urteetan eman ez den marka.
Gainera, Maria Akuña atezaina izan ezik guztiek minutuak izan zituzten, hernaniarra beroketan lesionatu baitzen. Ziarsolo eta Pinedo ezezik Uxue Ezkurdia eta Alba Menéndezek ere titular jokatu zuten, Egiakoa eskuin hegalean eta zarauztarra lehenengo lerroan. Partida joan ahala, Nagore Arizaga andoaindarra eta Esther Arrojeria usurbiltarra sartu ziren.
Bigarren zatian, Maitane Etxeberriak Uxue Ezkurdia ordezkatu zuen eta denboraldi honetan aurreneko aldiz Olatz Ramon pibote donostiarrak minutuak izan zituen. Gainera, Bera Berak utzita, Alcobendasekin jokatu zuen partida amaieran Nora Azurmendi donostiarrak, 2012ko aurredenboraldia lehenengo taldearekin burutu zuena.
Gola sartzeko garaian gipuzkoarren ekarpen nabarmena izan zen: Pinedok, 11 gol; Etxeberriak, 7; Ziarsolok, 6; Ezkurdiak eta Arizagak, 3 eta Arrojeriak, 1.
Horrez gain, partidan izan ziren Patri Elorza gasteiztarra eta hiru nafar, Silvia Ederra, Bera Berako lizarratarra; eta Alcobendasen, Maite Zugarrondo eta Leire Aramendia iruñarrak.
Horrela eskatuta ere zaila zen eguna hain borobila bizitzea. Alde batetik, pozgarria izan da ikustea zalegoaren erantzuna, Bidebietako armaila nagusiena bete egin baita urte hasieran Trintxerpen sortatu zen suteak eragindako kalteak leuntzeko aldera Bera Berak gaur jaso duen dirutza kaltetuei bideratuko baitie eta, era berean, taldeak sekulako partida burutu du publikoaren gozamenerako eta, batez ere, bigarren zatian zeharo gainditu du Helvetia Alcobendas (36-22).
Ia bi hilabeteko etenaldia bizi ostean, Liga itzuli da Bidebietara eta geldiune horrek beti zalantzetarako beta ematen du. Baina Imanol Álvarez entrenatzaileari planteamentua ondo baino hobeto atera zaio. Hasieran 5-1eko defentsa ezarri du Pinedo aurrean jarrita Silvia Arderius joku zuzendariatik gertu. Madrildarrak baloiak galdu dituzte baina Bera Berak ez ditu aprobetxatu transizioan asmatu ez duelako.
Joku geldian, baina, oso ondo aritu dira. Elorza, Pinedo eta Menéndez, gero Arizaga eta Arrojeriarekin madrildarren defentsa mugitu dute, barneraketak edo hegalekin gauzatzeko. Ziarsoloren hiru gol, Ezkurdiaren bi, Pinedo eta Menéndez bitartez lehenengo abantaila eman diote taldeari (11. Min , 7-4), halere, Helvetia Alcobendasek eutsi dio eta berdindu du partida Ausas eta Iglesias jokalarien bidez, Saray Prieto eta Arderius (min 19, 7-7) ordezkatu dutenak.
Esther Arrojeriak bederatzi minutuko lehortearekin amaitu du eta Bera Berak zuzeneko martxa jarri du, azkenemo hamar minutuetan zortzi gol sartuz eta atepean Ana Tempranok sekulako geldiketak eginez. Zortzi gol horietatik, Pinedok bost sartu ditu -11 partida amaieran-. Atsedenaldia, 16-12.
Bigarren zatian, Imanol Álvarezek Maitane Etxeberria sartu du. Ezkertik hegalekoak Euskadirekin Espainiako txapelketa jokatu zuen lehengo asteburuan eta gaur zazpi gol egin ditu, horietako asko, Ana Tempranoren pase luzea aprobetxatuz.
Bera Berak 6-0 defentsa ezarri du. Nahiz eta Arderius gola sartzen eta asistentziak banatzen hasi, Helvetia Alcobendas urtzen joan da eta itxaropena galtzen. Aitzitik, Bera Bera gozatzen ari zen kontraerasoan nahiz joku geldian, Arizagaren hiru gol eta Pinedoren bost golekin, besteak beste. Hamar partidatan, hirutan besterik ez du 30 goleko marra gainditu.
Ondorioz, garaipen izugarri handia, bigarren sailkatua –Alcobendas- bost puntura uzten duena, izan ere, hirugarren eta laugarrena sailkapenean, Rocasak eta Guardesek Porriñon eta Valentzian galdu baitute, donostiarren eguna borobilduz.
Fitxa: Bera Bera 36, Helvetia Alcobendas 22
Bera Bera 36 (16+20): Temprano, Ezkurdia (3), Pinedo (11, 2p), Menéndez (1), Núñez (1), Elorza (2) eta Ziarsolo (6, 1p) –titular- Arizaga (3), Arrojeria (1), Ederra (1), Etxeberria (7) eta Ramón. Deialdian, María Akuña.
Helvetia Alcobendas 22 (12+10): Zugarrondo, Francés (4), Alba García, Arderius (4), Paula García (2), Ferrer (2) eta Aramendia (3) –titular- S. Prieto, Ausas (3), Iglesias (4), R. Prieto, Azurmendi, Cardador eta Carrera (o.a.).
Epaileak: Ignacio García eta Andreu Marín (Cataluña)
Kanporatuak: Arizaga eta Menéndez, Bera Beratik.
Partzialak: 4-2, 6-4, 7-6, 8-7, 11-10, 16-12 –atsedenaldian- 20-15, 23-17, 26-17, 30-21, 33-22 eta 36-22
Gertaerak: Bildutako dirutza Trintxerpeko kaltetuei bideratuko zaie eta epaileak Serbiako Mundialeko finala zuzendu zutenez, Tati Garmendiak opari bana eman die.
Bera Bera Eskubaloiak bihar Bidebietan aukera ederra du sailkapenean bigarren taldearekiko tartea gehiago zabaltzeko, izan ere, Helvetia Alcobendas hartuko du, egun egoera horretan dagoena gipuzkoarrak baino hiru puntu gutxiagorekin.
Orain arte Ligako talderik onenen arteko lehia 19etan hasiko da eta Serbiako Mundiala zuzendu zuten Ignacio García eta Andreu Marín (Cataluña) epaileek ardura izango da. Bera Berak erabaki du lehiatilan eta zozketaren bidez bilduko duen dirutza Trintxerpeko sutean sorturiko kaltetuentei bideratzea.
Jokaturiko partida guztiak irabazita, Bera Bera konfidantza handiarekin dago, lesio garrantzitsuak jasan arren. Helvetia Alcobendas taldeak Kanarietan Rocasaren aurka (29-26) galdu du bakarrik eta Porriñon berdindo. Garaipen aipagarrienak Elxen eta etxean Mecalia Guardésen aurrean lortu ditu.
Gipuzkoarrak dira Ligako gol gutxien jasotzen duen taldea–partidako bataz veste, 20 gol baino gutxiago- eta madrildarrak dira gol gehien sartzen duen taldea –partidako ia 30- (Bera Berak baino partidako gol bat gehiago).
Ondorioz, ahalik eta gertuena duena bere zenbakiak asko irabazita izango du. Imanol Álvarezek Arrojeria, Ezkurdia, Etxeberria eta Akuña deituko du berriro. Donostiarren garaipen batek gutxienez bigarren sailkatua lau puntura utziko luke.