Lurraldeko kadete mailako taldeak galdu zuen Josean Gasca kiroldegian Aloña Mendi B taldearen aurka jokatu zen partida (21-24).
Euskal Ligan, oso joku ona burutu zuen Bera Bera jubenil taldeak baina ordu laurden iraun zuen. Ondorioz, Autobuses Juantxu Kukullaga liderrak (18-26) gainditu zituen donostiarrak. Era berean, kadete taldeak 11-32 galdu zuen bizkaitarren aurka.
Argazkian (Juan Antonio Garaikoetxea): Ana Rodríguez jubenil jokalaria.
Lesionaturik dauden jokalariak aparte, Serbiako Mundialak eragin duen hiru asteko lan saio gogorra arintzeko Elorza eta Pinedok atsedena dute eta atzo bizkarrean mina hartuta Matxalen Ziarsolok ez zuen jokatu, badaezpada.
Horrela, Imanol Álvarez entrenatzaileak Etxeberria eta Ezkurdia kokatu zituen hegaletan; Núñez, pibotean; Arrojeria, Arizaga eta Menéndez lehenengo lerroan eta Temprano atepean. Arrojeria aurreraturik 5-1eko defentsak Kukullagaren erasoan akatsak sortu zituen, gipuzkoarrek korrika egiteko aukera emanez.
Aurreneko bost minutuak txarrak izan ziren alde batean zein bestean. Hortik aurrera, Bera Berak 7-0 partziala ezarri zuen Alba Menéndez (3), Arizaga (2 penalti), Ezkurdia (esker hegaletik) eta Arrojeria jokalarien golei esker. Kukullagak arazo asko zituen ateari begira, hiru penalti huts egin zituen 10 minutura iritsi aurretik –zazpitik hiru sartu zituen partidan- eta Nogales zen erreferentzia ia bakarra (19 min, 11-2).
Bera Berak, aldiz, modu ezberdinak aurkitu zituen Leire Garcíaren atera iristeko, kontraerasoan, transizioan, barneraketak, kanpoko jaurtiketak.. Atsedenaldian, 15-4. Imanol Álvarezek defentsan froga desberdinak egin zituen, 5-1ean Núñez aurreratuz eta defentsa irekiz 3-2-1era.
Ermuko entrenatzaileak Maria Akuñari bigarren zati osoa eman zion eta erasoan hainbat egoera frogatu zituen. Esther Arrojeria hasieran eta Maitane Etxeberria amaieran golegile nagusienak izan ziren zati honetan eta bizkaitarren aldetik, Nerea Elizegi.
Amaieran 28-14. Kiroldegiko bi heren bete zuen zalegoek disfrutatu zuen eta Santa Barbara jatetxeko Iñaki Lizarraldek emandako luntxa, ugaria eta oparoa, bertakoek gozatu zutena, Mikel Serrano alkatea bertan bestalako kudeaketarako ere eman zuena, datozen egunotan aditzera eman daitezkeenak.
Fitxa: Bera Bera 28, Kukullaga 14
Bera Bera 28 (15+13): Temprano, Etxeberria (4), Arizaga (6, 4p), Arrojeria (6), Núñez (1), Menéndez (5) eta Ezkurdia (4) –titular- Ederra (2), Román eta Akuña (o.a.).
Kukullaga Etxebarri 14 (4+10): Leire García, Mariya (2), Elizegi (4), Nogales (2), Agirregomezkorta (2p), Castaños, Sánchez, Azaola, González (1), Bilbao (1), Rodríguez (1p) eta Andrés (1).
Epaileak: Markel Garralda eta Mikel Burguera (Gipuzkoa). Kanporatuak Arizaga eta Ezkurdia Bera Beratik eta Elizegi, Kukullagatik.
Partzialak: 1-0, 5-1, 8-1, 12-2, 13-3, 15-4 -atsedenaldia- 18-5, 20-7, 22-7, 23-9, 25-11 eta 28-14.