Sei jokalarien begiak dira Bera Berak aukeratu duten irudia, zalegoei taldearen ibilbidean duten garrantzia azpimarratze aldera. Harmailaren babesa ezinbestekoa da, batez ere Bidebietan, azkeneko urteetako arrakastak berriro lortzen saiatzeko. Horrela, Juan Antonio Garaikoetxearen argazkiak medio eta Marta Mojedanok diseinutako kartelak agerian uzten dute jarraitzaileak gertu ikusi nahi dituela.
70 euro, 14 partida
Lau denboraldietan, guztiak arrakastatsuak, igoerarik gabe, Bera Berak abonamendua bost euro igotzea erabakii du, hortaz, helduentzako 70 eurotan dago eta gazteentzat (10-16 urte) nahiz jubilatuek, erdia, 35 euro, hain zuen. Horrez gain, abonamendu familiarra ere aukeran du Bera Berak, hau da, 140 euro bi heldu eta bi gazte barne. Era berean, ligako bost partida ikusteko aukera ere badago, 30 eurotan. Sarreren salneurriak ez da aldaketarik, Liga nahiz EHF partidak ikusi ahal izateko, helduek zortzi euro eta gazteek (10-16) eta jubilatuek, launa.
Abonuari esker ligako partida guztiak ikusi ahal izango dira eta EHFko final-laurdenak arte. Bera Berak finalerdiak jokatuz gero, sarreraren erdia ordaindu beharko luke. Hortaz, 14 partida bermatzen dira, ligako 13 eta gutxienez EHFko bat, azaroaren 21 edo 22an jokatuko dena.
Biharko lagunartekoan, Gascan hartuko baitu Nantes Bera Berak (azkeazkena 18,30etan) bazkide egiteko aukera izango da eta abuztuaren 17tik aurrera Bidebietako bulegoetan (9etatik 13ak arte). Helbide elektronikoren bidez ere eska daiteke: