Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile Imanol Álvarez pozik dago lehenengo itzulian bere taldeak egin duen lanarekin baina antzematen du “hobeto joka genezake eta hasieran genituen helburuak betetzeko”.
Lider sailkapenean egon arren, Alcobendas baino puntu bat gehiago eta Rocasarekiko bi –Europako partidek aurreratu dute jardunaldia- Ermuko entrenatzaileak ohartarazi du “gure alde dago atera dugun abantaila baina bestetik, etxetik kanpo partida bat gehiago dugu bigarren itzulian”.
Orain arte emandako emaitzekin gustora dagoela dio, nahiz eta oraindik Alacanteko porrotak mina ematen duen, halere, “partida batean horrelako egoerei nola heldu badakigu orain” azpimarratzen du.
Halere, adi dago partida estuak heldu direlako. “Aste hauek garrantzitsuak izango dira –Guarés hartuko du bihar eta Kanarietan Rocasaren aurka datorren larunbatean- sailkapena argituko dutenak baina ezer erabakita utziko dutenak”.
Gaur egun Liga nola dagoen ikusirik, “etxetik kanpo irabaztea oso zaila da”.
Bere taldea “ondo ikusten du eta fisikoki ere bai”. Mar Alicanteren aurkako porrota ostean, Cleba Leónen aurrean, “une askotan gauzak ondo egin genituen, aurretik prestatu bezala, ondo datorkiguna”. Eta ziur da “taldea oso lehiakorra delako partida garrantzitsuei heltzeko”.
Lesionaturik dauden jokalariei inguruan, “Nitsan Dunay eta Vero Cuña taldearekin entrenatzen ari dira; Yamiley atezainak berriro mina du bizkarrean eta Eli Pinedo larunbatean izango da”.
Ligako gakoaz galdeturik, Imanol Álvarezek onartzen du “txapelketa etxetik kanpo jokoan izango dugu, ondorioz, lan asko egin beharko dugu Bidebietatik kanpo zazpi partida horiek irabazteko”.
Baina era berean, dio “bere esku duen talde bakarra gara eta hortaz baliatu behar dugu”. “Guretzako etxetik kanpoko partidak zailak badira ere, gure aurkarientzat ere bai”.
Puntu bakar bat behar du Bera Berak Euskal Ligari eusteko datorren denboraldian, kadete nahiz jubenil mailetan. Gainera, bi partidak ordu eta leku berean jokatuko dira, hau da, Lasesarreko kiroldegiko zabalean 16etan. Ez da batere erraza izango puntu hori bereganatzea, bizkaitar kadeteak líder direlako eta jubenilak, hirugarrenak sailkapenean.
Bestetik, Errenterira joango da senior taldea Ereintzaren aurka aritzeko eta, azkenik, lurralde mailako kadete taldeak atsedena hartuko du asteburu honetan.
Bera Berak eskubaloiko emakumeen ligako bigarren itzuliari helduko dio bihar larunbata (19etan) Bidebietan Mecalia Atlético Guardés hartuz -Gregorio Muro (Madril) eta Alfonso Rodríguez (Valentzia)-.
Donostiarrak lidergoan sendo dira galiziarekiko sei puntuko aldearekin, ondorioz, Bera Berak garaipena eskuratuz gero Mecalia Atlético Guardés taldeari Liga urrundu aldera. Joaneko partidan, Imanol Álvarezen debutean, Bera Bera 16-23 nagusi izan zen Manu Etayo nafarraren taldearen aurrean, etxetik kanpo azkeneko norgehiagokak galdu dituena, Valentzian (24-19) eta lehengo larunbatean Castelldefelsen (25-24). Halere, kalitate handiko jokalariak dituzte Alesia Kurchankova, Estela Doiro edo Vanesa Amorós, besteak beste.
Bestetik, Bera Beran nobedadea Eli Pinedo izango da, eskuin iztarren izandako kolpea ia ahaztuta. Gipuzkoarrek Cleba Leonen aurka egindako jokuari heldu nahi diote, Ana Martínez eta Adriana Castro taldera itzuli ziren partidan.
EHFko final-zortzirenak, Rocasa eta Elche Mustang taldeak direnak, jardunaldia aurreratu du. Kanariarrek gol bakar batez irabazi zioten Castelldefelsi eta elxetarrek Alcobendasen galdu zuten (35-31). Ondorioz, egun Helvetia Alcobendas donostiarrekiko puntu batera jarri da eta Rocasa, bietara.
Bigarren itzuliari begira, Bera Berak abonamendu berezia atera du, sei partida ikusi ahal izango helduek 28 eurotan, bihartik maiatzaren 10era bitartean.
Bera Bera Eskubaloiko jokalari Silvia Ederra, Yamiley Rodríguez eta Eli Pinedok, bigarren entrenatzaile Martin Larrañaga eta Atletismoko Federaziko presidente Mikel Odriozola atletak lagunduta Gros auzoko Andra Mari jatetxean arabar errioxa eta Idiazabal gazta bertako produktuen promozioa egin dute gaur eguardian.
Horrela, kirolariak Arabar Errioxako eta Idiazabal gaztako lehenengo asteari hasiera eman diote, Gipuzkoako Hostalaritza elkarteak antolaturiko ekimena, bertako produktuen promozioa sustatze aldera.
Martin Larrañaga, Silvia Ederra, Yamiley Rodríguez eta Eli Pinedok Andra Marin, bestak beste, Idiazabal gazta eta Ostatu arabar errioxako ardoa dastatzeko aukera izan dute.
Horrela dio atsotitzak. Kontutan izanda eskubaloi ligak oso partida garrantzitsuak biziko dituela hurrengo bost jardunaldietan, erabakiorrak izango dira Bera Bera Eskubaloiarentzat.
Sailkapenari begira, hurrengo hilabetea –otsailaren 1etatik martxoaren 1ak arte- aurreneko lau taldeen artean lau partida jokatuko dituztenez, puntu erabakiorrak izango dira. Lehenengoa, larunbatean Bidebietan (19etan) bigarren itzuliaren abian jatzen denean, Bera Berak Mecalia Atlético Guardés hartuko du, laugarren sailkatua. Castelldefelsen galduta, galiziarrek ezin dute puntu gehiagorik galdu Ligari heldu nahi badiote.
Datorren asteburuan (15. Jardunaldia) Las Palmasera egingo du bidaia Bera Berak BM Rocasa Ace Gran Canariaren aurka jokatzeko (larunbata, 19,30etan). Kanariarrek asteburu honetan Togliattin jokatuko diuzte joaneko eta itzuleko partida Ladaren aurka EHFko final-zortzirenak, ondorioz, gaur arituko dira Castelldefelsen aurka. Era berean, Helvetia Alcobendasek Elche Mustang hartuko du bihar, elxetarrek ere asteburuan jokatuko baitiuzte EHFko bi partidak Errusiako Astrakhanen.
16. jardunaldian (otsailak 15), Bera Berak Prosetecnisa Zuazo Barakaldo hartuko du Bidebietan. Kopako datak aldaturik –martxoaren 13tik 16ra bitartean- hiru jardunaldi aurreratuko dira. Horrela, 17. jardunaldian (otsailak 22), Mecalia Atlético Guardések Helvetia Alcobendasen aurka jokatuko du Bera Bera Porriñon arituko den egun berean.
Eta 18. jardunaldian (martxoaren 1ean), Helvetia Alcobendasek BM Rocasa Ace Gran Canaria hartuko du eta Bera Berak Canyamelar Valencia (Bidebieta, 18etan). Apirilean kanariar eta galiziarren arteko lehia iritsiko da eta madrildarrek eta donostiarrek elkar ikusiko dute Alcobendasen maiatzaren 3an (24. Jardunaldia).
Ondorioz, era zuzenean edo zeharka, otsaila eta, martxoa hasiera, erabakiorra izango dira Ligarako eta bestetik, martxoak beste tituloa jarriko du jokoan, Kopa alegia, lekua oraindik ezagutzen ez bada ere.