Lehiaketak betetako denboraldiak Guerreras Iberdrola ligak asteak luzatzera daramatza eta lehen egunetik azkenera arte datak aprobetxatzera, ondorioz, atzo Madrilen buruturiko Federazioko Asanbladak onartu zuenez iraileko eta ekaineko lehen asteburuan hasi eta bukatuko da liga. Gipuzkoak hartuko du Kopa 2024ko maiatzaren 10etatik 12ra bitartean.
Egun Kantabrian Espainiako selekzioarekin konzentraturik dauden Esther Arrojeria, Maitane Etxeberria eta Laura Hernández, beste urtebetez arituko dira super amara Bera Berarekin.
Ozeanoak zaintzeko kontzientziazioan eta sentsibilizazioan lan egingo duen beste erakunde bat izateko asmoz, Bera Bera Eskubaloia ‘Bihotz Urdinaren laguna' bihurtu da, Donostiako Aquariumak eta Laboral Kutxak sustaturiko ekimenarekin bat eginez.
Alice Fernandes Silvak eta Maddi Aallak hirugarren denboraldia beteko dute elkarrekin super amara Bera Beran, eta talde donostiarrak 23-24 denboraldirako atea zaintzeko bi jokalari nagusienak itxi ditu.
Lyndie Tchaptcheten aurkezpenaren ondoren, Tati Garmendiak, Nacho Otaeguik eta Ander Formosok Ammma eta Bera Bera Eskubaloiaren arteko akordioa berritu dutela jakinarazi dute. Horrela, Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dagoen zentroak hirugarren denboraldiz hartuko du bere gain super amara Bera Berako 23-24 plantillaren prestakuntza fisikoa.
































