Atzo Gascan aurrendenboraldirako lagunarteko sorta ireki ostean, Nantesen aurka 25-30 galdu zuena, Bera Berak bihar Barakaldora egingo du bidaia Lasesarren Prosetecnisa Zuazoren aurka jokatzeko 19etatik aurrera.
Pucheren jokalarientzat bigarren lagunartekoa izango da eta horretarako deialdi bera errepikatuko du, Frantziara bidaia egin aurretik. Abuztuaren 17an izango da eta bertan Maitane Etxeberriak bat egingo du taldearekin. Bera Berak Nantes Loire izango du berriro aurrean abuztuaren 18an Nantesen eta abuztuaren 21 eta 22an Celles sur Belle herriko txapelketan parte hartuko du, ostiralean Chambray taldea izango da aurkaria. Tours hiriko taldea Frantziako bigarren mailan dago, partida 18etan hasiko da eta hurrengo eguneko aurkaria Nantes vs Celles sur Belle partidatik aterako da.
Partida ostean itzuliko da Bera Bera Donostiara eta abuztuko azken astean Superkopako finala prestatuko du. Aldez aurretik, asteazkenean, Egiako txapelketan Aiala Zarautzekin jokatuko du azken lagunartekoan.