Gipuzkoarrek partida txarra jokatu dute, iaz bezala, Bidebieta partida garrantzitsua eta erabakiorra irabazi ostean hurrengo norgehiagoka aurkari zuzen baten aurren kale egin zuten. Iaz Elche Mustang gainditu ostean Valentzian galdu zuen eta aurten Alcobendas aise mendean hartu eta gero Mediterraneoan berriro galdu ditu bi puntuak.
Gipuzkoarrek 5-0 atzetik jarri dira hasi eta berehala Anabel Mateo eta Marizza Faria jokalarien golen medio. Pixkanaka pixkanaka piztu dira eta aldea murrizten Maitane Etxeberriaren bitartez (8 min., 6-3)
Pinedok berdinketa ezarri du (9-9) baina bi penalti huts egin ditu Bera Berak markagailuan aurretik jartzeko. Mar Alicantek ordea lidergoaren aurrean gai zela frogatu du eta Marizza Faria zuzentzen asmatu du. Jaitsiera postuetan egon arren Mar Alicantek azkeneko lau partidetatik hiru irabazi ditu eta gainera gaur Susi Sánchez atezainak asmatu egin du.
Patri Elorzak berdindu du partida atsedenaldian (12-12) erlojua gelditurik baina bigarren zatia Bera Bera oso gaizki ibili da erasoan, penaltiz ere huts egin du –partida osoan, lau-. Zati honetan gol bat sartu du hamabost minutuetan eta hiru, 20 minutuetan. Ondorioz, partida amaierara hiru goleko aldea zeraman Alicantek (53 min, 19-16) donostiarrek irauli ezin izan dutena.
Partida honekin, Bera Berak hamaika partida jarraian ezarri du liga hasierako markarik onena eta azken porrota 2013ko martxoan izan zenez Valentzian, segidan 17 egin ditu.
Alcobendas, Mecalia Guardés eta Rocasak etxean irabazita gipuzkoarrekiko aldea murriztu dute eta Liga honetan pista guztietan adi egon behar dela agerian gelditu da.
Fitxa: Mar Alicante 23, Bera Bera 19
Mar Alicante 23 (12+11): Susi Sánchez, Andreu (2), Anton (3), Faria (6), Galindo, Mateo (6), Tobiansen (1), Vicente (5), Ivorra, Marti, Estevez, Moreno, Zhukova.
Bera Bera 19 (12+7): Temprano, Etxeberria (4), Elorza (2), Núñez, Menéndez, Pinedo (4), Ziarsolo (2), Arizaga (3), Ederra (2), Ezkurdia eta Arrojeria (2).
Epaileak: Gonzalo Miranda eta Fernando San Pedro (Madrid)
Kanporatuak: Andreu eta Mateo Mar Alicantetik eta Elorza, Núñez eta Ederra Bera Beratik.
Partzialak: 5-0, 7-4, 9-6, 10-9, 11-10, 12-12 –atsedenaldia- 14-13, 15-13, 16-13, 18-15, 19-16 eta 23-19.
Bi taldeen artean 65 eraso egin zituzten azkeneko 30 minutuetan, gipuzkoarrek 32 eta madrildarrek 32. Aurrenekoak askoz eraginkorrakoak, izan ere, 20 gol sartu zuen Bera Berak eta hamar besterik ez Helvetia Alcobendasek.
Egindako 33 erasoetatik, madrildarrek 23 aldiz jarti ztuen, Ana Tempranok zortzi geldiketa egin zituen, defentsak hiru baloi blokatu zituzten eta beste bi kanpora bota zituzten. Horrez gain, Alcobendasek erasoan lau falta egin zituen eta paseetan, sei akats. Zortzi jokalari saiatu ziren gola sartzen: Iglesias (3/3), Aramendia (2/2) eta Paula García (1/1) guztiak asmatu zituztez eta horrez gain, Ausas (0/4), Francés (1/4), Ferrer (1/3) eta Arderius (2/5).
Bestetik, 32 erasoetan, Bera Berak 25 aldiz jaurti zuten 20 gol sartzeko, horietatik, kontraerasoetan, bost. Bigarren zatian golegiak izan ziren Pinedo (5/5), Etxeberria (7/8), Arizaga (3/3), Ziarsolo (2/3) eta Elorza, Núñez eta Ederrak jaurti zuten bakarra sartu zuten, Menéndezek berriz, biak huts egin zituen. Gainera, Bera Berak zazpi akats egin zituen eta epaileek ez zituzten bi fly ontzat eman.
Ondorioz, Ligako gol gutxien jasotzen duen taldea jarraitzen du (bataz beste 19,9 gol) eta orain Bera Bera ere golegile nagusiena da 323 golekin (partidako 29,36), Rocasak baino gol bat gehiago eta Alcobendasek baino bost gehiago. Ikus Bera Bera vs Helvetia Alcobendas partidako bideoa
Mutilen aurka
Gaur arratsaldeko 17,30etan Bidebieta Ereintza taldeko mutilen aurka arituko dira gipuzkoarrak larunbatean Mar Alicanteren aurkako norgehiagoka prestatze aldera.
Bestetik, triada izeneko lesioa dela eta, ebakuntzari egin diote gaur Eider Lizarberi eta, antza, dena oso ondo irten da. Eta, Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian agertzen den Maitane Etxeberriak gaur 17 urte bete ditu.