Bera Berako harrobiko arduradun Verónica Valverdek, zuzendaritzaren izenean, adierazi du komunikabideen aurrean “Trintxerpetik oso gertu sentitzen garenez, nahiz eta txikia eta umil izan, gure laguntza eskaini nahi dugu”. Horrela, sarreren bitartez jasoko denaz gain, bazkideei begira jokalariek sinaturiko baloi zozketa bat egingo da.
Era berean, Bera Berak kaltetuak sortatu ziren familiak gonbidatu ditu larunbateko partidara. Elkartearen arduradunekin harremanetan jarrita, Bera Beraren ekimena eskertu dute.
"Bera Berak jakin badaki ekarpen honekin ez dela ezer konponduko baina gutxienez gure elkartasuna adierazteko modu bat da” dio Verónica Valverdek.
Bera Berak Helvetia Alcobendas taldeari utzita, Nora Azurmendi denboraldi bikaina bizitzen ari da Madrilen, Félix Casas entrenatzaileak Ligako deialdi guztietan sartu baitu. “Hasieran bigarren taldearekin jokatzea joan nintzen eta oso pozik nago partida guztietara joan naizelako” azaldu du donostiarrak. Deialdietan agertzeaz gain, Nora Azurmendi gehiago edo gutxiago jokatzen ari da partidaren arabera “10-15 minutu eta, ondorioz, oso gustora nago hemen”.
Hamar jardunaldi ondoren, Helvetia Alcobendas da 296 golekin, Ohorezko mailako golegile nagusiena, Rocasak baino lau gol gehiago eta Bera Berak (287) baino bederatzi gehiago. Halere, sailkapeneko gorenean dauden lau taldeen artean madrildarrak dira gol gehien jasotzen duten taldea (250); Rocasak, 242 eta Mecalia Guardesek, 234. Bera Bera da gol gutxien jasotzen duena (197), ondorioz, Bidebietan larunbatean jokuan antzeko ezaugarriekin gol gehien sartu eta gutxien jasotzen duten taldeak elkartuko dira, Helvetia Alcobendasek partidako ia 30 gol egiten ditu eta Bera Berak, 20 gol baino gutxiago jaso. Era berean, gipuzkoarrek partidako ia 29 gol lortzen dituzte eta madrildarrek 25 gol jaso.
Larunbateko norgehiagoka irabaziko du norbere zenbakietara gehien gerturatzen den taldeak. Izan ere, “partida oso interesgarria izango da” ohartarazten du Nora Azurmendik. Donostiarrak bere taldea “oso ondo, lesiorik gabe” ikusten du eta kontraerasora ahalik eta azkarren irtengo dena. Teresa Frances hegaleko jokalaria da golegile nagusiena, partidako bataz beste 8,5 golekin; ondoren Silvia Arderius joko zuzendaria partidako bost golekin eta hegaleko beste jokalari Leire Aramendiak, 3,9. Nora Azurmendiz gain, Helvetia Alcobendasek Mónica Ausas fitxatu zuen, talde gaztea baina sendoa osatuz Paula eta Alba García piboteekin, Ana Ferrer, Saray Prieto eta atea ondo zaintzen Estela Carrera eta Maite Zugarrondo.
Madrildarrak Kanarietan bakarrik galdu dute eta Porriñon berdindu. Egutegiari erreperatu dio Nora Azurmendik, goian direnen artean “Bidebieta eta A Guarda bisitatu behar ditugu”. Horregatik, bere ustez, “garai ona da Bera Beraren aurka jokatzeko dituzten lesioak eta bajak kontutan izanik”.
Madrilen fisioterapia ikastean ari den donostiarraren aburuz, “denboraldi hau paretsuago ikusten ari naiz, iaz ez zegoen talderik Bera Berari Liga kentzeko, aurten baietz uste dut, Rocasa, Guardés eta gu ere hor gaude”.
Aurtengo denboraldian debuta egin duten taldekide ohiei buruz galdeturik, Nora Azurmendik argi du “Maitane Etxeberriak oso maila altua du hor jokatzeko; Yamileyren lesioak Maria Akuñari aukera eman dio eta pena bat izan da Eider Lizarberen triada lesioa lehen taldearekin entrenatzen ari zela”. Deialdian ala ez, Nora Azurmendik ez du zuzenean galduko partida.
Euskadirekin izan da Bera Berako jokalari Maitane Etxeberria, gaur eguardian brontzezko dominak ihes egin dionari, izan ere, Xixonen 31-30 galdu baitu Euskadik Catalunyaren aurka. Euskaldunak aurretik iritsi dira atsedenaldira 14-16 baina ezin izan diote abantailari eutsi, batez ere, partida amaitzeko 5’30” falta zirela. Orduan Maitane Etxeberriaren gol batek 27-29 ezarri du markagailuan baina bost minutu golik sartu gabe, kataluniarren iraulketa baliatu du, gol bakar batez brontzezko domina eskuratuz.
Bera Berako jokalariak sei jaurtiketa egin ditu eta hiru gol sartu. Aurreneko fasean hiru gol egin zizkion Galizari, zazpi Catalunyari (30-40 irabazi zuen Euskadik) eta Andaluziaren aurkako berdinketari esker aurreneko postuan kokatu ziren euskaldunak. Final-laurdenetan, Maitane Etxeberriak zortzi gol sartu zuen Astuariasen aurkako garaipenean (31-12) eta hiru gol finalerdietan, Valentziaren aurkako porrotan 15-19.
Andrea Zaldua jokalaria izan da 31 golekin taldeko golegile nagusiena eta Maitane Etxeberria bigarrena izan da 24 golekin, Andaluziaren aurka atsedena hartu arren.