Bera Berak asteazkenean irekiko du abuztuaren 26ra arte planifikaturik dituen lagunarteko sorta. Nantes Loire Atlantique Frantziako ligako talde indartsua izango du aurrean Gascan, 18,30etan. Bretoiak bostgarrenak gelditu ziren ligan eta play offean final laurdenetan ezi izan zuen Nimes gainditu. Bere aurtengo plantillan dira Wendy Obein Bera Berako atezain ohia eta eta Beatriz Escribano, Espainiako selekzioko zentrala. Azaroko kanporaketa gaindituz gero, EHFn aurkariak izan daitezke. Frantziako taldeek aurredenboraldia lehenago hasten dutenez, aurkari gogorra izango da aurreneko lagunartekoan.
Montse Puche uztailaren 30etik lanean da taldearekin, hau da, bederatzi egun entrenaldiak burutzen, eta egun batzutan bi saio. Horren ondorioz jokalariengan sortu dira ohiko gainkargak baina ez kezkatzekoak. Maialen Múgica eta Maitane Etxeberriaren bajak izan ditu Puchek. Zarauztarrari berriro ebakuntza egin zioten lehengo asteazkenean bere belauna guztiz luzatze aldera eta, aitzitik, Maitane Etxeberriak atsedena izango du abuztuaren 17ra arte, taldea Frantziara joango denean, halere, hainbat ariketa egin beharko ditu aste honetan. Valentzian burutu zen 19 urte azpiko Europako txapelketan protagonismo handia izan zuen Etxeberriak eta eskuin hegaleko onena izendatu.
Intentsitate nagusi den entrenaldietan eta lagunartekoekin, Puchek bere pieza berriak taldean sartzen saiatuko da, Tania Yáñez, Judith Sans eta Alicia Fernández debuta egingo dute baina madrildarrak minutuak banatuko ditu. Sarrera dohainik izango da asteazkenean.
Helburua, ahalik eta ondoen iristeko Superkopara (abuztuaren 29an Gascan) eta liga hasierara, irailaren 5ean Bidebietan Aiala Zarautz taldearen aurka, horretarako Bera Bera eskubaloi festa prestzen ari delarik.