
Berriz ere Super Amara Bera Bera defentsan oinarritu da Motive.co Gijón gainditzeko, Europan larunbatean debuta egingo duen taldea, jardunaldia aurreratu delarik. Azken minutuetan, Etxeberriaren lapurreta batekin eta Arrojeriaren beste ekintza azkar batekin, bost goleko tartea jarri du puntuak etxean geldiarazteko (29-25, 15-13 atsedenaldian).

Super Amara Bera Berako Sara Gil de la Vega ezker hegalari ebakuntza egin diote gaur Donostia Ospitalean, bere eskuineko ukondoaren alboko lotailu mediala berrosatzeko. Ebakuntza egin dion medikua, Dr. Iñigo Guisasola pozik agertu da lortutako emaitzarekin.

Selekzioei eskainitako astea amaituta, bost jokalariek iristi eta handik hiru egunetara Guerreras Iberdrola Ligari ekin behar diote, bihar asteazkena 19etan, bosgarren jardunaldiari dagokiona, non Super Amara Bera Berak Motive.co Gijón hartuko duen (Jesús Escudero eta Jorge Escudero, kantabriarrak). Halere, Imanol Álvarezek uste du “batzuk lehiatzeko erritmoarekin jarraituko dute eta besteen entrenaldiekin nahiko izan daiteke bihar ondo lehiatzeko”.

Barakaldoko Gorostiza kiroldegian Zuazo gainditu ostean (17-18), Bera Berako senior taldeak Euskal Kopako finala jokatuko du datorren urtean Zarautz Ameztoi taldearen aurka, Askartzari etxetik kanpo ere irabazi ziona (26-31).
Bestetik, mutilek bi partidak irabazi zituzten.