Eguraldi txarra zela eta Gipuzkoako Foru Aldundiak infantil eta kadete mailako partidak bertan behera utzi zituen, hortaz, Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek lau partida baino ez zituen jokatu asteburuan. Euskal Ligan, Lacturale Bera Bera taldeek amore eman zuten Kukullagarekin eta senior taldea nagusitu zen Irauliren aurrean. Mutilen jubenil mailan berriz Gipuzkoako txapelketa irabazteko multzoan Herrería Bidebieta Bera Berak Irunen galdu zuen aurreneko partida.
SUPER AMARA Bera Bera Zubileta Evolution BM Zuazori (19-38) irabazi dio gaur Zallan, Kadaguaren Lagunen Oroimeneko partidan defentsan egindako lanari esker Maddi Aalla atezainaren itzuleran, European Leagueko Pariseko partidan lesionatu zena.
Lehiatzeko erritmoa gehiegi ez galtzarren, SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo taldeek lagunartekoa jokatuko dute bihar larunbata 18,30etan Zallako udal kiroldegian.
Zubia igarota, Gipuzkoako nahiz Euskadiko txapelketek egutegiei helduko diete berriro asteburu honetan Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek, guztira bederatzi neurketa. Azpimarratzeko Euskal Ligako norgehiagoka zailak dituztenak Lacturale Bera Bera taldeek Kukullagaren aurka eta Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil mutilek bigarren faseari ekingo diote Irunen.
Espainia, Brasil eta Argentinak bat egingo dute bihar Torreviejan hasiko den Main Round delakoan, final-laurdenetako bi txartelak lortze aldera. Japonia, Kroazia eta Austria I. multzoa osatuko dute.