Saioan ez da Maitane Etxeberria izango, lehen taldearekin Kanarietan jokatuko baitu larunbatean eta igande eguardian iritsiko da Donostiara.
Eta gaur iritsi da kadete mailako deialdia, Bera Berako bigarren entrenatzaile Martin Larrañagak burutua. Bertan izango dira Irati Camino eta Elene Vázquez, Donostiako La Salle kiroldegian, 16etatik 18ak bitartean entrenaldia burutze aldera.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Irati Camino jaurtitzen eta atzean Elene Vázquez.
Eta lortu du zailtasunak zailtasun. Batetik, erasoko jokuan arazoak izan ditu, galiziarrek Bera Beraren albokoak, hasieran Elorza eta Ana Martínez, estutu dituelako. Arabarrak aurreneko abaintaila eman dio taldeari (2-0).
Halere, defentsak nagusi izan dira, baloi azkar mugitzen ez dute asmata batak eta besteak eta gainera Ana Temprano eta Cristina Maestro asmatu dute atepean. Ondorioz, lehenengo zati erdian (3-3) baina Bera Berarentzat kezkagarria ziren María Núñez bi kanporaketak.
Bi entrenatzaileek eskaturiko hutsarteak donostiarrak bizi ditu. Eli Pinedo 22. minutuan atera da eta Bera Berak 4-1eko partziala lortu du, Elorza, Ziarsolo (2) –gaur 32 urte - eta Menéndezen golei esker.
Baina zailtasunak itzuli dira, izan ere, epaileek Silvia Ederrari txartel gorria atera diote aurkari bat bultzatu duelakoan jaurtitzera zihoala. Atsedenaldira, 10-6. Bigarren zatian,
Arizagak hartu du Núñezen lekua defentsan baina Guardések ez zuen asmatzen. Pinedo eta Núñezen golei esker, Bera Berak galiziarrak bikoiztu ditu (12-6) halere 35 minutuetan egin ez dutena ia bost minutuetan lortu dute, 1-5 partziala eta Guardés berriro partidan zegoen.
Andrea Dapenaren gol batek bere taldea gol batera utzi du baina Pinedok lehenengo lerrotik bi gol lortu ditu, Bera Berak defentsan estutu du Castro eta Ziarsoloren kontraerasoak baliatuz eta 5-0 partzialak lasaitasuna eraman du Bidebietara (20-14, min 49).
Halere, akatsak ez dira amaitu baina Mecaliak ezin izan du aldea gehiago murriztu. Oso garaipen garrantzitsua zailtasunak gainditu dituelako eta Ligarako erabakiorra izango den partida atarian, izan ere, Bera Berak Kanarietan jokatu du BM Rocasaren aurka datorren larunbatean.
Jardunaldia pozgarria izan da Bera Berarentzat, jubenilek Barakaldon lorturiko garaipenari esker –Maitane Etxeberria bertan izan da- , kadete nahiz jubenil taldeak datorren urtean Euskal Ligan jarraituko dutelako.
Bera Bera 22, Mecalia Atlético Guardés 19
Bera Bera 22 (10+12): Temprano, Castro (4), Martínez (1), Arrojeria, Núñez (2), Elorza (4) eta Ziarsolo (6, 3p) –titular- Menéndez (1), Ederra, Pinedo (4) y Arizaga. Deialdian, María Akuña eta Uxue Ezkurdia.
Mecalia Atlético Guardés 19 (6+13): Maestro, Ana Cerqueira (2), Doiro (2), Alba Dapena (1), Kurchankova (8), Andrea Dapena (2) y Amorós (1) –titular- Raquel Corte (2), Morais (1), Barrios Bárbara Cerqueira eta Irene Sánchez (o.a.).
Epaileak: Gregorio Muro (Madrid) eta Alfonso Rodríguez (Valentzia)
Kanporatuak: Bera Beratik, Núñez (2), Pinedo eta Ziarsolo eta txartel gorria Ederrarentzat. Mecalia Guardésetik, Ana Cerqueira eta Manu Etayo (Andrea Dapenak bete du).
Partzialak: 2-1, 2-2, 3-3, 6-5, 7-5, 10-6 –atsedenaldia- 12-6, 13-9- 15-14, 20-14, 20-17 eta 22-19.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea.